Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 otsaila, 2020 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

Digital Twin, edozein prozesu industrial erreproduzitzen duen erreplika birtuala

SPRI Taldeak “Biki Digitalak: mundu fisiko eta birtualaren arteko elkargunea” izeneko jardunaldia antolatu du.

SPRI Taldeak “Biki Digitalak: mundu fisiko eta birtualaren arteko elkargunea” izeneko jardunaldia antolatu du.

Digital twins edo biki digitalak 4.0 Industriaren arloko joera garrantzitsuenetako bat dira, aukera ematen dutelako prozesuak optimizatzeko, mantenimendu prediktiboa hobetzeko eta negozio-ildo berriak bultzatzeko. Kontzeptu horrek erreferentzia egiten dio ingurune errealetik erauzitako datuekin eraikitako software bati, zeinak enpresako zerbitzu, produktu edo prozesu baten kopia birtual bezala funtzionatzen baitu.

 

Teknologia honek konta ezin ahala abantaila izan ditzake, aukera eskaintzen duelako egoerak esperimentatu eta aurreikusteko ingurune seguru batean. Enpresak posible du bere plangintza inplementatzea biki digitalean, horrela jakiteko zeintzuk izango diren emaitzak benetan aplikatu baino lehen, edo posible du baita ere simulazioak egitea aldagai desberdinak aplikatuz prozesuak optimizatzeko.   Orain arte enpresa handiek bakarrik baliatu zitzaketen horrelako teknologiak, baina pixkanaka, softwarea ETEetaraino ere iritsi da konponbide merkeagoen bitartez.

 

Digital twin horien potentziala ezagutzera emateko, datorren otsailaren 27an Biki Digitalak: mundu fisikoaren eta birtualaren arteko elkargunea izeneko topaketa egingo da Donostian. SPRI Taldeak antolatu du jardunaldi hori, Miramon Enpresa Digitalaren bitartez eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren eta Foru Aldundiaren laguntzarekin. Ekimena GipuzkoaTic topaketen barruan kokatzen da.

 

Biki digitalen teknologian oinarritutako proiektuak garatzen ari diren enpresek parte hartuko dute ekitaldian. Horietako bat da industriarako digitalizazio konponbideetan espezializatutako Semantic Systems konpainia, eta orobat parte hartuko dute Oretek eta Immersia startup gipuzkoarrek, biak hala biak simulazio teknologien eta digital twin direlakoen arlokoak. Jardunaldian, enpresa horietako arduradunek hizpide hartuko dituzte teknologia hauen potentziala eta erronkak, eta benetako aplikazioen adibideak emango dituzte. Topaketan baita ere aurkeztuko dira Siemens multinazionalak, Vicomtech teknologi zentroak eta Tecnaliak garatutako proiektuak.

 

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologi Parkeko Eraikin Zentralean izango da jardunaldia. Sarrera dohainik da eta izena emateko epea zabalik dago ekitaldiaren web orrian.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak