TRAMOIA
Ekintzailetza
Albisteak 22 iraila, 2025

TramoIAk logistika automatizatzeko robot kolaboratiboak eskaintzen ditu

Startupak teknologia aurreratuak konbinatzen ditu, tamaina aldakorreko paketeen logistikari soluzio robotiko bat emateko
-

Zentro logistiko gehienek produktuen % 85 automatizazio tradizionalaren bidez kudeatzen dituzte, aldiz gainerako produktuen % 15 eskuz manipulatzen dira, kaxen neurriaren eta pisuaren aldakortasunaren ondorioz. Gaur egun, hala ere, merkatuan ez dago egoera horri helduko dion irtenbiderik, biltegiak aldatuko dituen inbertsio garestirik egin behar izan gabe. Arazo horri irtenbidea emateko, TramoIAk AA duten robot kolaboratiboak garatzen ditu intralogistikaren ingurune konplexuak automatizatzeko.

Gure soluzioek logistika modu seguruan optimizatzen dute, funtsezko prozesuak arinduz, hala nola eskaerak prestatzeko, kamioiak kargatzeko eta deskargatzeko eta apalak kudeatzeko”, azaldu dute proiektuko arduradunek.

Beren robot kolaboratiboek eskaintzen dituzten abantailen artean, mugikortasun prozesuak automatizatzeko eta itemak manipulatzeko gaitasuna nabarmentzen da. Kasu honetan, aukera ematen du eskaerak automatikoki prestatzeko, nabigazio autonomo eta segurua egiteko, ingurunearen pertzepzio adimenduna izateko, eta teleoperaziorako eta urrutiko monitorizaziorako.

Biltegiaren beharretara egokitutako interfazea eta pertzepzio aurreratu eta adimen artifizialaren bidez logistika optimizatzen duen gaitasuna eskaintzen ditugu“, diote, eta era berean, honako abantailak nabarmetzen dute. “Gure soluzioek datuak denbora errealean biltzea ahalbidetzen dute, paketeen banaketa eta ‘layout’-a etengabe hobetzeko, eraginkortasun operatiboa handituz eta eskuzko lanarekiko mendekotasuna murriztuz”.

Startupak hainbat sektoreren automatizazio beharrak asetzen ditu, hala nola ‘healthcarea’, zeinarentzat sendagaien eta horien horniduren mugikortasuna eta manipulazioa automatizatzen dituen, eta horrek logistika zentroen eta biltegien barne operatiba errazten du.

Sektore horrekin batera, TramoIAk retail, e-commerce, elikadura eta industriara bideratzen ditu bere zerbitzuak. “Industriaren kasuan, fabriketako materialen eta produktuen fluxuak optimizatzen ditugu, logistikaren produktibitatea hobetuz eta funtsezko prozesuetan denborak murriztuz”, nabarmendu dute startupetik.

TramoIA Tecnalia zentro teknologikoak, Espainiako ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentrorik handiena, Europan erreferentea eta  Basque Research and Technology Alliance -eko kidea, 15 urteeta zehar robotikaren arloan malgutasun industrialerako egindako ikerketaren emaitza da.  Era berean, Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketaren laguntza du, Eusko Jaurlaritzak 1985ean sortutako arrisku-kapitaleko erakundeen sozietate kudeatzailea.

Lotutako albisteak

Euskadik  bere  startupen  azken  berrikuntza  teknologikoak  aurkeztu  ditu  4YFNan
03/03/2026 Ekintzailetza

Euskadik bere startupen azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu ditu 4YFNan

Euskadiko 12 startupek osasunaren, adimen artifizialaren, industria adimendunaren eta zibersegurtasunaren alorretan dituzten soluzioak aurkeztu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien laguntzarekin.

Made  in  Euskadi  teknologia  iraultzailea  ROBOOST  proiektu  eraldatzailearen  bidez  robot  industrialak  garatzeko
26/02/2026 I+G+B

Made in Euskadi teknologia iraultzailea ROBOOST proiektu eraldatzailearen bidez robot industrialak garatzeko

Bigarren proiektu eraldatzaile honek 50 milioi euro inguruko hasierako inbertsioa dakar datozen hiru urteetan, eta horietatik 35 milioi baino gehiago I+Gko eta garapen teknologikoko jardueretara bideratuko dira. Kalitatezko 500 lanpostu sortzea dakar —zuzeneko 200 enplegu eta zeharkako 300—

Enpresek  bere  zibersegurtasuna  nola  ikusarazten  duten  birdefinitzen  duen  NNEAT  euskal  startupak  Europara  jauzi  egin  du
19/02/2026 Zibersegurtasuna

Enpresek bere zibersegurtasuna nola ikusarazten duten birdefinitzen duen NNEAT euskal startupak Europara jauzi egin du

Konpainiak IAko plataforma natibo bat bultzatzen du, zibersegurtasunaren arduradunei aukera ematen diena mehatxu aktiboekiko esposizio erreala bistaratzeko eta inbertsioak zehaztasun estrategikoarekin lehenesteko

Detergente  biologikoa,  berrikuntza-bektorea  garbiketa  profesionalean
15/02/2026 Berrikuntza

Detergente biologikoa, berrikuntza-bektorea garbiketa profesionalean

'A&B Laboratorios de Biotecnología'-k Berrikuntzaren Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria jaso zuen 2024an

Basque  Tek  Ventures:  deep  tech  teknologia  enpresa  berri  bihurtzeko  esparru  bat
11/02/2026 Ekintzailetza

Basque Tek Ventures: deep tech teknologia enpresa berri bihurtzeko esparru bat

Zientzia-ingurunetik merkatura igarotzeko bidean dauden deep tech teknologiei laguntzera bideratutako ekimena, prozesuari egitura eta jarraitutasuna emanez.

U-BAI  Faktoria  RK  Solutionsen  kapitalean  sartu  da  bere  hazkunde  estrategikoa  bultzatzeko
09/02/2026 Ekintzailetza

U-BAI Faktoria RK Solutionsen kapitalean sartu da bere hazkunde estrategikoa bultzatzeko

Ekimen honekin, U-BAI Faktoria eragile garrantzitsu gisa kokatzen da Urdaibai– Busturialderako suspertze eta inbertsio ekosisteman

Medopek  SICUR  2026an  aurkeztuko  dituen  berrikuntzak  begien  babesari  dagokione
09/02/2026 I+G+B

Medopek SICUR 2026an aurkeztuko dituen berrikuntzak begien babesari dagokione

Foku nagusietako bat ISO 16321 araudiaren araberako ziurtagirien eguneratzea izango da, sektorerako funtsezkoa den arau-aldaketa.

Araba-Pack:  Konfiantzazko  etiketatze  industrialeko  soluzioak  Gasteizen
04/02/2026 Berrikuntza

Araba-Pack: Konfiantzazko etiketatze industrialeko soluzioak Gasteizen

Euskal industriarentzako balio-proposamena malgutasunak eta ikuspegi pertsonalizatuak definitzen dute.

Eusko  Jaurlaritzak  berrikuntza  irekiko  23  proiektu  sustatuko  ditu  startup  eta  enpresen  artean,  BIND  plataformaren  10.  edizioan
02/02/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak berrikuntza irekiko 23 proiektu sustatuko ditu startup eta enpresen artean, BIND plataformaren 10. edizioan

Proiektuak BIND Demo Day egunean aurkeztuko dira, uztailaren 2an, Bilbao Exhibition Centren.

Almarima  Surf  Companyk  surfaren  bilakaera  bultzatzen  du  UP  Surfboardsekin  eta  nazioarteko  bokazio  sendo  batekin
31/01/2026 Berrikuntza

Almarima Surf Companyk surfaren bilakaera bultzatzen du UP Surfboardsekin eta nazioarteko bokazio sendo batekin

“Egunero lan egiten dugu modu solidoan hazten jarraitzeko, produktu fidagarriak eskainiz eta behar espezifikoei erantzunez”

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.