Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2022 laguntzen plana Ikusi katalogoa
Euskal enpresentzako laguntzak. ¡Sartu!
Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat. Aurkitu zure ekitaldi birtuala.
Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Programa honen onuradun izateko, enpresek jarduera industrial bat garatzen duen edo produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzuak ematen dituen zentro bat izan behar dute Euskal Autonomi Erkidegoan, aurkeztutako proiektuek EAEn egin behar dute diruz lagundu daitekeen jarduera, eta alta hartuta egon behar dute Euskadiko Jarduera Ekonomikoen Zergan, dagokion epigrafe industrialean.
Bai.
Eskaeraren xede den proiektua hasi baino lehen. Tramitepean onartuko dira urtarrilaren geroztik hasitako proiektuen eskaerak, baldin laguntza Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasi eta bi hilabeteren barruan aurkezten badira.
Bai, baldin oinarriak argitaratu eta hurrengo bi hilabeteen barruan aurkezten bada.
Bai.
Bai, baldin laguntza guztien baturak ez badu gainditzen proiektuaren kostu osoa.
Enpresa onuradun bakoitzeko gehienezko dirulaguntza 18.000 eurokoa da, eta proiektu bat baino gehiagorentzat izan daiteke
Dirulaguntzaren onuradunak 3 eskaintza eskatu behar ditu proiektuaren kostua 15.000 eurokoa edo handiagoa denean (BEZ gabe). Eskaintza horiek espedienteko dokumentazioari atxikiko zaizkio, eta dagokien erantzukizunezko adierazpenean adieraziko dira.
Dirulaguntzaren xede den proiektuaren jarduera-esparruan espezializatutako enpresak izan behar dute, eta egiaztatuko dute esperientzia dutela antzeko proiektuetan.
Proiektua Leasing bidez bakarrik finantzatu daiteke, eta betiere enpresa onuradunak finantzaketa-kontratuan onartzen badu erosiko duela finantzatutako ondasuna kontratua bukatzen denean.
Lege-ordezkariaren notario-ahalordearen kopia. Onuraduna langile autonomoa bada, dagokion Foru Aldundiaren edo Udaleko Ogasun Sailaren ziurtagiri eguneratua, jarduera ekonomikoa egiaztatzeko.- Erakunde onuradunaren IFZ.- Proiektuaren eskaintza tekniko eta ekonomikoa.- Enpresaren «negozio-plana», baldin enpresa laguntza-eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan eratua izan bada.
Eskaintzak bere baitan hartu behar du informazio hau:
12 hilabete eskaera aurkeztu denetik zenbatzen hasita.
90 egun natural, proiektua gauzatzeko 12 hilabeteko gehienezko epea amaitzen denetik kontatzen hasita.
Gastu eta inbertsio hautagarrien fakturen kopia, banakatuta ageriko direlarik aholkularitza edo/eta ingeniaritzako gastuak eta hardware eta software kostuak. – Finantza-erakundearen ordainagirien kopia. – Egindako lanak egiaztatzeko memoria teknikoa. Erakunde hornitzaileak egingo du behin proiektua gauzatu ondoren. – Finantza-erakundearen egiaztagiriaren fotokopia, kontu korrontearen titulartasuna onuradunaren izenean dagoela frogatzeko eta zenbakia zein den zehazteko (IBAN).
Industria digitala programako proiektuaren exekuzio-memoriak informazio hau jaso behar du: – Konpondutako arazoa/premia. Lortutako helburuak. – Aurkeztutako proiektuarekiko desbideratzeak eta haien justifikazioa. – Eginiko ingeniaritza edo/eta aholkularitzako lanak eta proiektuan sortutako dokumentuak. – Aholkularitza-zerbitzuaren barruan eginiko lanen deskargu zehatza, bertan adieraziz eskaini zaion ordu kopurua (aholkulariaren/teknikariaren izena, data, zeregina, eskainitako denbora…). – Diru-laguntzaren xede den proiektuarekin lotutako hardware eta software arloko inbertsioen azalpena eta frogak (pantaila atzemateak, argazkiak…). Azaldu erlazioa eta zergatik diren beharrezkoak. – Fakturatutako zenbatekoak banakatuta, orobat adieraziz aholkularitza edo/eta ingeniaritzako kostuak, sistemaren lizentziak eta mantenimendua eta hardwarea (hala badagokio).
Bai, proiektuan beti egon behar da aholkularitza edo/eta ingeniaritzako lanen bat. Ez dira onartuko Hardwarea eta Softwarea erostera mugatzen diren proiektuak.
Dirulaguntzaren portzentajea laguntza eskatzen duen enpresaren tamainaren araberakoa da: – Mikroenpresa edo Enpresa txikia bada: % 50. – Enpresa ertaina bada: % 35. – Enpresa handia bada: % 25.
Bai, hardware edo/eta softwarerako gehienezko zenbatekoa 9.000 € da, eta aholkularitza edo/eta ingeniaritzako gastuetarako gehienezko zenbatekoa, 18.000 €.
Lagundu zaitzakegu