Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2023 laguntzen plana Ikusi katalogoa
Euskal enpresentzako laguntzak. ¡Sartu!
Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat. Aurkitu zure ekitaldi birtuala.
Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da. Lehenengo ordainketa laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren egingo da, dirulaguntzaren % 70ari dagokion zenbatekoarekin eta aplikatu beharreko berme-erregimenarekin. Bigarren ordainketa gainerako % 30a izango da, likidazio-eskabidea eta eskatutako egiaztagiriak aurkeztu ondoren.
Diruz lagundu daitekeen gastua laguntza emateko ebazpenean onartutako aurrekontua baino txikiagoa bada, dirulaguntza proportzionalki doituko da, eta SPRIri itzuli beharko zaio, dagozkion interesekin, baldin eta dirulaguntza itzultzea erabakitzen duen ebazpenak hala xedatzen badu.
16 hilabete, beste 12 hilabetez luzatu ahal izango da, epe barruan eskatuz gero.
Ez.
Bai. Enpresa bakoitzak 200.000 euroko muga izango du ekitaldian zehar programa honetarako diruz lagundu daitezkeen jarduera bat edo gehiago egiteko. Zenbateko hori 100.000 euro gehiago gehituko da 5G eremuarekin lotutako proiektuen kasuan.
Bai.
«I+Gko eragilea», hala nola Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak, ingeniaritzak/aholkularitzak edo telekomunikazio-operadoreak.
Proiektuaren memoria:
Transferentziaren xede den teknologia deskribatzen duen memoria. Hornitzaile teknologikoaren «aktibo teknologiko» tzat jotzen diren ezagutza teknikoen multzoa deskribatzea, eta hornitzaileari transferitzeko prest dagoen ezagutza horren zatia bereiztea (edo beste jarduera ekonomiko batzuk, 5G teknologiarekin lotutako jardueren kasuan). Teknologia horiek ondasun edo zerbitzu berrien diseinua eta sorrera errazteko dituzten ahalmenak deskribatzea. 4-5 orrialdeko laburpen exekutibo bat sartzea teknologia horien deskribapenarekin.
Gastu hautagarri gisa «jabetza industriala eskuratzeko gastuak» aurkeztuz gero, jabetza industrial horren transferentziaren baldintzak eta prezioa jasotzen dituen dokumentua aurkeztu beharko da.
Proiektua amaitu eta 3 hilabeteko epean.
Lagundu zaitzakegu
SPRI Taldeko nire harpidetzak > aukeratu jaso nahi duzun informazioa
SPRI Taldea gardentasunarekin eta komunikazio arduratsuarekin konprometituta dago. Horregatik jakinarazten dizugu ez dizugula komunikaziorik bidaliko eskatzen ez baduzu. Gure newsletteretan harpidetuta bazaude, zure harpidetza-lehentasunak doitu ditzakezu SPRI Taldearen beste komunikazio batzuk jasotzeko. Zuk nahi duzuna eta nahi baduzu bakarrik.