Enpresentzako laguntza

Kaixo! Hauxe da euskal enpresari arreta eta laguntza emateko zerbitzua

Informazioa, aholkularitza eta harremanetarako bitartekoak biltzen ditugu hemen, Euskadiko enpresei dirulaguntzak, programak eta lehiakortasuna sustatzeko zerbitzuak eskuratzen laguntzeko.

Erantzun azkarrak aurkitzeko, zalantzak planteatzeko edo aholkularitza jasotzeko pentsatuta dago espazio hau, zure enpresak bizi duen unearen arabera.

Informazio zehatza behar baldin baduzu edo aurrera egiteko orientazioa behar baduzu, interakzioa izateko eta laguntza jasotzeko hainbat modu aurkituko dituzu hemen.

industrIA · zure laguntzen arkitektoa

Informazio argia, antolatua eta zure enpresari egokitua elkarrizketa gidatu baten bitartez

industrIA adimen artifizial sortzailean oinarritutako laguntzailea da, eta laguntza-programei buruzko informazioa azkar, egituratuta eta modu koherentean jasotzeko aukera ematen du, dokumentu edo araudi askotatik nabigatu beharrik gabe.

industrIAk zure enpresaren beharren arabera antolatzen du informazioa elkarrizketa baten bitartez, eta zer aukera dauden, zuri zein komeni zaizun eta zure kasuan zer alderdi diren garrantzitsuak ulertzen lagunduko dizu.

Galderak erantzuteaz gain, ezagutza antolatzen dizu, argitasun handiagoarekin egin dezazun aurrera.

Une honetan, dirulaguntzen programetan dago espezializatuta industrIA eta pixkanaka eboluzionatzen ari da bere laguntza-gaitasuna handitzeko.

 

industrIArekin hau lortuko duzu:

  • Informazio fidagarria eta dirulaguntzen programen eduki ofizialekin bat datorrena.
  • Sarbide azkarra, ibilbide konplexurik gabe eta dokumentu asko irakurri beharrik gabe.
  • Elkarrizketa bidezko orientazioa, elkarrizketa gidatuak zatitutako bilaketen ordez.
  • Informazioa zure enpresaren profilaren eta beharren arabera ordenatua eta lehenetsia.
  • Kontsulta espezifikoak edo izapide formalak hasi aurretik erabakiak hartzeko argitasuna.

 

industrIA denbora aurrezteko eta argitasuna emateko elkarrizketa-tresna da, eta zure kasu zehatzerako informazioa antolatuko dizu

Ohiko galderak: zure zalantzak argitzen ditugu

Ohiko galderak

Deep Dives BDIH-ri buruzko ohiko galderak

Murgiltze-jardunaldi praktiko, proaktibo eta interaktiboak dira, abangoardiako teknologiek enpresetan dituzten aplikazio garrantzitsuenei buruzko denbora errealeko erakustaldiekin. DEEP DIVE jardunaldiek teknologiekiko lehen kontaktua eskaintzen diote euskal ETEari negoziorako konponbideak bilatzeko orduan. Jardunaldi horietan parte hartuz, enpresak hobeto txertatuko ditu Basque Digital Innovation HUB-en (BDIH) nodoek eskainitako teknologia digital eta jasangarriak: robotika malgu eta kolaboratiboa, fabrikazio gehigarria, material aurreratuak, zibersegurtasuna eta makina adimendun eta konektatuak, sare elektriko digitalak, gailu medikoak eta osasun digitala.

Basque Digital Innovation Hub (BDIH) irabazi asmorik gabeko ekimen bat da, Euskadiko RIS3 Espezializazio Adimenduneko Estrategiari (ZTBP 2030 – RIS3 Euskadi Zientzia eta Teknologia Planean eta Industrializazio Planean definitua eta inplementatua) erantzuten diona eta helburutzat duena enpresa-sareari berrikuntza digital eta jasangarriekin esperimentatzen laguntzea. Fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatu bat da. Prestakuntzarako, ikerketarako, testaketarako eta balidaziorako azpiegitura bat, enpresen eskura dagoena. Sare honek hainbat jabe ditu, besteak beste, I+G-ko zentroak, Lanbide Heziketako Zentroak eta Unibertsitateak, eta eskualdeko erakunde publikoen laguntza jasotzen du. Nazioarteko konexioak ditu Europako beste HUB batzuekin.

Ez. Jardunaldiek leku kopuru mugatua dutenez, erregistratzeko prozedura amaitutakoan parte-hartzaileak itxaron egin behar du plaza konfirmatzeko posta elektronikoa jaso arte.

Bai, enpresak aukera du nahi beste erregistro egiteko Deep Dive bat baino gehiagotarako edo parte-hartzaile bat baino gehiagorentzat Deep Dive berean.

Baduzu beste galderarik? Lagundu zaitzakegu
X Itxi

Baduzu beste galderarik?

Lagundu zaitzakegu

  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.

  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.