nexmachina
Elkarrizketak 22 maiatza, 2025

Nexmachinak Gauzen Interneta industriara zabaltzen du

Enpresak IoT soluzio jasangarriagoak eta eskuragarriagoak eskaintzen ditu mota guztietako enpresa eta erakundeentzat
-

Bere sorkuntzatik, 2013an, Nexmachinak IoT teknologian eta konektibitatean espezializatzearen aldeko apustua egin zuen. Konpainiak azken urteetan enpresei soluzio jasangarriagoak eta eskuragarriagoak eskaintzen aritu da du.

“Merkatuari prezioan, prestazioetan eta bezeroen behar desberdinetara egokiak diren produktu eta soluzio lehiakorrak eskaintzen dizkiogu, batez ere B2B industrial, B2G eta B2C ikuspegiarekin”, azaldu dute Nexmachinatik.

Bere garapen nabarmenen artean iQmenic dago, IoT sentsoreetatik datozen datuak kudeatzeko plataforma. Tresna horrek eragiketa bakoitzaren kostuak murrizten ditu lantegian, zerbitzuaren kontrola bermatzeaz gain. “Plataformak antzematen du, denbora errealean monitorizatzen du, alertak erakusten ditu eta txosten xehatuak ateratzen ditu. Horrez gain, interfaze simple eta praktiko bat eta aginte panel konfiguragarri bat eskaintzen du”.

Bere beste produktu bat Gateway NextIoT da, cloud iQmenic plataformara eta hirugarrenen beste plataforma batzuetara konektatzeko aukera ematen duena. “Hari gabeko multikonektibitateko soluzio integratua da. Bezeroen eskakizun espezifikoetara egokitzeko modukoa eta malgua dena “, azpimarratu dute konpainiatik. “Mota guztietako ingurune eta bezero industrialetan, operadoreetan eta retailetan integratzen da”, gaineratu dute.

Nexmachinak garatzen dituen konektibitate-soluzioak mota guztietako azpisektoreetara bideratzen dira, hala nola metalurgikora, elikadurara, automobilgintzara edo kimikara, besteak beste. Era berean, etxebizitzak digitalizatzeko eta arrantza inguruneetan efizientzia eta segurtasuna lortzeko proiektuak garatzen dituzte IoT bidez, baita udal eta abeltzaintza zerbitzuen digitalizazioa ere egiten dute. “Gure indarguneak eta ‘know-how’-a soluzio integralen diseinuan oinarritzen dira, betiere bezeroaren beharretan zentratuta, batez ere digitalizazioa, prozesuen hobekuntza eta kostuen aurrezpena bilatzen duten sektore guztietako enpresak.”

Nexmachina Solutionsek IOT proiektu pilotu bat garatu zuen & Mercedes-Benz Vitoriarekin batera BINDen esparruan, Eusko Jaurlaritzak eta Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna Sailak, SPRI Taldearen bidez, finantziatutako ekimen publiko-pribatua. Euskal Industriaren Berrikuntza Irekiko plataforma horrek negozio aukerak katalizatzen ditu, mundu osoko startup berritzaileak sektoreko enpresa liderrekin konektatuz. Horrela, industria-proiektu eraldatzaileen garapena errazten du, eta, aldi berean, enpresa-laguntza eskaintzen du, Euskadik industriarekin duen epe luzerako konpromiso estrategikoari esker.

 

 

Lotutako albisteak

Ariketa  fisikoa,  zientzia  eta  laguntza:  SISU  Bienestar  enpresaren  formula  minbiziari  aurre  egiteko
19/11/2025 Ekintzailetza

Ariketa fisikoa, zientzia eta laguntza: SISU Bienestar enpresaren formula minbiziari aurre egiteko

Bizkaiko enpresa honek unibertsitateko ikerketa eta entrenamendu pertsonalizatua uztartzen ditu, minbiziak iraun bitartean eta ondoren bizi-kalitatea hobetzeko.

Bideroad,  adimen  artifizialaren  bitartez  azpiegituren  mantentze-lanen  kudeaketa  asmatu  duen  startupa
12/11/2025 Ekintzailetza

Bideroad, adimen artifizialaren bitartez azpiegituren mantentze-lanen kudeaketa asmatu duen startupa

Top 101 Spain Up Nation Errekonozimenduen II. edizioko finalisten artean egon diren Euskadiko sei startupetako bat da enpresa

Tekurak  ekintza  jasangarriak  integratzen  ditu  zure  negozioan

Tekurak ekintza jasangarriak integratzen ditu zure negozioan


Aholkularitza-enpresa honek esperientzia eta metodologia eraginkorrekin laguntzen die erakundeei, beren prozesuak eta pertsonak eraldatuz, iraunkortasunaren iritsiera arina izan dadin

Lasa  Dynamics  teknologia  propioa  duen  hegaldi-simulagailua  sustatzen  ari  da  Miñaon
07/11/2025 Ekintzailetza

Lasa Dynamics teknologia propioa duen hegaldi-simulagailua sustatzen ari da Miñaon

Euskadiko startup honen proiektua erabakigarria da aireko sektorearen segurtasunarentzat, efizientziarentzat eta bilakaera teknologikoarentzat

Photokrete,  eraikuntzan  energia  aurreztu  ahal  izateko  materialak  garatzen  dituen  startupa
06/11/2025 Ekintzailetza

Photokrete, eraikuntzan energia aurreztu ahal izateko materialak garatzen dituen startupa

Top 101 Spain Up Nation Errekonozimenduen II. edizioko finalisten artean egon diren Euskadiko sei startupetako bat da

GH  Cranes  :  “Gure  enpresarentzako  erronka  garrantzitsuak  jorratzeko  aukera  ematen  digu  BIND-k”
23/10/2025 Ekintzailetza

GH Cranes : “Gure enpresarentzako erronka garrantzitsuak jorratzeko aukera ematen digu BIND-k”

Garabi-fabrikatzaile honek Beasainen du egoitza eta startupak eta finkatutako enpresak batzen dituen plataforma honetako protagonistetako bat da

Vamos  a  Cuidarnos,  erronka  demografiko  global  baterako  tokiko  konponbidea

Vamos a Cuidarnos, erronka demografiko global baterako tokiko konponbidea

Bizkaiko enpresak aplikazio bat diseinatu du eguneroko bizitza errazteko eta adinekoen lotura sozialak indartzeko, zahartze-testuinguru gero eta handiago batean.

Adaptam  Therapeutics-ek  minbiziaren  aurkako  immunoterapian  aurrera  egiteko  antigorputz  berritzaileak  garatzen  ditu
25/09/2025 Ekintzailetza

Adaptam Therapeutics-ek minbiziaren aurkako immunoterapian aurrera egiteko antigorputz berritzaileak garatzen ditu

Startup bioteknologikoak SPRI Taldearen programen laguntzari esker tumore-mikroingurunera zuzendutako terapiak diseinatzen ditu.

InterGaiakek  olatu  jasangarria  bultzatzen  du  bere  surf-ohol  ekologikoekin
18/09/2025 Ekintzailetza

InterGaiakek olatu jasangarria bultzatzen du bere surf-ohol ekologikoekin

Arabako aholkularitzak eta ingeniaritzak, 7 Olatu markaren bidez, plastikoak murrizteko paulowniako zurez sortutako produktu horiek merkaturatuko ditu. Enpresak SPRIren Barnekintzaile programaren laguntza izan du.

Webker:  “Mundu  digitalean,  erronka  nagusia  eguneratuta  egotea  da”
03/09/2025 Ekintzailetza

Webker: “Mundu digitalean, erronka nagusia eguneratuta egotea da”

Iaz, Gasteizko bi gaztek sektore digitalean ekitea erabaki zuten, eta Webker sortu zuten. Bertatik, beren negozioa bultzatzeko online presentzia garatzeko aukera eskaintzen diete bezeroei.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.