Maialen Guisasola, ‘EibarRooms’: “Zure alojamendua gara Eibarko erdigunean, eta Euskadiren bihotzean ”
Hotel funtzional baten bila zabiltza, zerbitzu eraginkor eta kalitatezkoarekin…? Hau da zure alojamendua!: Antzinako hiriburu armaginaren erdian kokatua eta euskal hiriburuetatik distantzia berberan, Eibarrooms-ek gune moderno eta erosoak eskaintzen arrazoi profesional edo turistikoengatik gunea bisitatzen duten partikular eta enpresentzat.
2016an, Ekinguneko ‘On ekin’ lehiaketak proiektu ekintzaile hau saritu zuen. Zer aldatu da negozio ideia hartatik gaur arte?
2016ko uztailean, gure proiektua aurkeztu genuen Ekinguneren ideia ekintzaileen lehiaketara, ‘On Ekin’. Ia ez geneukan zehaztuta ezta negozio plana ere … Lehiaketa haren ondorioz, aholkularitza baten eta ‘Emekin’ programaren laguntza handia izan genuen; aurrera atera genuen proiektua.
Lehendik ere bagenuen lokala eta ideia ondo zehaztuta. Garatzea besterik ez zitzaigun geratzen, eta, bi urtez partner, finantzaketa, obra eta abarren bila aritu ondoren, 2018ko ekainaren 1ean, ireki genituen ateak.
Aldatu egin dena da, uste genuena behar bat izan zitekeela, errealitate bat bihurtu dela orain. Azken finean, Eibar ez da hiri turistiko bat, ezta gutxiago ere; beraz, okupazioari, bisitari kopuruari eta abarri dagokienez geneuzkan historikoak, merkatu-nitxorik ba ote dagoen aztertzeko eta tamaina horretako proiektu batean sartzeko erabiltzen direnak, Gipuzkoa osora mugatzen ziren; eta, egia esanda, zenbaki horiek ez dira oso errealak, ezin dugulako Eibar Donostiarekin edo Zarautzekin alderatu, edo maila berberan ipini.
Eskualdean industriak duen garrantzia dela eta, suposatzen dugu ‘Eibarrooms’ batez ere Debabarrena bisitatzen duten profesional eta enpresei zuzentzen zaiela…
Hala da. Eibarroomsen ideia Eibartik eta Eibarrentzat sortu da. Ziur geunden hirian ez zegoela hotel-plaza nahikorik ditugun enpresa guztiei zerbitzua emateko; horietako askok beste herri batzuetara eraman behar zituzten vere bezeroak, horrek esan nahi duenarekin. Beraz, aisialdiko turista ahaztu gabe, gure zerbitzua ‘business turista’-ra bideratuta dago, eta enpresekin eta langileekin eskuz esku lan egiten saiatzen gara, ahalik eta zerbitzurik onena emateko.
Eta ez da ahaztu behar Eibar puntu geo-estrategiko garrantzitsua dela, euskal hiriburuetatik ia distantzia berean baitago; beraz, negozioengatik edo turismoagatik Euskadira bidaiatzen dutenentzat leku ona!
Erabat! Esatea gustatzen zaigun bezala, “Zure alojamendua gara Eibarko erdigunean, eta Euskadiren bihotzean”. Eibarrek kokapen geografiko paregabea du. Goi denboraldian aisialditik datozen turistek (Aste Santua, Uda, etab.) horrela jakinarazten digute: gure establezimendua aukeratzen dute, hemendik euskal geografiako edozein leku bisita dezaketelako, baita Arabako Errioxa ere, eta hori da agian urrutien geratzen zaiguna.
Egia esanda, Eibar ez da Euskadiko hiririk politena (eibartarrek bere xarma ikusten badiogu ere), baina giro paregabea eta bere kokapena eskain dezake. Gainera, hiriburuetara autoz mugitu nahi ez dutenentzat, gure ondoan Eibar eta Euskal Herriko hiru hiriburuak lotzen dituen autobus geltokia dago, baita Bilbo eta Donostia lotzen dituen Euskotrenen geltokia ere, Deban, Zumaian, Zarautzen eta abarretan geltokiak dituena.
Online erreserbak, ostaturako sarbide-kodea, online fakturazio eta ordainketak … Berrikuntza eta teknologia batzen dira bezeroei arintasuna, funtzionaltasuna edo diskrezioa eskaintzeko. Hitz egiguzu abantaila hauetaz eta beste batzuetaz ‘Eibarrooms’ en.
Eibarrooms, Auto Check-in erraza, erosoa eta erraza da. Ez dugu harrerarik, eta, beraz, bezeroak ez du ilararik egin beharko hotelean.
Itxaronaldi hori murrizteko, kodeen araberako sarbide bat ezartzen dugu, bai sarrerarako nola logeletarako ere. 3 urrats soiletan, ostalariak bere kodeak eta logela dauzka bere mugikorrean esleituta, sartzen den egunerako.
Sistema horrek jada funtzionatzen zuen Europan (adibidez, Accorreko F1 hotelak Frantzian), eta genuen ideiarako perfektua zela uste genuen. Joera da harrera desagertzea. Establezimenduaren kategoriaren arabera neurri batzuk edo beste batzuk hartzen dira, nahiz eta bide horretan lan asko geratzen den egiteko, oraindik ere bezero asko baitaude harrerarik gabeko hotel-establezimendu bat ulertzen ez dutenak…
Eskerrak emateko unea. Ekimen hau garatzen lagundu duten eta laguntzen duten pertsonak, enpresak, erakundeak …:
Lehenik eta behin, gure bezero guztiei, partikularrei zein enpresei, gugan duten konfidantza Eibarren egonaldirako; haiek gabe Eibarrooms ez litzateke existituko.
Bigarrenik, proiektu honen aldeko apustua egin zuten eta egia bihurtu zuten pertsonei. Nire taldeari, Agustinari eta Virginiari, azkenean Eibarrooms pertsonek egiten dute, nahiz eta ez zaigun ikusten. Horiek gabe ezingo genuke Eibarroomsen egunerokotasuna atera.
Nola ez, Ekinguneri, proiektu hau posible izan litekeela esaten lehenak izateagatik eta pixka bat gehiago sinetsarazteagatik.
Eta azkenik, ‘Somos Asesores’-ri, honaino bultzatzeagatik eta bidean lankide izateagatik. Eta pertsonalki gehiago: aita, ama, Miguel Angel eta Cristina, “Bidea ez delako erraza baina eutsi egiten diozue …”
Eta unea ere etorkizunaz hitz egiteko. Orain ‘Eibarrooms’ sendotuz doa; erronka berrietan pentsatzea tokatzen al da?
Etorkizuna … Gure erronkarik handiena egunez egun hobetzen jarraitzea da, gure bezeroentzako zerbitzurik onena lortzeko. Turismoa oso sektore aldakorra da, eta datorrenerako prest egon behar dugu (IoT, ahots bidezko laguntzaileak, check-in sistema berriak eta abar). Ezin gara trenetik jaitsi, orduan atzean geratuko ginatekeelako. Hala ere, oraindik ez dizkiogu ateak ixten ez ezeri, ez inori: kolaborazioak, auto check-in aholkularitza, proiektu berriak eta abar.
+info: www.eibarrooms.com
Lotutako albisteak

Alterity, robotika mugikorrarentzat eta mugikortasun elektriko arinarentzat bateriak fabrikatzen dituen enpresa bizkaitarra
Elkarteak SPRI taldearen nazioartekotze-programaren laguntza bat jaso du, eta bezeroak ditu jada Italian, Suitzan eta Herbehereetan

Sariki, metrologian liderra den ETEa: “BIND SMEk zure erronketarako soluzioak dituzten startupekin konektatzen zaitu”
Gipuzkoako ETEak 40 urte beteko ditu 2025ean, eta BIND SMEren, Eusko Jaurlaritzak sustatutako eta startupekin berrikuntza irekian jarduteko programaren, 2. edizioan parte hartu zuen

Novaut, blog batetik jaio zen marketplace industrialaren finkapena
Merkatuan bost urte daramatza, eta Arabako enpresak lortu du bere lekua egitea ordezko pieza kritikoen sektoreko erraldoien artean

Rebel Tickets, sarreren birsalmentan iruzurrari eta gehiegizko prezioei aurre egiteko sortutako enpresa bizkaitarra
Gaur egun, beren publikoari baimendutako birsalmenta eskaini nahi dioten jaialdi, kontzertu eta bestelako ekitaldien sustatzaileekin lan egiten du.

EatAmigo, ostalaritzako eskaerak automatizatzeko AA erabiltzen duen tresna
Gipuzkoako enpresak jatetxeekin, ostalaritza kateekin eta elikagai banaketa enpresekin egiten du lan estatu mailan, eta duela gutxi Mexikon lortu du lehen bezeroa.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

Surphasek merkatuan parekorik ez duen teknologia garatzen du eta gatzgabetzeko planten eraginkortasuna handitzea lortzen du
Donostiako ETEak, Europako Batzordearen 2,5 milioiko dirulaguntza lortuta, iragazkien egoera aurreikusten du denbora errealean; hala, geldialdi teknikoen % 60 murrizten du

Kimaiwi: “Gure proposamen teknologikoa balioztatzean eta nazioarteko turismo-industriaren aurrean proiektatzean zentratu gara”
Startup arabarrak online irtenbideak garatzen ditu turismo-sektorearentzat, eta hazkunde eta babes handia izan du bere bederatzi hilabeteko bizitzan.

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die
Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.

NAW: “Gure abantaila lehiakorra 10 urte bitarteko kirol-oinetako minimalista eskaintzea da”
Silvia Echeverríak, NAWren sortzaileak, oinetako minimalistak postura-osasunean eta garapen biomekanikoan haurtzarotik helduarora arte nola eragin dezakeen azaltzen du.