Finantziazioa
Albisteak 15 Azaroa, 2023

Europe Enterprise Networkek 15 urte bete ditu ETE-ei hazten eta nazioartekotzen laguntzen

EENren urteko konferentzia gaur hasi da BECen eta lehen mailako nazioarteko adituak bildu ditu
-
  • Europe Enterprise Networkek ETE-ei nazioartean hazten eta berritzen laguntzen die, funtsezkoak diren sektore ekonomiko guztiak estaliz eta ekintza 40 herrialde baino gehiagotara hedatuz.
  • Basque EEN da Euskadiko enpresei zerbitzu horiek eskaintzen dizkien nodoa. Probintzia mailako merkataritza-ganberek eta SPRI edo Innobasque euskal agentziek (besteak beste) osatzen duten partzuergoa da.
  • Irekiera-saioan, Basque EENren laguntzari esker beren proiektuak garatzeko eta nazioartekotzeko gai izan diren Euskadiko hiru enpresak hartu dute parte.

Berritzeko eta nazioartekotzeko asmoa duten ETE-entzako laguntza-sarerik handiena da Europe Enterprise Network (EEN). Europako Batzordeak bultzatutako egitasmoa da, eta hazteko eta beste enpresa batzuekin elkartzeko nahia duten Europako ETE-ei doako aholkularitza-zerbitzuak eskaintzea du helburu. EENren urteko konferentzia BECen egingo dute aurten, azaroaren 15etik 17ra. Bertan, programa honen 15 urteko ibilbidea ospatuko dute. Urte hauetan, hainbat herrialde eta eskualdetan zabaldu da, eta nodo propioak ere eratu dituzte, hala nola Basque Europe Enterprise Network.

EENren euskal nodoa partzuergo bat da, eta honakoek osatzen dute: probintzia mailako hiru merkataritza-ganberak, Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia (SPRI), Berrikuntzaren Euskal Agentzia (Innobasque), Basque Trade & Investment eta BEAZ. EAEko enpresei ‘leihatila bakarra’ eskaintzea da egitasmoaren helburua, enpresa edo teknologia arloko lankidetza-jarduerak garatu ahal izateko eta berrikuntza-gaien gaineko aholkularitza jaso ahal izateko. Gainera, Europako finantzaketa-programetan parte hartu nahi duten ETE-ei ere laguntzen die Basque EENek, eta haien eskura jartzen ditu Europako ikerketa eta garapen teknologikoko proiektuen emaitzak eta ondorioak. Guztira, EEN sareak 450 erakunde baino gehiago ditu eta 40 herrialdetan baino gehiagotan dago.

“EEN, 15 urte ETE-ei jarraitu beharreko bidea erakusten” lelopean hasi da gaur arratsaldean EENren urteko konferentziaren irekiera-saioa. ‘European SME Week 2023’ (ETE-en Europako astea) astearen barruan egin dute ekitaldia. Aurten Bilbon ari dira ospatzen, Espainia baitago EBko Kontseiluaren presidentetzan. Europako instituzioetako ordezkariak joan dira irekiera-saiora, adibidez, Jean-David Malo (EISMEA Europako Berrikuntza Kontseilurako eta ETE-entzako Agentzia Exekutiboko zuzendaria) edo Ricardo Cardoso (Europako Batzordeko DG GROW saileko buru laguntzailea). Estíbaliz Hernáez Laviña Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak ere parte hartu du, eta EAEko instituzioek Basque EENren gisako egitasmoak babesten dituztela nabarmendu du, euskal enpresa-ekosistema aberasten dutelako.

Gainera, Cristina Oyón SPRIko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendariak ere parte hartu du irekiera-saioan, eta Basque EENk eskaintzen dituen zerbitzuak erabili dituzten euskal enpresen hiru arrakasta-kasu aurkeztu ditu. Amaia Zurutuzak (Scientific Director Geaphenean), Julio Fontek (Histocell-eko CEOa) eta Eider Ocerínek (Customer Delivery ataleko zuzendaria Satlantisen) haien esperientziak partekatu dituzte; zehazki, haien proiektuen garapenean eta nazioartekotzean EENrekin egindako lanean izandako esperientziak. Hiru startup horiek potentzial teknologiko eta berritzaile handia dute, eta Euskadin jaio dira. Basque EENk emandako zerbitzuei esker, EBko Horizonte 2020 (gaur egun, Horizonte Europa) ikerketa eta berrikuntza arloko esparru-programak ematen dituen onurak eskuratu ahal izan zituzten.

Amaia Zurutuzaren hitzetan, EEN oso lagungarria izan da EAEko Graphenea startuparentzat: «EENren lanari eskeri ‘SME Instrument’ eta ‘Fast Track to Innovation’ programetan parte hartu ahal izan dugula nabarmendu nahi dut. Gure beharretara egokituko zen coach egokia aurkitzen lagundu digute SPRIk eta EENk». Ildo beretik hitz egin du Eider Ocerínek. Haren esanetan, Satlantis enpresarentzat «funtsezkoa da EENren gisako aholkularitza-sare garrantzitsu eta zabal batekin harremanetan egotea». Gainera, hizlarien arabera, EENren laguntza- eta aholkularitza-lana ez da mugatzen bazkideak, ezagutzak eta finantzaketa-iturriak bilatzera. Laguntza jarraitua da, proiektuak irauten duen tarte osoan irauten duena. Horrek barne hartzen ditu garapen-fasea, nazioartekotzea eta merkaturatzea.

Euskadin EENren zerbitzuak erabili dituzten enpresa eta ekintzaile ugarien hiru adibide baino ez dira horiek. Datozen egunetan, EENren urteko konferentzian zehar egingo diren askotariko jarduera eta bileren bidez, arrakasta-kasu berriak aurkeztuko dira eta ETE-ei eta ekintzaileei laguntza eraginkorra emateko mekanismo eta prozedura egokienei buruz sakonduko da. Urteko konferentzia streaming bidez jarraitu ahal izango da, eta aukera ona da EENk eman ditzakeen zerbitzuak ezagutzeko.

 

 

Lotutako albisteak

Jauregiren  esanetan,  Orona  EB2030  proiektua  “Eusko  Jaurlaritzan  garatzen  ari  garen  industria  politikaren  adibiderik  onena  da”

Jauregiren esanetan, Orona EB2030 proiektua “Eusko Jaurlaritzan garatzen ari garen industria politikaren adibiderik onena da”

Orona enpresak bere instalazioak handitu ditu, Hernaniko egoitzari "Estubegi" izeneko lurzati bat gehituta. 60.000 m2-ko lurzoru estrategikoa da, 30.000 m2-ko edukiera eraikigarria du eta egungo kokalekuen kokagune logistiko eta industrial berean integratuta dago. Horri esker, industria-gaitasunen kudeaketa globala harmonizatu ahal izango da, bai eta Oronak testuinguru globalean duen lehia-posizioaren lidergoa...

“Euskadi  eraldatuz  2030”  abian  jarri  da,  Euskal  Finantza  Aliantzaren  1.000  milioi  euroak  euskadiren  eraldaketa  ekonomikoaren  alde  bideratzeko
01/10/2025 Finantziazioa

“Euskadi eraldatuz 2030” abian jarri da, Euskal Finantza Aliantzaren 1.000 milioi euroak euskadiren eraldaketa ekonomikoaren alde bideratzeko

Imanol Pradales lehendakariak, Noël d’Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburuak eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak gaur goizean aurkeztu dute inbertsio-plan berri hori

Eusko  Jaurlaritzak  industria-eraldaketarako  eta  kalitatezko  lanpostuak  sortzeko  “Industria  Plana-Euskadi  2030”  onartu  du

Eusko Jaurlaritzak industria-eraldaketarako eta kalitatezko lanpostuak sortzeko “Industria Plana-Euskadi 2030” onartu du

Eusko Jaurlaritzak 3.900 milioi euro bideratuko ditu Plan honetara legegintzaldian, eta, horri esker, 12.000 milioi euroko inbertsio pribatua egin ahal izango da. Beraz, inbertsio publiko-pribatuko 15.900 milioi euro mobilizatuko dira guztira.

Eusko  Jaurlaritzak  Fabrikazio  Aurreratuaren  sektorearekin  egin  du  bilera  muga-zergen  eragina  ebaluatzeko

Eusko Jaurlaritzak Fabrikazio Aurreratuaren sektorearekin egin du bilera muga-zergen eragina ebaluatzeko

Mikel Jauregi: “fabrikazio aurreratuaren sektoreak hazkunde-egoerari egin behar dio aurre AEBko merkatuaren ziurgabetasuna kontuan hartuta; ziurtasunak eskaini nahi ditugu une konplexu honetan”

Industria  sailburua  EMO  Hannoverren  dauden  32  euskal  enpresen  alboan  izan  da

Industria sailburua EMO Hannoverren dauden 32 euskal enpresen alboan izan da

Azken hamarkadan, Eusko Jaurlaritzak makina-erremintaren sektoreari SPRIren bitartez lagundu dio: 91 milioi euroko dirulaguntzaren bidez 850 milioi eurotik gorako inbertsio pribatua egin da eta 2.000 enpresa baino gehiago babestu dira

Eusko  Jaurlaritzak  automobilgintzaren  sektorea  bildu  du,  muga-zergen  eragina  eta  laguntza-neurri  berriak  aztertzeko

Eusko Jaurlaritzak automobilgintzaren sektorea bildu du, muga-zergen eragina eta laguntza-neurri berriak aztertzeko

Mikel Jauregi: “une konplexu honetan ziurtasuna eskaini nahi dugu. Gure konpromisoa da enplegua babestea eta gure enpresei laguntzea muga-zergen erronketara eta automobilgintza jasangarriagorako trantsiziora egokitzen”

2025-2030  aldiko  Sare  Elektrikoen  Plangintza  berriaren  zirriborroak  %  40  baino  gehiago  handitu  du  Euskadiko  potentzia

2025-2030 aldiko Sare Elektrikoen Plangintza berriaren zirriborroak % 40 baino gehiago handitu du Euskadiko potentzia

Euskal industriak datozen urteetan izango dituen energia-beharrak asetzeko elektrizitate-hornidura bermatuko du Eusko Jaurlaritzak

AVS:  Konpromisoa  berrikuntzarekin  eta  euskal  industriarekin

AVS: Konpromisoa berrikuntzarekin eta euskal industriarekin

Mikel Jauregi Industriako sailburuak AVSren instalazioak bisitatu ditu Miñanoko Arabako Parke Teknologikoan

Imanol  Pradales:  “Lanbide  Heziketak  etorkizuna  jokoan  dugun  berrindustrializazioan  laguntzen  jarrai  dezan  egokitu  eta  asmatu  behar  dugu”

Imanol Pradales: “Lanbide Heziketak etorkizuna jokoan dugun berrindustrializazioan laguntzen jarrai dezan egokitu eta asmatu behar dugu”

Euskadiko Lanbide Heziketa ekonomia-garapenaren eta gizarte-kohesioaren funtsezko palanka gisa sendotu da, ikasleek %90 inguruko enplegagarritasuna dute eta 20.000 enpresa baino gehiagorekin lankidetza estuan ari da

Eusko  Jaurlaritzak  abian  jarri  ditu  gaur  egungo  muga-zergen  egoerari  erantzun  publiko-pribatua  emateko  lehen  3  mahai  sektorialak
11/09/2025 Kluster politika

Eusko Jaurlaritzak abian jarri ditu gaur egungo muga-zergen egoerari erantzun publiko-pribatua emateko lehen 3 mahai sektorialak

Lehentasunezko hiru sektoretan egingo dira: siderurgikoa, fabrikazio aurreratua eta automobilgintza

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.