Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 29 Azaroa, 2019 Digitalizazioa Enpresa digitala

Araba Encounterrek eserleku gehiago eskainiko ditu, baita Interneten nabigatzeko abiadura handiagoa ere, bere egoitza berrian

Abenduaren 6tik 8ra Gasteizen burutuko den Araba Encounter 06 topaketak egoitza berria izango du aurten

 

Teknologia-bilkuraren seigarren edizioa abenduaren 6tik 8ra burutuko da Lakua zentro zibikoan, parte-hartzaile eta bisitariei erosotasun handia eskainiko dien egoitza berrian. Arabako topaketa teknologikoan segundoko 20 gigabiteko Interneteko konexioa izango da, iazko abiaduraren bikoitza. Horrela, munduko party azkarrenetarikoen artean kokatu da Gasteizko hitzordua, eta iaz baino ordenagailu-postu gehiago izango ditu: 340 eserleku, hain zuzen. Eskainitako postuak berehala bete dira, 5 minutu eskasetan, teknologia berrien eta informatikaren zaleek urtero espero duten hitzordua baita. Gainera, bisitariek gertutik ezagutu ahal izango dute topaketa, eta Opengune eremu irekiko doako jardueretan parte hartzeko aukera izango dute; hitzaldietan, tailerretan edo aurkezpenetan kasu. 3.000 bisitaritik gora erakartzea aurreikusi dute antolatzaileek. Izan ere, eserlekua duten parte-hartzaileez gain, eguneko sarrera duten bisitariak, tailerretan izena eman duten pertsonak eta doako jardueretarako bertaratuko diren hiritarrak ere hartuko ditu bilkurak. Euskaltel Konekta Fundazioak antolatu eta babesten du ekimena, Arabako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren (SPRI) eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin

 

Abenduaren 6tik 8ra Gasteizen burutuko den Araba Encounter 06 topaketak egoitza berria izango du aurten, Lakua zentro zibikoan, parte-hartzaile eta bisitariei ahalik eta erosotasun handiena emateko helburuarekin. Gainera, segundoko 20 gigabiteko abiaduran, iazkoaren bikoitzan, konektatu ahal izango dira partaideak internetera. Euskaltelek eskainitako teknologiari esker, munduko party azkarrenetarikoen artean kokatu da Arabako bilkura.

Eskainitako ordenagailu-postuak berehala bete dira, 5 minutu eskasetan, teknologia berrien eta informatikaren zaleek urtero espero duten hitzordua baita. Horregatik, eserleku kopurua handitzeko apustua egin dute aurten antolatzaileek, eta iaz baino 20 leku gehiago ezarriko dituzte. Halaber, bisitariek gertutik ezagutu ahal izango dute topaketa, eta Opengune eremu irekiko doako jardueretan parte hartzeko aukera izango dute; hitzaldietan, tailerretan edo aurkezpenetan kasu.

Arte digitaleko, software libreko, bideo-jokoetako eta hardware-eko lehiaketak gauzatuko dira hiru jardunaldietan zehar, eta hiritarrei irekitako gunean hitzaldi eta tailer anitz eskainiko dira, errealitate birtuala, segurtasun informatikoa, kriptotxanponak, robotika edo musika digitala bezalako gaien inguruan. Denera, 3.000 bisitaritik gora erakartzea aurreikusi dute antolatzaileek. Izan ere, eserlekua duten parte-hartzaileez gain, eguneko sarrera duten bisitariak, tailerretan izena eman duten pertsonak eta doako jardueretara bertaratuko diren hiritarrak ere hartuko ditu bilkurak.

Arabako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren (SPRI) eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, Euskaltel Konekta Fundazioak antolatu eta babestutako ekimenak azken berrikuntza teknologikoak ezagutzeko aukera eskainiko die parte-hartzaileei eta zentrora bertaratzen diren lagunei.

 

Zoratzeko abiadura

Parte-hartzaileek ekarritako ehunka ordenagailuak sarera konektatuko dira segundoko 20 gigabiteko abiadura izugarrian. Horrela, Euskaltelen banda zabalari esker, nabarmen gaindituko da etxeetako ohiko konexio-abiadura. Gainera, 340 ordenagailuek eta zerbitzu guztien funtzionamendua ahalbidetzen duten zerbitzarien konexio-abiadura 20 gigabitekoa izango da, HP-ren ProCurve switch-ei esker.

Erronka handia da astebetean halako sarea antolatzea, hiru egunetan zehar %100eko errendimenduan lan egingo duena. Baina Araba Encounter topaketak merkatuko partner onenen laguntzari esker lor dezake ekimena arrakasta handiz aurrera eramatea, aurreko bost edizioetan ikusi den moduan.

Araba Encounter euskal informatika-partyen sarearen barne dago, Gipuzkoa Encounter eta Euskal Encounter euskal bilkurekin eta Galiziako Technium R Encounter (Ourense) eta XGN R Encounter (Pontevedra) partyekin batera. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien testuinguruan, pertsonen, enpresen eta egitasmoen arteko konexioa bultzatzeko xedez antolatzen ditu Euskaltel Konekta Fundazioak informatika-topaketa horiek, urtean zehar mundu digitalaren zaleen eta profesionalen artean ezagutzak, ideiak eta balioak partekatzeko.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua antolatu du maiatzean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Sitab, digitalizazioarekin arrakasta lortu duen barne-espazioen fabrika
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
4GUNEk eta BRTAk bat egin dute Euskadiko enpresetan eraldaketa digitala sustatzeko prestakuntza-programa eskaintzeko
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Adimen artifizialak errazten duen berrikuntza autonomoa, Innobasqueren 2024ko prospektiba txostenaren ardatz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak