Enpresentzako laguntza
Kaixo! Hauxe da euskal enpresari arreta eta laguntza emateko zerbitzua
Informazioa, aholkularitza eta harremanetarako bitartekoak biltzen ditugu hemen, Euskadiko enpresei dirulaguntzak, programak eta lehiakortasuna sustatzeko zerbitzuak eskuratzen laguntzeko.
Erantzun azkarrak aurkitzeko, zalantzak planteatzeko edo aholkularitza jasotzeko pentsatuta dago espazio hau, zure enpresak bizi duen unearen arabera.
Informazio zehatza behar baldin baduzu edo aurrera egiteko orientazioa behar baduzu, interakzioa izateko eta laguntza jasotzeko hainbat modu aurkituko dituzu hemen.
Argitu zalantzak zure kabuz
Ohiko galderak
Erabili laguntzen arkitektoa
industrIA
Jar zaitez harremanetan arreta-taldearekin
Gomendagarria zure kasua espezifikoa bada
industrIA · zure laguntzen arkitektoa
Informazio argia, antolatua eta zure enpresari egokitua elkarrizketa gidatu baten bitartez
industrIA adimen artifizial sortzailean oinarritutako laguntzailea da, eta laguntza-programei buruzko informazioa azkar, egituratuta eta modu koherentean jasotzeko aukera ematen du, dokumentu edo araudi askotatik nabigatu beharrik gabe.
industrIAk zure enpresaren beharren arabera antolatzen du informazioa elkarrizketa baten bitartez, eta zer aukera dauden, zuri zein komeni zaizun eta zure kasuan zer alderdi diren garrantzitsuak ulertzen lagunduko dizu.
Galderak erantzuteaz gain, ezagutza antolatzen dizu, argitasun handiagoarekin egin dezazun aurrera.
Une honetan, dirulaguntzen programetan dago espezializatuta industrIA eta pixkanaka eboluzionatzen ari da bere laguntza-gaitasuna handitzeko.
industrIArekin hau lortuko duzu:
- Informazio fidagarria eta dirulaguntzen programen eduki ofizialekin bat datorrena.
- Sarbide azkarra, ibilbide konplexurik gabe eta dokumentu asko irakurri beharrik gabe.
- Elkarrizketa bidezko orientazioa, elkarrizketa gidatuak zatitutako bilaketen ordez.
- Informazioa zure enpresaren profilaren eta beharren arabera ordenatua eta lehenetsia.
- Kontsulta espezifikoak edo izapide formalak hasi aurretik erabakiak hartzeko argitasuna.
industrIA denbora aurrezteko eta argitasuna emateko elkarrizketa-tresna da, eta zure kasu zehatzerako informazioa antolatuko dizu
Ohiko galderak: zure zalantzak argitzen ditugu
Ohiko galderak
Elkartek programa-ri buruzko ohiko galderak
Egun, eskuz (eskaneatuta) edo digitalki sinatu daiteke.
Telematikoki eskatu behar du liderrak “I+G+b” aplikazioan gainerako erakundeen baimenarekin, eta Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitalaren Sailburuordetzari zuzendu.
Hasieran aurreikusitako exekuzio-epea amaitu baino bi hilabete lehenago egin beharko da gutxienez. Luzapena baimenduz gero, ezoihkoa izango da, eta, hortaz, dagokion dirulaguntzaren ordainketa atzeratu egingo da.
Lankidetzan Egindako Oinarrizko Ikerketa Proiektuetan 3 eragile elkartu behar dira gutxienez eta 8 eragile gehienez.
Lankidetzan Egindako Oinarrizko Ikerketa Proiektuek 1.000.000 euroko gutxieneko aurrekontua dute proiektu bakoitzeko eta 50.000 eurokoa erakunde parte-hartzaile/urte bakoitzeko. Halaber, iraupena 2 urtekoa da.
Industria Potentzial Handiko Ikerketa Proiektuek 200.000 euroko gutxieneko aurrekontua dute proiektu bakoitzeko eta 50.000 eurokoa erakunde parte-hartzaile/urte bakoitzeko. Halaber, iraupena 2 urtekoa da.
Ekintza Osagarrien kasuan ez dago aurrekonturik.
Ez!
Lehenengo urteko subentzioari dagokion %50a erresoluzioaren adierazpenaren ondoren ordainduko da. Lehenengo urterako gainontzeko kopurua eta gainerako urteetakoa, aurretik justifikatutako urteko ekintzen dokumentazioa eman ostean.
- Lankidetzan Egindako Oinarrizko Ikerketa Proiektuek onartutako diruz lagundu daitezkeen gastuen aurrekontuen % 100 eskura dezakete.
- Industria Potentzial Handiko Ikerketa Proiektuek onartutako diruz lagundu daitezkeen gastuen aurrekontuen % 100 lortu ahal izango dute oinarrizko ikerketen kasuan eta % 50 industriako ikerketa-proiektuen kasuan.
- Interes Bereziko Ekintza Osagarriek onartutako diruz lagundu daitezkeen gastuen aurrekontuen % 100 lortu ahal izango dute oinarrizko ikerketekin lotutako proiektuen kasuan eta % 50 industriako ikerketa-proiektuekin lotutako ekintzen kasuan.
- Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoa kontratu txikiarena baino handiagoa denean (000 € obren kasuan eta 15.000 € hornikuntzen edo zerbitzuen kasuan; salbuespena dago zientziako, teknologiako eta berrikuntzako kontratuentzat, 50.000 €ra bitartekoak izan baitaitezke, eta kontratista berari esleitzeko muga ezarriko da zatiketak ekiditeko), erakunde onuradunak hornitzaileen hiru eskaintza eskatu beharko ditu gutxienez obrarako konpromisoa kontratatu aurretik, zerbitzua eskaini aurretik edo ondasuna entregatu aurretik, ezaugarri berezien ondorioz merkatuan hori egiteko, eskaintzeko edo hornitzeko erakunde nahikorik ez dagoen kasuetan izan ezik, edo gastua dirulaguntza esleitzeko ebazpenaren aurretik egin eta ordaindu den kasuetan izan ezik.
- Dirulaguntzaren justifikazioan aurkeztutako eskaintzen artean aukeratzeko, efizientziaren eta ekonomiaren irizpideak hartuko dira kontuan, eta abantailarik handieneko proposamen ekonomikoa aukeratzen ez bada, berariaz justifikatu beharko da memoria batean.
- Horrez gain, zerbitzu edo ondasun ezohikoak direlako merkatuan zerbitzu edo ondasun hori eskaintzeko edo hornitzeko erakunde nahikorik ez badago, hiru eskaintza aurkezteko ezintasuna justifikatzeko memoria aurkeztu beharko da.
Bai, bateragarriak dira EBren barne-merkatuko beste dirulaguntza batzuekin.
Programa horrek emandako dirulaguntzak itzuli beharrik gabekoak dira.
Norgehiagoka bidezkoa, aurrekontua amaitu arte.
Laguntza-eskaeraren aurkezpen-dataren ondoren hasten diren proiektuek bakarrik jaso ahal izango dituzte laguntzak.
Epea 2026ko martxoaren 31ko 24:00 arte egongo da zabalik.
Eskaerara sartzeko eta betetzeko egoitza elektronikoa erabiliko da, esteka hauen bitartez:
https://www.euskadi.eus/servicios/1027112/
https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1027112/
Eskaeraren osteko izapideak kanal elektronikoaren bitartez egingo dira, jakinarazpenak eta espedientearen kontsultak barne. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire Karpeta» erabiliko da horretarako:
Erakunde onuradunek ezarritako diruz lagundu daitezkeen jarduerak egin beharko dituzte eta dirulaguntzaren xede-proiektuak lokalizatu beharko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izan beharko dituzte baita ere.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratutako eragile zientifiko-teknologikoek jaso dezakete Agindu honetan araututako dirulaguntza.
Programa honen helburua ikerketa kolaboratiboa egitea da (oinarrizko ikerketa eta/edo industriala), ZTBESko ikerketako, garapeneko eta berrikuntzako erakundeen artean, sektore estrategikoekin, teknologiako estrategikoekin eta Euskadiko Industria Plana 2030eko Proiektu Eraldatzaileekin bat etortzeko.