Enpresentzako laguntza
Kaixo! Hauxe da euskal enpresari arreta eta laguntza emateko zerbitzua
Informazioa, aholkularitza eta harremanetarako bitartekoak biltzen ditugu hemen, Euskadiko enpresei dirulaguntzak, programak eta lehiakortasuna sustatzeko zerbitzuak eskuratzen laguntzeko.
Erantzun azkarrak aurkitzeko, zalantzak planteatzeko edo aholkularitza jasotzeko pentsatuta dago espazio hau, zure enpresak bizi duen unearen arabera.
Informazio zehatza behar baldin baduzu edo aurrera egiteko orientazioa behar baduzu, interakzioa izateko eta laguntza jasotzeko hainbat modu aurkituko dituzu hemen.
Argitu zalantzak zure kabuz
Ohiko galderak
Erabili laguntzen arkitektoa
industrIA
Jar zaitez harremanetan arreta-taldearekin
Gomendagarria zure kasua espezifikoa bada
industrIA · zure laguntzen arkitektoa
Informazio argia, antolatua eta zure enpresari egokitua elkarrizketa gidatu baten bitartez
industrIA adimen artifizial sortzailean oinarritutako laguntzailea da, eta laguntza-programei buruzko informazioa azkar, egituratuta eta modu koherentean jasotzeko aukera ematen du, dokumentu edo araudi askotatik nabigatu beharrik gabe.
industrIAk zure enpresaren beharren arabera antolatzen du informazioa elkarrizketa baten bitartez, eta zer aukera dauden, zuri zein komeni zaizun eta zure kasuan zer alderdi diren garrantzitsuak ulertzen lagunduko dizu.
Galderak erantzuteaz gain, ezagutza antolatzen dizu, argitasun handiagoarekin egin dezazun aurrera.
Une honetan, dirulaguntzen programetan dago espezializatuta industrIA eta pixkanaka eboluzionatzen ari da bere laguntza-gaitasuna handitzeko.
industrIArekin hau lortuko duzu:
- Informazio fidagarria eta dirulaguntzen programen eduki ofizialekin bat datorrena.
- Sarbide azkarra, ibilbide konplexurik gabe eta dokumentu asko irakurri beharrik gabe.
- Elkarrizketa bidezko orientazioa, elkarrizketa gidatuak zatitutako bilaketen ordez.
- Informazioa zure enpresaren profilaren eta beharren arabera ordenatua eta lehenetsia.
- Kontsulta espezifikoak edo izapide formalak hasi aurretik erabakiak hartzeko argitasuna.
industrIA denbora aurrezteko eta argitasuna emateko elkarrizketa-tresna da, eta zure kasu zehatzerako informazioa antolatuko dizu
Ohiko galderak: zure zalantzak argitzen ditugu
Ohiko galderak
Programa Industria Digitala-ri buruzko ohiko galderak
Ez.
Bai, baldin aurretik jasotako laguntzaren eta eskaera berriaren artean zazpi urte igaro badira eta baldin enpresa onuradunak egiaztatzen badu jauzi kualitatibo bat eman duela ikuspuntu teknologikotik
Ebazteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da agiri guztiak aurkezten diren egunetik kontatzen hasita. Epe horren barruan ebazpenik jaso ez bada, gaitzetsi egin dela ulertuko da.
Bai.
Deskargatu hemen “ETE kontzeptuaren definizioari buruzko erabiltzailearen gida”, non azaltzen den zer hartu behar den kontuan eta nola kalkulatzen den enpresaren tamaina.
SPRIrenak ez diren beste programa batzuetako laguntzekin bateragarria da, baldin eta guztien batura proiektuaren guztizko kostua baino txikiagoa bada.
Enpresa onuradun bakoitzeko gehienezko dirulaguntza 23.000 eurokoa da, eta proiektu bat baino gehiagorentzat izan daiteke
- Enpresak pertsona juridikoaren ordezkari-ziurtagiriarekin eskaera sinatuko EZ balu, legezko ordezkariaren notario-ahalordearen kopia.
- Enpresak pertsona juridikoaren ordezkari-ziurtagiriarekin eskaera sinatuko EZ balu, enpresa onuradunaren IFZ.
- Proiektuaren eskaintza tekniko eta ekonomikoa.
- Enpresaren «negozio-plana», baldin enpresa laguntza-eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan eratua izan bada.
Eskaeraren xede den proiektua hasi baino lehen. Tramitepean onartuko dira urtarrilaren geroztik hasitako proiektuen eskaerak, baldin laguntza Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasi eta bi hilabeteren barruan aurkezten badira.
Bai.
Dirulaguntzaren portzentajea laguntza eskatzen duen enpresaren tamainaren araberakoa da:
- Mikroenpresa edo Enpresa txikia bada: % 50.
- Enpresa ertaina bada: % 35.
- Enpresa handi bada: % 25.
Bai, hardware edo/eta softwarerako gehienezko zenbatekoa 11.500 € da, eta aholkularitza edo/eta ingeniaritzako gastuetarako gehienezko zenbatekoa, 23.000 €. Edonola ere, aholkularitza- eta/edo ingeniaritza-gastuak, gutxienez, proiektutik diruz lagun daitekeen oinarriaren % 50 izango dira.
Dirulaguntzaren onuraduna den enpresak 3 eskaintza eskatu beharko ditu proiektuaren kostua 15.000 eurokoa (BEZa aparte) edo gehiagokoa denean. Horretarako salbuespena izango da proiektuaren ezaugarri bereziak direla eta merkatuan ez egotea halakoak egiten dituzten erakundeen behar adinako kopururik.
3 eskaintza horiek dirulaguntzaren eskaeran gehitu beharko dira. Aukeraketa efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera egingo da, eta abantailarik handienak dituen proposamen ekonomikoa aukeratzen ez bada, memoria baten bidez justifikatu beharko da.
Dirulaguntzaren xede den proiektuaren jarduera-esparruetan espezializatutako enpresak izan beharko dute. Ez dira sektore publikoren bateko kide, ez elkarte edo elkargo profesionaletako kideak izango, ez eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen edo I+Gko sareen kide ere. Laguntza eskatzen duen enpresarekin ere ezin dute loturarik izan, akzioen edo partaidetzen bidez.
Eskaintzak bere baitan hartu behar du informazio hau:
- Enpresaren jarduera eta egungo egoera (teknologiari dagokionean).
- Detektatutako arazoa / premia. Proiektuaren helburuak.
- Egin beharreko ingeniaritza eta aholkularitzako lanen, produktuaren/zerbitzuaren nahiz proiektuan sortuko diren dokumentuen azalpena.
- Diru-laguntza jasoko duen proiektuaren bidez egingo diren hardware eta software inbertsioen azalpena. Argitu proiektuarekin duen lotura eta zergatik den beharrezkoa.
- Ezarriko den EIKT konponbidearen azterketa sakona. Proiektuan erabiliko diren teknologiak.
- Aurrekontu banakatua, bere baitan hartuko dituena aholkularitza edo/eta ingeniaritzako kostuak, sistemaren lizentziak, mantenimendua eta hardwarea (hala badagokio).
- Egin behar den zeregin bakoitzarentzat balioetsitako ordu kopurua (dedikazioak).
- Proiektua gauzatzeko egutegia.
12 hilabete eskaera aurkeztu denetik zenbatzen hasita.
90 egun natural, proiektua gauzatzeko 12 hilabeteko gehienezko epea amaitzen denetik kontatzen hasita.
- Gastu eta inbertsio hautagarrien fakturen kopia, banakatuta ageriko direlarik aholkularitza edo/eta ingeniaritzako gastuak eta hardware eta software kostuak.
- Finantza-erakundearen ordainagirien kopia.
- Egindako lanak egiaztatzeko memoria teknikoa. Erakunde hornitzaileak egingo du behin proiektua gauzatu ondoren.
- Finantza-erakundearen egiaztagiriaren fotokopia, kontu korrontearen titulartasuna onuradunaren izenean dagoela frogatzeko eta zenbakia zein den zehazteko (IBAN).
Laguntza-programaren proiektua gauzatzeko memoriak honako informazio hau jaso behar du:
- Konpondutako arazoa/premia. Lortutako helburuak.
- Aurkeztutako proiektuarekiko desbideratzeak eta haien justifikazioa.
- Eginiko ingeniaritza edo/eta aholkularitzako lanak eta proiektuan sortutako dokumentuak.
- Aholkularitza-zerbitzuaren barruan eginiko lanen deskargu zehatza, bertan adieraziz eskaini zaion ordu kopurua (aholkulariaren/teknikariaren izena, data, zeregina, eskainitako denbora…).
- Diru-laguntzaren xede den proiektuarekin lotutako hardware eta software arloko inbertsioen azalpena eta frogak (pantaila atzemateak, argazkiak…). Azaldu erlazioa eta zergatik diren beharrezkoak.
- Fakturatutako zenbatekoak banakatuta, orobat adieraziz aholkularitza edo/eta ingeniaritzako kostuak, sistemaren lizentziak eta mantenimendua eta hardwarea (hala badagokio).