Hazinnova 2025
Hazi egin nahi duten eta produktu, prozesu, marketin eta antolakuntza arloetan berrikuntzak dakartzaten mikro-proiektuak dituzten ETEentzako doako aholkularitza.
Proiektu berritzaileei aurre egiteko beharrezkoak diren baliabideak zailtasunak suposa ditzazkete enpresa txikieak berrikuntza-prozesu horiei aurre egiteko eta merkatuan lehiakorrak izaten jarraitzeko.
Oztopo hori ezabatzeko sortu zen doako aholkularitza- eta laguntza-zerbitzua da Hazinnova, lana antolatzeko modu berriak edo zure enpresaren produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko metodo berrien ezarpena errazteko. Horrezkeroz, Hazinnova zure ETEarentzat berrikuntzarako ate berri bat da.
Berrikuntza txikiei esker hazten dira gure produkzio-prozesuak eta gehiago nahiz azkarrago saltzen dugu.
Berritu fabrikazioan, logistikan, merkaturatze-prozesuan eta administrazio eta finantza kudeaketan. Has zaitez orain eta hazi.
Epeak
Amaiera data:
2025-10-29, 23:59retan
Hazinnovak zurearen moduko ETE-ei lehiakorragoak izaten laguntzen die, berrikuntza- proiektu txikiak modu azkar eta seguruan eginez.
Hazinnova mikroproiektua zure egunerokoan erraz txerta daitezkeen hobekuntzak sartzeko aukera bikaina da. Ez dira aldaketa disruptibo handiak; hori beharrean, eraginkortasuna, ordena eta errentagarritasuna biltzen dituzten doiketa adimentsuak dira.
Aholkularitza espezializatuko 50 ordu arte jasoko dituzu, erabat doan, zure enpresaren funtsezko alderdiak eraldatzeko.
Lehen egunetik, argitasuna, estrategia eta ekintza aplikagarriak eskainiko dizkizun adituen laguntza.
Zure Hazinnova agenteak prozesu osoan zehar bideratuko zaitu, erronka detektatzeko fasetik hasi eta hobekuntzak ezarri arte.
Esperientzia eta konpromisoa bateratzen dituzten profesionalak izango dituzu alboan. Zure negozioa sakontasun osoz ulertuko dute eta zure behar espezifikoetarako neurrira prestatutako soluzioak proposatuko dizkizute.
Hiru hilabetetan bakarrik, zure enpresak egunerokotasunean nabarituko dituzun aldaketa zehatzak jarriko ditu abian: kostu gutxiago, eraginkortasun handiagoa, antolaketa hobea edo argitasun komertzial handiagoa.
Hazinnova ez da tiradera batean gordetzeko edo ziurtagiriak berritzeko azterketak egiteko. Zure lan egiteko modua hobetuko duten ekintzak definitzera eta gauzatzera bideratutako laguntza da.
Garrantzitsuena benetako inpaktua da, ez paper-kontuak.
Hazinnova zure negozioan zentra zaitezen pentsatuta dago. Erraza da izapidetzea; ez dago beharrezkoa ez den paper-konturik eta Hazinnovako agentearen laguntza izango duzu urrats bakoitza errazteko.
Prozesu osoaren balioa 4.000 €-koa da, baina ez duzu ezer aurreratu edo ordaindu beharko. Espezietan egindako laguntza horri esker, lan egiteko modu berriak probatu ahal izango dituzu, zure aurrekontua arriskuan jarri gabe.
Zure ETEak hobetzeko behar duen laguntza
ETE bat bazara
5 eta 249 langile arteko enpresa, EAEkoa, eta sektore hauetako batean jarduten duena
Industria:
- Industriako eta azken kontsumorako makinen, ekipoen, osagaien eta ondasunen ekoizpena
- Elikagaien ekoizpena, prozesatzea eta banaketa
- Natur baliabideen (minerala, gasa, petrolioa, materialak) erauzketa
- Energia (elektrizitatea, gasa) sortu eta banatzea
- Uraren eta hondakinen kudeaketa
Lotutako zerbitzuak:
- Handizkako merkataritza
- Garraioa eta biltegiratzea
- Arkitektura, ingeniaritza eta aholkularitza
- IKTak eta telekomunikazioak
- Finantza- eta aseguru-jarduerak
- Kultura eta sormena (edizioa, publizitatea eta marketina)
Enpresek gehienez 2 mikroproiektu egin ahal izango dituzte deialdi bakoitzean, erabilgarri dauden 8 tipologien artean aukeratuta.
Salbuespenak:
- 2022, 2023 eta 2024 urteetan “Innobideak” programaren onuradun diren enpresak.
- HAZITEK 2022, 2023 eta 2024 programan lider diren enpresak eta 2025ean lider diren eskatzaileak.
- HAZINNOVA programan, enpresek gehienez 8 mikroproiektu egin ahal izango dituzte, 2021, 2022, 2023, 2024 eta 2025 urteetako deialdiak kontuan hartuta.
Eta zure beharrerako bat bada...
- Produktiboagoa izatea
Saltzen duzun hori azkarrago, jasangarriago eta merkeago ekoitzi ahal izatea. - Gehiago saltzea
Zure oraingo bezeroek pozik jarraitzea eta beste bezero batzuk aurkitzea. - Zure lantaldea zaintzea
Zure lankideen beharrei erantzutea. - Zure finantzak hobeto kudeatzea
Zenbat gastatzen eta irabazten duzun jakitea, eta zure negozioa errentagarria dela bermatzea. - Merkatu berriak esploratzea
Beste negozio-aukera batzuk eta bezero mota batzuk bilatzea. - Zure lana sinplifikatzeo
Zure enpresaren eguneroko kudeaketa erraztea. - Eskaintzen duzun hori berritzea
Produktu eta zerbitzu sorta hobetzea eta handitzea. - Zure ideiak babestea
Zuk sortu edo hobetu duzuna ez duela inork kopiatzen bermatzea. - Hobeki erosi, biltegiratu eta banatzea
Zuhurtziaz erostea, zure biltegia antolatzea, zure inbentarioa kontrolatzea, eta produktuak emateko modua hobetzea.
Eta horretan guztian, zure negozioa bultzatzen lagun diezazuketen teknologia berriak ezagutzeko aukera izango duzu.
Hazinnovaz baliatzea oso erraza da hiru urrats hauen bitartez
Proiektuaren fase guztietan zehar 50 orduko doako aholkularitza (4.000 €-ko balioa du) eta agentearen laguntza eskaintzen dizugu.
1_
Egiaztatu hautagarria zaren
Begiratu ea parte har dezakezun eta zer agentek lagun diezazuketen.
2_
Aukeratu eta
harremanetan jarri
Begiratu ea parte har dezakezun eta zer agentek lagun diezazuketen.
Beharrezko informazioa:
- Enpresaren IFZ eta izena
- Eragileak jakinarazitako sarbide-gakoa
- Enpresaren kontakturako datuak
- EJSN/JEZ eta Eratze data
- Banku-kontua (titularra, IBAN)
- Ordezkariaren identifikazio-agiria eta sinadura elektronikoa
- Harremanetarako pertsonaren datuak
- Langileen batez besteko plantillari buruzko txostena
- Salmentak eta balantzea (2023, 2024)
Enpresak ez badu baimena ematen SPRIk modu zuzenean egiaztapena lortzeko, beste agiri batzuk aurkeztu beharko ditu.
Hazinnovak hainbat mikro-proiektutan aholkatuko zaitu, hona hemen batzuk:
Handitu zure ekoizpeneta zerbitzu- prozesuen produktibitatea eta kalitatea eta teknologia berritzaileak integratuz.
- Plangintza aurreratua.
- Ekoizpen-prozesuaren diagnostikoa eta estrategia berria (Lean Manufacturing).
- 5S metodologia.
- Mantentze-lan autonomoa.
- Ekoizpeneko lay-out berria.
- Kostuak, energia- eta ingurumen-inpaktuak murriztea.
- Adierazleak eta ekoizpen aginte-taula.
Areagotu salmentak eta bideratu zure enpresaren hazkundea merkataritza-estrategia berritzailea erabiliz; eta, estrategia horren bidez, fidelizatu zure oraingo bezeroak eta erakarri beste batzuk.
- Bezeroak identifikatu eta segmentatzea.
- Joerek bezeroengan duten inpaktua.
- Merkataritza-plan dinamikoa.
- Merkataritza-estrategia berritzailea.
- Digitalizatu bezeroekin duzun harremana.
- Bezeroak kudeatzeko tresnak.
- Merkataritzako aginte-panela.
- Marka-estrategia.
- Komunikazio eraginkorra.
- Optimizatu marketina eta salmentak.
Eraldatu pertsonak kudeatzeko duzun modua, ingurune motibatzaileagoa, bidezkoagoa eta etorkizunerako prestatuagoa sortzeko. Ebaluatu, birdiseinatu, komunikatu, forma eman eta fidelizatu zure enpresak behar duen talentua.
- Giroa eta pertsonen konpromisoa.
- Antolamendu-berrikuntza.
- Rolak eta erantzukizunak.
- Jardunaren ebaluazioa eta garapena.
- Talentuaren kudeaketa.
- Hobetu zure erakundearen komunikazioa.
- Prestakuntza eta garapena.
- Ordainsari bidezkoa eta malgua.
- Ekitatea eta inklusioa lan arloan.
- Trantsizio kulturala eta balioen lerrokatzea.
Lortu zure enpresaren finantzei buruzko ikuspegi argia (gastuak, diru-sarrerak eta errentagarritasuna), zure negozioak dirua non irabazten eta galtzen duen kontrolatzeko, aukerak eta erronkak identifikatzeko, eta erabaki estrategikoak zehaztasunez hartu ahal izateko.
- Kostu-kontrolaren optimizazioa.
- Produktu/zerbitzuaren araberako errentagarritasun-mapa.
- Diruzaintza-kudeaketaren hobekuntza.
- Finantzaketa tresna berriak.
- Etorkizuneko agertokien simulatzailea.
- Adierazleak eta finantzen aginte-panela
- Finantzen digitalizazioa.
- Adimen Artifiziala Finantzaketan.
- Negozioen balorazioa.
Irauli zure enpresaren barnefuntzionamendua. Efikazia handiagoz egin funtsezko zenbait jarduera (hala nola nominak, dokumentuak erosketak, inbentarioak eta proiektuak kudeatzeko modua eta ordainketen eta kobratzen segimendua). Gehitu berrikuntzak eta tresna modernoak ataza horiek sinplifikatu eta bizkortzeko.
- Prozesuen eta lan-fluxuen optimizazioa.
- Rolak eta erantzukizunak argitzea.
- Metodologia arinak hartzea.
- Proiektuen kudeaketa efektiboa.
- Berrikuntzaren kudeaketa.
- Kalitatea eta etengabeko hobekuntza bermatzeko programa.
- Dokumentu-kudeaketa aurreratua.
- Adierazleak eta aginte-panela operatiboa.
- Administrazio-atazen automatizazioa.
- Administrazioaren digitalizazioa.
- Adimen Artifiziala administrazio prozesuetan.
- Prozesuen automatizazio robotikoa (RPA).
Areagotu zure irismena eta eraman zure negozioa hurrengo mailara merkatu berrietako aukerak esploratuz.
- Merkatuak esploratzea.
- Beharren eta joeren analisia.
- Merkatuak garatzeko estrategiak.
- Hedapen-planak.
- Bezero potentzialen feedbacka
- Merkatu berrietara irekitzeko prozesua digitalizatzea
Eman bultzada zure negozioari, eskaintza berrituz. Sortu produktu eta zerbitzu guztiz berriak beste merkatu batzuk zabaltzeko, eta hobetu lehendik dituzunak bezeroen espektatibak gainditzeko; horretarako, erabili teknologia aliatu estrategiko gisa. Horri esker, lehiakideengandik bereiziko zara, diru-sarrerak handituko dituzu, eta zure enpresa indartuko duzu.
- Produktuak eta zerbitzuak egokitzea eta pertsonalizatzea.
- Merkatuen ikerketa eta produktuen garapena.
- Prototipatzea eta gutxieneko produktu bideragarriak (GPB).
- Bideragarritasun-azterketa.
- Negozio-ereduaren berrikuspena edo definizioa.
- Prezioen dinamizazioa.
- Merkaturatze-estrategia espezifikoak.
- Merkatu-balidazioa.
- Berrikuntza babestea.
Jakin nola hobetu dezakezun zure bezeroei ondasunak eta zerbitzuak emateko modua, kostuak aurreztuta, ingurumen inpaktua murriztuta eta haien gogobetetzemaila handituta.
- Eskariaren aurreikuspen adimenduna.
- Erosketa-optimizazioa.
- Biltegiaren birdefinizioa.
- Garraio eta banaketa hobetuak.
- Kostuak, energia- eta ingurumen-inpaktuak murriztea.
- Logistikaren digitalizazioa.
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Egiaztatu zure enpresak Hazinnova programan parte har dezakeen
Sartu hautagarritasun-egiaztatzailean, adierazi zure IFK edo izen soziala, eta egiaztatu ahal izango duzu zure enpresak parte har dezakeen, eskabidea egiten zein eragilek lagun diezazukeen jakiteaz gain.
Hautagarritasun-egiaztatzailea
Zalantzarik baduzu edo ez badakizu zein eragile aukeratu, inprimaki hau bete dezakezu eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Baduzu sarbide-kodea?
Hazinnova Agenteak emandako kodea baduzu, osatu dezakezu zure eskaera-espedientea.
Zure Berrikuntza-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Berrikuntza-proiektuen garapena bizkortzeko laguntzak
Euskadiko ETE industrialen eta industriari lotutako zerbitzuen lehiakortasuna, espezializazioa eta dibertsifikazioa sustatzen duten berrikuntza-proiektuen garapena bizkortzeko laguntzak Eskatu hemen
Prozesuak eta produktuak hobetzeko teknologia digital eta jasangarrietara hurbiltzeko programa
Murgiltze-jardunaldi praktiko, proaktibo eta interaktiboak, abangoardiako teknologiek enpresetan dituzten aplikazio garrantzitsuenei buruzko denbora errealeko erakustaldiekin. Galdetu hemen
Teknologia digital eta jasangarriak ezagutu, probatu edo garatu behar dituzu?
BDIH fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatu bat da, euskal enpresen eskura dagoena teknologien inguruko prestakuntzarako, ikerketarako, testaketarako eta balidaziorako. Eskatu hemen
Emakumeen ahotsa eta ikuspegia enpresen hedapenean funtsezko zutabe izan daitezen topaketak
B-WOMENIN Meeting & Expanding 2024 programaren xedea da emakumeek enpresen nazioartekotzearen eremuan duten presentzia eta inpaktua indartzea, haien garapen profesionala eta pertsonala sustatuz. Informa zaitez hemen