Digital Twin, edozein prozesu industrial erreproduzitzen duen erreplika birtuala
SPRI Taldeak “Biki Digitalak: mundu fisiko eta birtualaren arteko elkargunea” izeneko jardunaldia antolatu du.
Digital twins edo biki digitalak 4.0 Industriaren arloko joera garrantzitsuenetako bat dira, aukera ematen dutelako prozesuak optimizatzeko, mantenimendu prediktiboa hobetzeko eta negozio-ildo berriak bultzatzeko. Kontzeptu horrek erreferentzia egiten dio ingurune errealetik erauzitako datuekin eraikitako software bati, zeinak enpresako zerbitzu, produktu edo prozesu baten kopia birtual bezala funtzionatzen baitu.
Teknologia honek konta ezin ahala abantaila izan ditzake, aukera eskaintzen duelako egoerak esperimentatu eta aurreikusteko ingurune seguru batean. Enpresak posible du bere plangintza inplementatzea biki digitalean, horrela jakiteko zeintzuk izango diren emaitzak benetan aplikatu baino lehen, edo posible du baita ere simulazioak egitea aldagai desberdinak aplikatuz prozesuak optimizatzeko. Orain arte enpresa handiek bakarrik baliatu zitzaketen horrelako teknologiak, baina pixkanaka, softwarea ETEetaraino ere iritsi da konponbide merkeagoen bitartez.
Digital twin horien potentziala ezagutzera emateko, datorren otsailaren 27an Biki Digitalak: mundu fisikoaren eta birtualaren arteko elkargunea izeneko topaketa egingo da Donostian. SPRI Taldeak antolatu du jardunaldi hori, Miramon Enpresa Digitalaren bitartez eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren eta Foru Aldundiaren laguntzarekin. Ekimena GipuzkoaTic topaketen barruan kokatzen da.
Biki digitalen teknologian oinarritutako proiektuak garatzen ari diren enpresek parte hartuko dute ekitaldian. Horietako bat da industriarako digitalizazio konponbideetan espezializatutako Semantic Systems konpainia, eta orobat parte hartuko dute Oretek eta Immersia startup gipuzkoarrek, biak hala biak simulazio teknologien eta digital twin direlakoen arlokoak. Jardunaldian, enpresa horietako arduradunek hizpide hartuko dituzte teknologia hauen potentziala eta erronkak, eta benetako aplikazioen adibideak emango dituzte. Topaketan baita ere aurkeztuko dira Siemens multinazionalak, Vicomtech teknologi zentroak eta Tecnaliak garatutako proiektuak.
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologi Parkeko Eraikin Zentralean izango da jardunaldia. Sarrera dohainik da eta izena emateko epea zabalik dago ekitaldiaren web orrian.
Lotutako albisteak

Epea eta aurrekontua zabaldu ditugu, adimen artifizialeko teknologiak barne hartzen dituzten eta Euskadiko enpresen datuen azpiegitura optimizatzen duten proiektuak babesteko.
Laguntza horiek Europar Batasunak finantzatzen ditu NextGenerationEU berreskuratze-planaren bidez, pandemiak eragindako kalteak konpontzeko eta etorkizun jasangarriago, digitalago eta erresilienteago baten oinarriak ezartzeko. Espainian, funts horiek Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bidez kudeatzen dira.

Iritsi da zure datuak eta zerbitzuak hodeira migratzeko unea. Aprobetxatu euskal enpresentzako Kloud laguntza
Kloud programak Euskadiko enpresei haien zerbitzu edo azpiegitura informatikoak Cloud ingurune komertzialetara migratzeko aukera eskaintzen die. Horretarako, enpresa bakoitzeko 50.000 € arte eskaintzen du hodeirako migrazio-prozesu osoa diseinatzen eta ezartzen lagunduko dien kanpoko enpresa bat kontratatu ahal izateko. Azaroaren 10ean amaituko da laguntza hori eskatzeko epea.

ApplAI 2025 Kongresuak Adimen Artifizial Aplikatuaren erreferente gisa finkatu du Euskadi nazioartean
230 erakunde baino gehiagoko 500 pertsona bildu dira, eta Euskaditik berrikuntza teknologikoarekin konprometitutako komunitate aktiboa sendotu da

Nuavisek balio erantsi handiko ikusmen artifizialeko soluzioak eskaintzen dizkio industriaren eta elikagaien sektoreari
Enpresak aktiboak monitorizatzeko sistemak garatzen ditu prozesu industrialak hobetzeko

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era
Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

BeDIGITALek zazpigarren edizioa ospatuko du BECen, enpresa eta erakunde liderren partaidetzarekin
Ekainaren 3tik 5era izango da, +INDUSTRYren esparruan, herrialdeko Smart Manufacturing-ari eskainitako topagunerik handienean. SPRI Taldea erakusketarien artean dago, ‘Invest in the Basque Country’ programarekin.

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

Europako ordezkaritza bat etorri da Euskadira industria teknologiko kuantikoaren lider izateko bertako estrategia hobeto ezagutzeko
Finlandia, Grezia, Italia eta Espainiako ordezkariak izan dira Euskadin Europako QUANTUM+ proiektuan aurrera egiteko. GAIA klusterra da proiektuaren kideetako bat, eta helburu du teknologia kuantikoei buruzko ibilbide eta prestakuntza-plataforma bat garatzea goi-mailako hezkuntzako ikasleentzat, irakasleentzat eta enpresa teknologikoetako profesionalentzat

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek
Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean