Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2023 laguntzen plana Ikusi katalogoa
Euskal enpresentzako laguntzak. ¡Sartu!
Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat. Aurkitu zure ekitaldi birtuala.
Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Ziurrenik bai, baina aztertu beharra dago enpresaren gaitasunak, esperientzia eta I+G+B-ko estrategia, eta gero informazio hori gurutzatu behar da Europako Batzordeak abiatutako ildo eta programekin. Europatik sustatu diren finantzaketa-tresnetara iristeko, ondo ulertu behar da zein elementu diren beharrezkoak maila guztietan, eta enpresak plan bat izan behar du epe ertain-luzera, horrela bermatzeko lanean jarraituko duela Europako lehentasunekin bat datozen proiektu eta aliantzak eraikitzen.
Horixe da, hain zuzen, BEENek Euskadin eskaintzen duen zerbitzu garrantzitsuenetako bat. BEENeko langileek lagundu egingo diete enpresei bazkide aproposena bilatzeko profil bat egiten, eta harremanetan jarriko dituzte Sareko herrialde guztietako erakundeekin.
Badago beste aukera bat ere: enpresak posible du interes-adierazpen bat aurkeztea nazioarteko beste antolakunde batzuek argitaratu dituzten lankidetza-aukerei erantzunez. Estatuz gaindiko bazkideak bilatzeko beste tresna bat da B2B topaketak antolatzea. Azkenik, BEENeko adituek Sareko foroen eta kontaktuen bitartez lagundu dezakete bazkideak bilatzen.
BEENren Euskadiko adituek analisi bat egingo dute jakiteko zenbateraino den berritzailea enpresaren produktu/zerbitzu edo teknologia, eta ekintza-plan pertsonalizatu bat proposatuko diote nazioarteko proiekzioaren eskakizunak betetzeko.
BEENren Euskadiko adituek analisi bat egingo dute horretaz eta ekintza-plan pertsonalizatu bat proposatuko diote enpresari, bete ditzan atzerriko merkatu batean sartzeko ezarritako eskakizun guztiak.
Zerbitzuak doan dira euskal enpresentzat, Europako Batzordeak finantzatzen dituelako (Single Market programa).
Lagundu zaitzakegu
SPRI Taldeko nire harpidetzak > aukeratu jaso nahi duzun informazioa
SPRI Taldea gardentasunarekin eta komunikazio arduratsuarekin konprometituta dago. Horregatik jakinarazten dizugu ez dizugula komunikaziorik bidaliko eskatzen ez baduzu. Gure newsletteretan harpidetuta bazaude, zure harpidetza-lehentasunak doitu ditzakezu SPRI Taldearen beste komunikazio batzuk jasotzeko. Zuk nahi duzuna eta nahi baduzu bakarrik.