Enpresentzako laguntza

Kaixo! Hauxe da euskal enpresari arreta eta laguntza emateko zerbitzua

Informazioa, aholkularitza eta harremanetarako bitartekoak biltzen ditugu hemen, Euskadiko enpresei dirulaguntzak, programak eta lehiakortasuna sustatzeko zerbitzuak eskuratzen laguntzeko.

Erantzun azkarrak aurkitzeko, zalantzak planteatzeko edo aholkularitza jasotzeko pentsatuta dago espazio hau, zure enpresak bizi duen unearen arabera.

Informazio zehatza behar baldin baduzu edo aurrera egiteko orientazioa behar baduzu, interakzioa izateko eta laguntza jasotzeko hainbat modu aurkituko dituzu hemen.

industrIA · zure laguntzen arkitektoa

Informazio argia, antolatua eta zure enpresari egokitua elkarrizketa gidatu baten bitartez

industrIA adimen artifizial sortzailean oinarritutako laguntzailea da, eta laguntza-programei buruzko informazioa azkar, egituratuta eta modu koherentean jasotzeko aukera ematen du, dokumentu edo araudi askotatik nabigatu beharrik gabe.

industrIAk zure enpresaren beharren arabera antolatzen du informazioa elkarrizketa baten bitartez, eta zer aukera dauden, zuri zein komeni zaizun eta zure kasuan zer alderdi diren garrantzitsuak ulertzen lagunduko dizu.

Galderak erantzuteaz gain, ezagutza antolatzen dizu, argitasun handiagoarekin egin dezazun aurrera.

Une honetan, dirulaguntzen programetan dago espezializatuta industrIA eta pixkanaka eboluzionatzen ari da bere laguntza-gaitasuna handitzeko.

 

industrIArekin hau lortuko duzu:

  • Informazio fidagarria eta dirulaguntzen programen eduki ofizialekin bat datorrena.
  • Sarbide azkarra, ibilbide konplexurik gabe eta dokumentu asko irakurri beharrik gabe.
  • Elkarrizketa bidezko orientazioa, elkarrizketa gidatuak zatitutako bilaketen ordez.
  • Informazioa zure enpresaren profilaren eta beharren arabera ordenatua eta lehenetsia.
  • Kontsulta espezifikoak edo izapide formalak hasi aurretik erabakiak hartzeko argitasuna.

 

industrIA denbora aurrezteko eta argitasuna emateko elkarrizketa-tresna da, eta zure kasu zehatzerako informazioa antolatuko dizu

Ohiko galderak: zure zalantzak argitzen ditugu

Ohiko galderak

Hornitzaile estrategikoak erakartzea-ri buruzko ohiko galderak

Testuinguru global gero eta arriskutsuago honetan (pandemia, gatazka belikoak, lehengai eta itsasoratzeen kostuen gorakada, etab.), inoiz baino garrantzitsuagoa da tokiko hornitzaile estrategikoen oinarri sendo bat izatea. Ekimen honen helburua da jakitea zein teknologia edo osagai falta diren gure balio-katean, hornitzaile estrategiko horiek Euskadira erakartzeko.

Ekimen honen asmoa da euskal enpresarekin kolaboratzea RIS3 arloko atzerriko hornitzaile estrategiko hori Euskadira erakartzeko, gure ekosistemaren barruan integratu dadin, dela produkzio-lantegi batekin edo dela I+G-ko zentro batekin.

Ekimen honen helburua da RIS3 arloko hornitzaile estrategikoak bilatzea, gure ekosisteman integratu daitezen eta balio-katean egon daitezkeen hutsuneak osa ditzaten. Zerbitzu honen bidez erakarri nahi dira bai euskal enpresentzat interesgarrienak izan daitezkeen hornitzaileak, bai hornitzaile identifikaturik ez duten arlo edo teknologietan enpresaren jarduerarentzat interesgarria izan litekeen hornitzaile bat.

Lankidetzan arituz Euskadiko Kluster eta Enpresa Elkarte garrantzitsuenekin.

  • Hasteko, aukerak detektatzen dira euskal enpresen bitartez eta, behin azterketa hori egin ondoren, euskal enpresa harremanetan jartzen da atzerriko hornitzailearekin jakiteko zein neurritaraino interesatzen zaion Euskadin kokatzea.
  • Ondoren, enpresek inprimakia beteko dute, eta bertan adieraziko dituzte hornitzaile zehatzak, eta baita ere hornitzaile identifikaturik ez duten arlo edo teknologiak, baldin uste badute halako hornitzaileak Euskadin kokatuta egotea onuragarria izan litekeela euren jarduerarako.
  • Jarraian, SPRI Taldeko Invest The Basque Country arloko lantaldeak bideokonferentzia bat antolatuko du inplikatutako alderdi guztiekin, Euskadin ezarpen bat egitearen hasierako bideragarritasuna zehazteko.
  • Bukatzeko, hasierako interesa positiboa bada, Invest The Basque Country ekimenak Ezarpen-Proiektu bat garatuko du atzerriko hornitzailearentzat.

Ekimen honetan parte hartu nahi baduzu, edo informazio gehiago behar baduzu, jarri harremanetan Invest in the Basque Country-ko lantaldearekin Hornitzaile Estrategikoak Erakartzeko zerbitzuaren webgunearen amaieran aurkituko duzun inprimakia betez.

Baduzu beste galderarik? Lagundu zaitzakegu
X Itxi

Baduzu beste galderarik?

Lagundu zaitzakegu

  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.

  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.