Argitu zure zalantzak

Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.

Deskarbonizazio Industrialeko programa-ri
buruz jakin behar duzun guztia

Dirulaguntzaren ehunekoa laguntza eskatzen duen enpresaren tamainaren araberakoa da:
  • Mikroenpresak eta enpresa txikiak: % 30.
  • Enpresa ertainak: % 25.
  • Enpresa handiak: % 20.
Dirulaguntzaren intentsitatea % 2,5 handituko da Euskal Autonomia Erkidegoaren Ezkerralde Zabalduan kokatuta dauden inbertsioentzat.

Enpresa onuradunak industrialak eta produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzuetan diharduten enpresa handi, txiki eta ertainak (ETE) izan daitezke, baldin eta laguntzaren xede diren inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badira.

  • Euskadiko Sektore Publikoaren parte diren erakundeak.
  • Energia sortzeko eta banatzeko enpresak.
  • Zerbitzu energetikoen enpresak.
  • Armak ekoiztea, merkaturatzea eta finantzatzea helburu duten enpresak.

Bai, enpresek gutxienez 100.000 €-ko inbertsioa egin beharko dute.

Ez. Eskaera bakarra bete daiteke enpresak egitea aurreikusten dituen jarduketa guztientzat.

Bai, izatez, beharrezkoa da enpresak aurreikusitako inbertsio guztiak eskaera bakarrean aurkeztea.

Ez, gehieneko zenbatekoa enpresa eta/edo enpresa-talde bakoitzekoa da, eta muga 1.500.000 eurokoa da.

Dirulaguntzen esleipena norgehiagoka bidez ebatziko da eta itzuli beharrik gabeko dirulaguntza izango da.

Eskaeraren xede-proiektua hasi aurretik.

Lanak eskaera egiteko egunetik aurrera hasi beharko dira. 2025ean hasi beharko dira, eta, gehienez, 2026ko abenduaren 31n amaituko dira.

Ez, programan aldez aurretik aurre-eskaera bete ez bada.

Instalazio industrialaren deskarbonizazioaren bidez berotegi-efektuko gasak zuzenean murriztu edo ezabatzeari zuzendutako eta enpresaren aktiboari gehitutako aktibo finkoak lagunduko dira diruz. Hurrengo kategoriatako batean sartuta egon beharko dira:

  • Ekoizpen-prozesuarekin zuzenean lotutako makinerietan egindako inbertsioak.
  • Lehendik dagoen ekoizpen-prozesuko osagai gehigarrietan egindako inbertsioak.
  • Lehendik dauden ekoizpen-instalazioekin lotutako inbertsioak.
  • Inbertsio berriak instalazioetan edo prozesuen ildoetan.
    Kasu honetan, laguntza-eskaerarekin batera osatzen duten jarduketa bakoitzaren CO2 emisio baliokideen zehaztapena aurkeztu beharko da, aurreikusitako azken egoeran, baita erreferentziazko oinarrizko proiektu bat ere.
  • Instalazio elektriko berrietako inbertsioak eta instalazio zaharren egokitzapena, diruz lagundu daitekeen jarduketaren ondorioz onar daitekeen gehieneko potentzia handitzeagatik.
  • Honako hauei laguntzen dieten proiektuen bidezko inbertsioak:
    • Lehengai jasangarri eta/edo bigarren mailako lehengai berriak erabiltzea (birziklatuak edo beste prozesu baten azpiproduktua)
    • Industria-hondakinak kudeatu eta/edo balorizatzea
    • Hozgarriak eta beste gas fluoratuak ordeztea

Erregai fosilak (gas naturala barne) erabiltzen dituzten ekipoetan, makinetan edo prozesu industrialetan egindako inbertsioetan, dirulaguntza soilik dagoeneko dauden ekipoen, makinen edo ekoizpen industrialen ingurumen-babes maila hobetzen duten osagai gehigarriak instalatzeko emango da, baldin eta inbertsio berriak ez badakar ekoizpen-gaitasuna areagotzea ezta erregai fosil gehiago kontsumitzea.

Informazio teknikoari dagokionez, eskaerak inbertsioen memoria xedatua eta eskatzaileak bete beharreko kalkulu-orri bat izan beharko du, eta, bestetik, administrazio-izaerako informazioari dagokionez, programaren oinarrietan adierazitakoa.

  • Inbertsioaren deskribapena eta hura egiteko epeak
  • Produktuaren eta ekoizpen-prozesuaren azalpena, inbertsioaren aurretik eta ondoren
  • Emisioen murrizketa kalkulatzeko erabilitako kontsumo-balioen justifikazioa
  • Ekonomia- eta finantza-planaren xehetasuna
  • Inbertsioaren aurretiazko justifikazio-txostenak, hala nola deskarbonizazio planak, auditoretza energetikoak, karbono-aztarnaren kalkulua…

Eskatzaileak bete beharreko kalkulu-orriaren bidez, enpresek ekidindako emisioak kalkulatu ditzakete, eta honako informazio hau izan behar du:

  • Inbertsioaren xede den prozesuan erabilitako erregai, energia-iturri, lehengai, hondakin eta hozgarriak.
  • Inbertsioaren aurretik eta ondorengo egoerari dagozkion kontsumoak.
  • Dirulaguntza eskatzen den inbertsio hautagarriaren balioa.
  • Berotegi-efektuko gasen (BEG) emisioak murriztearekin zuzenean lotuta dagoen inbertsio hautagarriaren kostuen efizientzia.

Oraindik existitzen ez diren ekoizpen-establezimendu, -instalazio edo-ildo berrietarako inbertsioen kasuan, inbertsioaren aurreko egoerari buruz sartu beharreko datuak erreferentziazko aktiboei buruzkoak izango dira.

Laguntza-eskaerarekin batera osatzen duten jarduketa bakoitzaren CO2 emisio baliokideen zehaztapena aurkeztu beharko da, aurreikusitako azken egoeran, baita erreferentziazko oinarrizko proiektu bat ere. Egoera bien arteko aldea kalkulatu ahal izan beharko da, proiektuaren deskarbonizazio-ahala zehaztu ahal izateko.

Honako irizpide hauen arteko haztapena egingo da:

  • Inbertsio hautagarriaren efizientzia kostuak (azken notaren % 25).
  • CO2 emisioen tonen murrizketaren baliokidea, %-tan (azken notaren % 40).
  • CO2 emisioen tonen murrizketaren baliokidea, zifra garbian (azken notaren % 25).
  • Memoria teknikoaren kalitatea (azken notaren % 10).

Bai, baldin eta laguntza guztien baturak Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 36. artikuluan xedatutako muga gainditzen ez badu, Erregelamenduaren eta Batzordearen 2023ko ekainaren 23ko 1315/2023 (EB) Erregelamenduak egindako azken aldaketan; dirulaguntza horien berri eman beharko zaie Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasunaren Zuzendaritzari.

Bai, baldin eta, laguntza jaso dezakeen inbertsio gisa hartzeko, esplizituki jasotzen badu kontratua amaitzean erosteko aukera dagoela, eta hori betetzeko konpromisoa jaso beharko da, alde biek sinatuta.

Baduzu beste galderarik? Lagundu zaitzakegu
X Itxi

Baduzu beste galderarik?

Lagundu zaitzakegu


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.