Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2023 laguntzen plana Ikusi katalogoa
Euskal enpresentzako laguntzak. ¡Sartu!
Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat. Aurkitu zure ekitaldi birtuala.
Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Eskaeran gutxienez ekintza 2 adierazi behar dira, edozein dela ere herrialdea.
Eskatzaileek eskabide bakarra eta gutxienez 3. eranskinean jasotakoen arteko bi ekintza desberdin aurkeztu beharko dituzte Zabaldu programaren deialdi honetan.
Enpresa bakoitzak gehienez 4 bidaia-poltsa izango ditu. Sortzen ari diren enpresen kasuan (startup), gehienez 6 bidaia egin ahal izango dira.
Enpresa bakoitzak gehienez ere 4 gonbidapen jaso ditzake gastu gisa, eta 6, sortzen ari diren enpresen kasuan (startup).
Ez dago gehieneko kopururik, enpresek edozein herrialdetarako eskaerak aurkeztu ditzakete.
Laguntzak onartutako aurrekontuaren % 50erainokoak izan daitezke, eta dirulaguntza gehienez 45.000 eurokoa izango da enpresako.
Zabaldu laguntza eskatzeko dokumentu hauek aurkeztu behar dira:
Era berean, enpresa nazioartekotzeko proiektuaren balorazio egokia egiteko, honako hauek atxiki behar dira:
Dokumentu hauek aurkeztu behar dira likidazio-eskaerarekin batera:
Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeei dagokienez, ez dira kontuan hartuko DLOren 31.3 artikulua betetzen ez duten gastuak.
Justifikazio-agiriak bide telematikoz aurkeztu behar dira, enpresa onuradunaren legezko ordezkariaren sinadurarekin, laguntza emateko ebazpena jasotzen denetik 2024ko otsailaren 29ra arteko epean.
Ez, deialdi honetan ezin da eskatu luzapenik.
Dirulaguntza bi zatitan ordaintzen da, honela:
Bai, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako proiektuetarako laguntza-eskabidea aurkeztu aurretik sortutako edo fakturatutako gastuak onartuko dira.
Lagundu zaitzakegu
SPRI Taldeko nire harpidetzak > aukeratu jaso nahi duzun informazioa
SPRI Taldea gardentasunarekin eta komunikazio arduratsuarekin konprometituta dago. Horregatik jakinarazten dizugu ez dizugula komunikaziorik bidaliko eskatzen ez baduzu. Gure newsletteretan harpidetuta bazaude, zure harpidetza-lehentasunak doitu ditzakezu SPRI Taldearen beste komunikazio batzuk jasotzeko. Zuk nahi duzuna eta nahi baduzu bakarrik.