Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2024 laguntzen plana. Ikusi katalogoa
Euskal enpresentzako laguntzak. . ¡Sartu!
Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.. Aurkitu zure ekitaldi birtuala.
Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Eskaera bakoitzeko eta enpresa bakoitzeko gehieneko diru-laguntza 30.000 €-koa izango da.
Proiektuak hasi eta gehienez ere 12 hilabeteko epean gauzatu beharko dira.
Ez. Ez dira diruz laguntzeko moduko jarduketatzat hartuko eremu geografiko espezifiko batean sarea hedatzeko proiektuak, baldin eta dagoeneko administrazio batek edo hari atxikitako erakunde batek emandako laguntzak onartuta eta indarrean badaude.
Programa honetan jasotako laguntzak enpresek jaso ahal izango dituzte, edozein tamainatakoak direla ere, bai eta enpresa pribatuen elkarteek, Kontserbaziorako Hirigintza Erakundeek, Erkidegoek eta/edo enpresa-elkarteek, enpresa-lokalen jabeen elkarteek eta/edo haien errentariek eta Euskadiko garapen-agentziek. Hori guztia, baldin eta:
A) Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat izatea.
B) Beren jarduera ekonomikoko eremu geografiko batean zentratzea, non enpresek ez duten aukerarik banda zabaleko seiehun (600 Mbps) megabit simetriko segunduko edo gehiagoko zerbitzuak kontratatzeko, eta, beraz, zerbitzu horiek ematen dituzten sareetatik isolatuta egotea.
Enpresek gutxienez 600 Mbps simetriko dituen Banda Zabal Ultra-azkarraren zerbitzuak kontratatzea ahalbidetzen duten telekomunikazio-sareak hedatzeko proiektuak laguntzeko moduko jardueratzat hartuko dira.
Honako irizpide hauek erabiltzen dira “Euskal Enpresen Konektibitatea” programarako eskaerak ebaluatzeko:
Proiektu bat hautatzeko, bi baldintza bete behar ditu: gehienez eskura daitekeen notaren (% 100) % 50 gainditu behar du guztizko notak, eta irizpide giltzarri bakoitzak haren gehieneko balioaren % 50era iritsi behar du, gutxienez.
Gainera, enpresa onuradunek baldintza jakin batzuk bete behar dituzte, hala nola EAEn jarduera-zentro bat izatea eta proiektua bertan garatzea.
Ez. Bi lerroen kasuan, beste administrazio baten dirulaguntza jaso duen eremu batera bideratutako proiektu batek ezingo du “Euskal Enpresen Konektibitatea” programaren dirulaguntzarik jaso. Izan ere, programaren oinarrietan zehaztuta dago jarduketek ezingo dutela finantzaketa bikoitza jaso helburu bakar baterako. Eta horrek barne hartzen ditu beste administrazio publiko batzuek emandako dirulaguntzak. Hortaz, eremu batek antzeko proiektu baterako dirulaguntza jaso badu, ezingo du dirulaguntzarik jaso programa honetan.
Lagundu zaitzakegu