Indeusberri_abendua
Euskara industrian
Albisteak 16 abendua, 2022

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

OREKA IT, BIKAIN ziurtagiriak, DigComp 2.2 eta Zibergaizkile dira gaur albiste
-

OREKA IT Aholkularitza informatikoko zuzendari nagusi Iraitz Perez de Goldarazenaren elkarrizketa nabarmendu du gaurko IndeusBerrik. Honekin batera, BIKAIN ziurtagirien banaketa ekitaldia, DigComp 2.2 euskarazko bertsioan eskuratzeko moduan dagoela eta Industria Berriaren Hiztegiko berba berri bat: Zibergaizkile.

BIKAIN banaketa ekitaldiko argazkia

28 entitatek euskararen erabilera areagotzeko egindako lana aitortu du Eusko Jaurlaritzak, BIKAIN ziurtagirien banaketa ekitaldian.Ziurtagiria jaso duten entitateen ahalegina txalotzeaz gain, esparru sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzeko egiten duten lana balorean jarri dute Kultura Sailburuak eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak, Donostian egindako ekitaldian. BIKAIN ziurtagiria jaso duten 28 entitateen artean dago INDEUS, Industriaren Euskal Plataformako kide den VICOMTECH zentro teknologikoa.

IKANOS kartela

DigComp 2.2ren euskarazko itzulpena eskuragarri dago.Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak, Ikanos ekimenaren barruan, Gaitasun Digitalen Europako Esparrua argitaratu du euskarazko 2.2 bertsioan. Apirilean, Ikerketa Zentro Bateratuak (JRC), Europako Batzordearen zientzia- eta ezagutza-zerbitzuak, esparruaren 2.2 bertsioa argitaratu zuen.

OREKA IT_Iraitz Perez Goldarazena_IndeusElkarrizketa

OREKA IT Indeus Elkarrizketak solasaldian.Gasteizen sortu eta kokatutako aholkularitza informatikoa da OREKA IT eta bere zuzendari nagusiarekin egin du solasa Indeus Elkarrizketak ekimenak. Iraitz Perez de Goldarazenaren eskutik jakin dugu nolakoa izan den enpresaren ia 14 urteko ibilbidea eta euskarak zer nolako presentzia izan duen euren egunerokotasunean. Bezeroekin konfiantza euskaratik sortzea errazagoa izan dela azpimarratu du.

Hiztegia 5

ZIBERGAIZKILE Industria Berriaren Spri Hiztegian.Delitu zibernetikoak egiten dituen pertsona, ordenagailua tresna gisa edo helburu gisa erabiltzen duena; adibidez, informazioa lapurtzeko, sare pribatuetara sartzeko, iruzurrak egiteko eta abarrerako. Zibergaizkileen jarduerak hiru motatakoak izan daitezke: Sistema informatikoak erasotzea eta piratería, Iruzurra edo faltsifikazioa eta Legez kanpoko edukiak argitaratzea.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira GISLAN, Arabako Enpresen Foroa, Enpresa Digitala, Proiekzio demolinguistikoa eta Cyber Range laborategi.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira INDEUSeko Lantaldeak, Elhuyarren AA Gida, Euskara web guneetan eta Geolokalizazio

Enpresen  Harrera  Plana  eta  Hizkuntza  Teknologien  praktika  komunitatea  aztergai  INDEUSeko  lantaldeen  batzarrean

Enpresen Harrera Plana eta Hizkuntza Teknologien praktika komunitatea aztergai INDEUSeko lantaldeen batzarrean

Amaia Arregi Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendariak egin die harrera bileran parte hartu duten Indeuskideei.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EHUren Masterra, Udako ikastaroak, Adimen artifiziala eta Aingeru inbertitzaile

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BERBAK.EUS, ZIUR, Enpresa Digitala eta Esmartizazio

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BIKAIN ziurtagiria, UIK Udako Ikastaroak, ChatGPT Prompt Engineering eta Sentsore birtual

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, CAF-ELHUYAR Sariak, Bai Euskarari Sariak, ChatGPT Prompt Engineering eta Honeypot

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, LanHitz deialdia, Jauzia Gara ekitaldia, ChatGPT eta Nanoeskala

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia topaketak, Zibersegurtasuna BeDigital azokan, Bai Euskarari Sariak eta Kontzeptu-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BeDigital azokako euskarazko jardunaldia, ChatGPTri buruzko ikastaroa, Enpresarean Foroa, Adimen Artifizialak lagundutako kontroldun irudiak sortzea eta Kontrol industrialerako sistema.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.