Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 iraila, 2024 Up Euskadi Bind SME

Eusko Jaurlaritzak digitalizazio-irtenbideak emango dizkie industriako 17 ETEri

BIND SME programak startup eta scale up-entzako 4. deialdia jarri du abian, eta bertan 9 erronka dituzten 17 industria-enpresa txiki eta ertainek parte hartzen dute.
  • SPRI taldearen BIND SME programan izena emateko epea urriaren 15a da

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak 17 industria-enpresa txiki eta ertainek proposatutako digitalizazio-irtenbide zehatzak bilatzea errazten du SPRIren bidez. Horretarako, BIND SME programaren laugarren edizioa ireki da, eta startup eta scale up-ak aurkeztu ahal izango dira (azken hiru urteetan enpleguaren eta fakturazioaren % 20tik gorako urteko erritmoan hazi diren startup-ak). BIND SMEk mota horretako 40 proiektu jarri ditu martxan 25 startup eta 60 ETEren eskutik azken 3 urteetan.

 

17 enpresa txiki eta ertainek bederatzi behar zehatz proposatu dituzte zibersegurtasun, produktu eta kudeaketa, Smart Industry, ingurumen-inpaktu eta balio-katean. Legez eratuta dauden eta gutxieneko produktu bat garatu duten 8 urtetik beherako startup eta scale upentzat izena emateko epea urriaren 15ean amaituko da, eta aukeratutakoek aukera izango dute industria-, eraikuntza-, mantentze-, hondakinen kudeaketa-, oftalmologia- eta altzari-sektoreetako enpresa txiki eta ertainekin proiektu errealak garatzeko.

 

Hauek dira BIND SMEren edizio honetan parte hartzen duten 17 enpresa txiki eta ertainak:

  • AAC Centro de Acústica Aplicada, kutsadura akustikoaren eta bibrazioen arloan espezializatua;
  • A&B, garbiketan eta mantentze-lanetan espezializatutako bioteknologiako laborategiak;
  • Agaleus, industria-hondakinen kudeaketan espezializatua;
  • AJL Ophtalmic, oftalmologiarako produktu sanitarioen fabrikazioan espezializatua;
  • Corsam, igogailuen instalazioan eta eraikinak birgaitzean espezializatua;
  • Ecenarro, automozioaren sektorerako hotzeko estanpazioan espezialista;
  • Eralki Engineering, makineria dardarakorrean aditua;
  • Frioport, tenperatura kontrolatuko biltegiratze logistikoko zerbitzuen enpresa;
  • Lezama Demoliciones, industria-sektore guztietan eraisteak egiten aditua;
  • Limpiezas Nervión, hondakin arriskutsuak ezabatzeko enpresa;
  • Loire Gestamp, automobilen osagaien diseinuaren, garapenaren eta fabrikazioaren arloko enpresa multinazionala;
  • Loramendi, galdaketa-soluzioen diseinu eta hornidura globala egiten duen enpresa;
  • Mecanizados Harri, mota guztietako serieen biraketa-mekanizazioan diharduen enpresa;
  • Ojmar, sarraila adimendunen manufaktura-enpresa;
  • ONA EDM, askotariko sektoreetako elektrohigaduran espezializatua;
  • Ondarreta, altzarigintzako enpresa;
  • Zikotz, eraikuntzan eta eraikinak birgaitzean espezializatua.

Gainera, edizio honetan, laguntzaile gisa bat egin dute: BilbaoPort Bilboko Portuko gobernuaz arduratzen den erakundeak; Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak; Hazi nekazaritza, arrantza eta elikagaien industriarako fundazioak; Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak; Confebask Euskal Enpresaren Konfederakuntzak; eta Parke Euskadiko parke teknologikoen sareak.  

 

ETEk proposatutako bederatzi kasuak

BIND SMEren edizio berri honetan parte hartzen duten ETEek sektoreko 9 erronkentzako irtenbideak bilatzen dituzte, hala nola:

  1. Enpresako zibersegurtasunaren arloko aplikazioa
  2. Produktuaren garapena eta bilakaera
  3. Kudeaketa sistemen eta tresnen bilakaera
  4. Sentsorika, robotika, aktiboen analitika (makineria) eta kalitate-kontrola
  5. Digitalizazioa eta IoT
  6. Ingurumen-inpaktuaren murrizketa
  7. Karbono-aztarnaren kudeaketa: Product Passport 
  8. Auditoria energetikoa eta errendimenduen hobekuntza
  9. Informazio-sistemak balio-katean integratzea 

 

Hauek dira programaren kasu arrakastatsuetako batzuk:

  • Immersia, Dimeco enpresarekin batera proiektu bat garatu zuen 3Dko bistaratzearen eta ikus-adimenaren arloko startupa.
  • Hupi, Lantek enpresarekin soluzioak garatu zituen adimen artifizialeko startupa.
  • Kevo, Eldu enpresarekin batera parte hartu zuen adimen artifizialaren eta hizketa-teknologien arloetan espezializatutako startupa.

Laugarren edizioak urriaren 15era arte onartzen ditu hautagaiak.

Lotutako albisteak

Wake UP Euskadi 5 abendua, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Leartibai Sariak 3 abendua, 2024 Ekintzailetza
Lea-Artibai eskualdeko talentu ekintzailea eta negozio aniztasuna saritu dituzte Leartibai Sariek
Irakurri gehiago
MAI-CDMO 3 abendua, 2024 Ekintzailetza
MAI CDMOk industria farmazeutikorako elkarlaneko ekosistema bultzatzen du
Irakurri gehiago
Premios Manuel Laborde 3 abendua, 2024 Ekintzailetza
‘EutectoDerm’ egitasmoak eta ‘Nanoclick’ tesiak irabazi dituzte 2024ko Manuel Laborde sariak
Irakurri gehiago
BIC Bizkaia 29 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
BIC Bizkaiak hamar urte betetzen ditu
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak