Euskara industrian
Albisteak 7 Azaroa, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Datuen kontrola, Enpresa Digitalaren ChatGPT eta Adimen Artifizialari buruzko ikastaroak eta Flash memorian oinarritutako soluzio.
-
Idoia Iradi eta Lorea Aizpun: "Finantzez gain, datu guztiak kontrolpean eduki behar dira" EnpresaBidea egunkariak Enpresa Digitalak egindako ikastaro baten harira egindako erreportajea dakarkizuegu. Kaosetik kontrolera tailerrak aurrekontuak egiteko datuen kudeaketan laguntza eskaini die enpresei Idoia Iradi eta Lorea Aizpunen eskutik. Kaosetik kontrolera lau orduko tailer bat da, non helburu nagusia den industria enpresak, batez ere, makina-erreminta eta zerbitzu osagarrien sektorekoak, beren negozioaren finantza kudeaketan dituzten "puntu itsuez jabetzea", bereziki, bi arlo "kritikoetan": stockaren kontrolean eta aurrekontuen prestaketan.
ChatGPT Prompt Engineering eraginkortasunez erabiltzea, azaroaren 18 eta 19an Enpresa Digitalaren eskutik. Azken urteotan, adimen artifizialak azkar egin du aurrera, eta, horri esker, makinekin interakzioan aritzeko modu berriak ezagutu dituzte erabiltzaileek. Bereziki, ChatGPTren teknologia oso tresna erabilgarria da aplikazio askotarako, hala nola bezeroarentzako arreta, testu-sorkuntza eta, are, laguntzaile birtualak. Hala ere, eraginkorra izan arren, ChatGPT erabiltzea erronka bat izan liteke adimen artifizialarekin ohituta ez dauden erabiltzaileentzat. Zehazki, ChatGPT erabiltzeko oztopo nagusietako bat da teknologiari zer eskatzen zaion ulertzen lagunduko dioten prompta eraginkorrak sortzeko zailtasuna.
Sarrera Adimen Artifizial Generatiboan: ulertu, erabili eta prestatu etorkizunerako izeneko tailerra, online, azaroaren 20an. Adimen Artifizial Generatiboa (AAG) gure eguneroko bizitzan eta lan-jardueretan gero eta presenteago dagoen teknologia da. Hiru orduko ikastaro labur honetan, ezagutza teknikorik gabe, oinarri bat eskuratuko duzu AAG zer den ulertzeko, haren funtzionamendua azaltzeko eta nola erabil dezakezun zure eguneroko lanean, zure negozioaren produktibitatea handitzeko eta erabaki hobeak hartzeko. Gainera, arreta berezia jarriko dugu arriskuei eta mugak markatzen dituzten gai garrantzitsuenei buruz:pribatutasuna, segurtasuna eta araudi juridikoak.
“Flash memorian oinarritutako soluzio” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Datu digitalak metatzera bideratutako espazio fisikoa, elikatze-iturririk gabe ere datuak denbora askoan meta ditzaketen memoria handiko gailuez hornitua. SPRI erakundeak enpresei eskaintzen dien Blockchain laborategiaren barruan kokatuta dago.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur EUSKARABILDUA, Hizkuntzen Kudeaketan Praktika onak, Emakume Zientzialarien Argitan, INGUMA, PUNTUEUS eta Cyber Range laborategi.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Hizkuntzen kudeaketa, WhatsApp marketing tailerra, Praktika onak, Euskarabildua eta Zeinu bereizgarri.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Etekin Ekonomia Topaketak, Enpresa digitala eta Adimen Artifiziala, Hizkuntzen-kudeaketa eta Erabilgarritasun

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, Enpresa Digitalaren ikastaroak euskaraz, X. Hizkelan jardunaldia eta Aurkigarritasun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: EAEko Zientzia eta Teknologiaren 45 urteko garapena, Emakume Zientzialarien argitan, Kaosetik kontrolera eta ChatGPT ikastaroak, Hizkuntzen kudeaketaren garrantzia, Euskaragileak Topaketa, AA sortzaileari buruzko gida eta Erabilgarritasun-eredu.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, Emakume Zientzialarien argitan, Enpresa Digitalaren ikastaroa, Adimen Artifiziala eta PGP zifratze-sistema.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EHUren Udako Ikastaroak, Enpresa Digitala eta Adimen Artifiziala, BAIC eta Inklusio digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta Copilot ikastaroa, BIKAIN eta HARROBI ziurtagiriak, AMPO, Arabako Enpresen Foroa eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira GISLAN, Arabako Enpresen Foroa, Enpresa Digitala, Proiekzio demolinguistikoa eta Cyber Range laborategi.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira INDEUSeko Lantaldeak, Elhuyarren AA Gida, Euskara web guneetan eta Geolokalizazio

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.