Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 abendua, 2022 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

OREKA IT, BIKAIN ziurtagiriak, DigComp 2.2 eta Zibergaizkile dira gaur albiste
Indeusberri_abendua

OREKA IT Aholkularitza informatikoko zuzendari nagusi Iraitz Perez de Goldarazenaren elkarrizketa nabarmendu du gaurko IndeusBerrik. Honekin batera, BIKAIN ziurtagirien banaketa ekitaldia, DigComp 2.2 euskarazko bertsioan eskuratzeko moduan dagoela eta Industria Berriaren Hiztegiko berba berri bat: Zibergaizkile.

28 entitatek euskararen erabilera areagotzeko egindako lana aitortu du Eusko Jaurlaritzak, BIKAIN ziurtagirien banaketa ekitaldian. Ziurtagiria jaso duten entitateen ahalegina txalotzeaz gain, esparru sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzeko egiten duten lana balorean jarri dute Kultura Sailburuak eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak, Donostian egindako ekitaldian. BIKAIN ziurtagiria jaso duten 28 entitateen artean dago INDEUS, Industriaren Euskal Plataformako kide den VICOMTECH zentro teknologikoa.
DigComp 2.2ren euskarazko itzulpena eskuragarri dago. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak, Ikanos ekimenaren barruan, Gaitasun Digitalen Europako Esparrua argitaratu du euskarazko 2.2 bertsioan. Apirilean, Ikerketa Zentro Bateratuak (JRC), Europako Batzordearen zientzia- eta ezagutza-zerbitzuak, esparruaren 2.2 bertsioa argitaratu zuen.
OREKA IT Indeus Elkarrizketak solasaldian. Gasteizen sortu eta kokatutako aholkularitza informatikoa da OREKA IT eta bere zuzendari nagusiarekin egin du solasa Indeus Elkarrizketak ekimenak. Iraitz Perez de Goldarazenaren eskutik jakin dugu nolakoa izan den enpresaren ia 14 urteko ibilbidea eta euskarak zer nolako presentzia izan duen euren egunerokotasunean. Bezeroekin konfiantza euskaratik sortzea errazagoa izan dela azpimarratu du.
ZIBERGAIZKILE Industria Berriaren Spri Hiztegian. Delitu zibernetikoak egiten dituen pertsona, ordenagailua tresna gisa edo helburu gisa erabiltzen duena; adibidez, informazioa lapurtzeko, sare pribatuetara sartzeko, iruzurrak egiteko eta abarrerako. Zibergaizkileen jarduerak hiru motatakoak izan daitezke: Sistema informatikoak erasotzea eta piratería, Iruzurra edo faltsifikazioa eta Legez kanpoko edukiak argitaratzea.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Euskara industrian
GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterrak bat egin dute INDEUSekin
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
22 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
15 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak