Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2023 laguntzen plana Ikusi katalogoa
Euskal enpresentzako laguntzak. ¡Sartu!
Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat. Aurkitu zure ekitaldi birtuala.
Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Up!Euskadi plataformak ez du inolako kosturik. Datuak online kontsultatu daitezke doan.
1. Zure enpresaren profila sortu gabe badago, alta eman diezaiokezu goialdeko “+” ikurra klikatuz.
2. Profila editatzeko, plataformak posta elektroniko korporatiboa baliozkotzeko eskatuko dizu.
3. Behin zure enpresaren profila sortutakoan, bete informazio guztia, profila ahalik eta osotuena eta eguneratuena izan dadin.
Oharrik edo zalantzarik baduzu, zuzenean partekatu dezakezu plataformako txatean (behean eta eskuinean).
Hona hemen alta hartzeko eman beharreko urratsak:
1. Sartu plataforman esteka honetatik: https://startup.spri.eus
2. Ez baduzu daturik plataformara sartzeko, hartu alta (klikatu “Sign up” aukera).
Garrantzitsua da alta hartzean zure posta elektroniko korporatiboa erabiltzea, plataformak lotura zuzena egin dezan startuparekin.
Oharrik edo zalantzarik baduzu, zuzenean partekatu dezakezu plataformako txatean (behean eta eskuinean).
Plataforma berri honek hainbat abantaila eskaintzen ditu, bai euskal startupentzat, eta baita ere enpresa nahiz inbertitzaileentzat.
Startupentzat:
. Ikusgarritasuna: eguneratuta mantentzen du zure profila, balizko inbertitzaile eta bezeroek erraz aurki zaitzaten.
. Bezero eta bazkideak bilatzea: iragazki indartsuak eta kontsultak baliatzen ditu, ekosistemako player garrantzitsuenak aktiboki bilatzeko.
. Inbertitzaileak aurkitzea: zure proiektua eskalatzeko inbertitzaile aproposak identifikatzen ditu.
. Talentua aurkitzea: enpresa berrien talentu-radar globalean kokatzen du zure startupa.
Enpresa eta inbertitzaileentzat:
. Startupak identifikatzea: bilaketa-motor indartsu bat erabiliz, startupek eskaintzen dituzten konponbideak identifikatu eta ezagutuko dituzu, konponbide horien bidez berrikuntza teknologikoak txertatzeko zure produktu eta prozesuetan.
. Ikusgarritasun handiagoa: zure profila eguneratuta izanez, startupek eta ekosistemako gainerako eragileek erraz aurkituko zaituzte ekosistemako parte aktibo gisa.
Ekosistemako eragileentzat:
. Ikusgarritasuna: eguneratuta mantentzen du zure profila, ekosistemako eragile garrantzitsu gisa posizionatzeko eta ikusgarritasuna emateko startupentzako laguntzari eta zure ekimenen inpaktuari.
Ekintzailetzaren Euskal Ekosisteman presentzia duten / diharduten startup, enpresa, inbertitzaile eta eragileei.
Lagundu zaitzakegu
SPRI Taldeko nire harpidetzak > aukeratu jaso nahi duzun informazioa
SPRI Taldea gardentasunarekin eta komunikazio arduratsuarekin konprometituta dago. Horregatik jakinarazten dizugu ez dizugula komunikaziorik bidaliko eskatzen ez baduzu. Gure newsletteretan harpidetuta bazaude, zure harpidetza-lehentasunak doitu ditzakezu SPRI Taldearen beste komunikazio batzuk jasotzeko. Zuk nahi duzuna eta nahi baduzu bakarrik.