Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 1 apirila, 2024 Euskara industrian Indeusberri

“Guretzako errazagoa izan da bezeroekin konfiantza euskaratik sortzea” Iraitz Perez de Goldarazena, OREKA IT

2009.urtean Gasteizen sortua, Oreka IT aholkularitza informatiko bat da, enpresak teknologiaren bitartez lehiakorragoak bihurtzea xede duena. Eraldaketa digitala eta euskararen erabilera dira elkarrizketa honen ardatz nagusi.
Oreka It_Iraitz Perez Goldarazena_Indeus Elkarrizketa

Iraitz Perez de Goldarazena, Oreka IT konpainiako zuzendari nagusiaren eskutik ezagutu dugu enpresaren ia 14 urteko ibilbidea: “Zure nortasuna bilatu behar duzu, hasieran ez dakizu norentzako nahi duzun lan egin, zertan zaren benetan ona, ze proiektu mota diren zureak.” “Erabaki genuen gure mundua industria zela, eraldaketa digitala, zenbat eta negozio prozesu zailagoak are eta hobeto, eta joan gara gure nortasuna garatzen zentzu horretan.”

Eraldaketa digitalari buruz hitz egiterakoan, oraindik ere enpresa txiki eta ertain askotan digitalizazio beharraren kontzientziarik ez dela hartu sumatzen du Iraitzek: “Oraindik ez da ikusten digitalizazioan inbertitzeak enpresaren lehiakortasunerako onurak ekarriko dituela zuzen-zuzen.”

Euskera lehenengo egunetik Oreka ITren izaeraren parte bat izan dela azpimarratu du zuzendari nagusiak, beti balio bezala ikusi duten elementua: “Guk ez dugu saltzen ikusten edo ikutzen den ezer, guk zerbitzu bat saltzen dugu eta zerbitzuen salmenta konfiantzan oinarritzen da. Ni joan behar naiz eta norbaitek sinistu behar du ni gai naizela esaten ari naizena hor egiteko. Eta hor fede puntu bat dago eta dago konfiantza puntu bat, ez, guretzako askoz ere errazagoa izan da beti konfiantza hori euskaratik sortzea.“

Indeus Elkarrizketak SPRIk abiarazitako egitasmoa da Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta zentro teknologikoak eta euskarazko produktuak garatzen dituzten enpresak ezagutzera emateko eta industrian euskararen erabilerari buruzko gogoeta egiteko.

Lotutako albisteak

3 urria, 2024 Euskara industrian
“Euskara erdi erdian dagoen ezaugarri bat da guretzat” Imanol Esnaola, GISLAN
Irakurri gehiago
26 iraila, 2024 Euskara industrian
“Euskara gure nortasun agiria da” Ekin Kooperatiba
Irakurri gehiago
19 iraila, 2024 Euskara industrian
“Empresaren balioak transmititzeko garrantzitsua da hizkuntza eta kultura eskutik joatea” Sandra Benito, i+Med
Irakurri gehiago
Nekane Ubillos_ZITU Indeus Elkarrizketak 1 apirila, 2024 Euskara industrian
“Gure hizkuntzan hitz egin, lan egin eta harremantzeko aukera daukagunean erosoago gaude denok” Nekane Ubillos, ZITU
Irakurri gehiago
Nora Gurrutxaga, Vicomtech, Indeus Elkarrizketak 1 apirila, 2024 Euskara industrian
“Norberaren hizkuntzan lan egitea motibaziozkoa da eta elkartasun sentsazioa ematen du” Nora Gurrutxaga, VICOMTECH
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak