Ekintzailetza
Elkarrizketak 3 abendua, 2025

Kroketak.eus, bi ekintzaile arabarren omenaldia euskal gastronomiari

Juan eta Patxiren ibilbideak 2017an gurutzatu ziren eta proiektu komun bat sortu zen emaitza bezala: kroketak, prestatutako gisatuak eta postreak egiten dituen enpresa bat, tokiko ekoizleen sare batean oinarrituta.
-

Bizi-aldaketak, gogoak eta gastronomiarekiko grina izan ziren Kroketak.eus -en osagai nagusiak, Juan Gil eta Patxi Ruiz de Samaniego ekintzaile arabarren proiektua. 2017an beren bideak batu zituztenean, euren bi pasio nagusiak uztartu zituzten, gastronomia eta ekitaldien antolaketa. Euren apustuari esker, lau urte geroago etxera eramateko kalitatezko sukaldaritza autoktonoa eskaintzen hasi ziren. 

Gasteizko Abastos Merkatuan duten salmenta-puntuarekin, 2021ean ireki zutena, izena ematen dien produktua da nagusi: kroketak. “Km0 dira eta, horien bidez, kroketaren garapen gastronomikora soilik bideratutako berrikuntzaren aldeko konpromisoari balioa eman nahi diogu”, diote Gil eta Ruiz de Samaniegok. Horretarako, funtsezko bi irizpidetan oinarritzen dira: prozesuan eta produktuan.  

Izan ere, Kroketak.eus-ek denboraldiaren eta lurraren arabera definitzen ditu bere produktuak, tokiko ekoizle sare bati esker, hala nola Kanpezuko Iringilea, Euskadin jardunean dirauen bakarra; Lekunberriko Maskarada enpresako Euskal Txerri tokiko txerria; Jeingenekoaren Etxarriko esnea; Añuako Zelaitxo gaztandegia, 2017an Iñaki Eceiza gazte arabarrak sortutako abeltzaintza ustiategi txiki bat; edo Arabako Ilarduian dagoen La Leze gaztandegi ospetsu eta saritua. 

“Oso sentsibilizatuak gaude gure ingurunearekin eta bertan bizi diren pertsonekin, eta horregatik arlo profesionaletik harago doazen harremanak sortzen ditugu gure ekoizleekin, lehengai onenak jaso eta eskaintzeko eta gure km0 filosofiarekin koherenteak izateko”, adierazi dute Gil eta Ruiz de Samaniegok. Azken batean, proiektu honekin “produktuaren, ekoizleen eta azken kontsumitzailearen artean sinergiak sortzeko gai den komunitatea” osatu nahi dute.  

Kroketaz gain, ‘Guisote!’ marka komertzialarekin prestatutako platerak ere eskaintzen ditu enpresak, besteak beste, albondigak, belarria saltsan, txahal-masailak edo txipiroiak tintan. “Gisatuak egiten bagenituen gero gure bexameletara gehitzeko, zergatik ez egin beste negozio ildo bezala?”, azaldu dute Gil eta Ruiz de Samaniegok. 

Negozio lerroen bilakaera eta garapen gisa, bezeroek janari on bat zerekin amaitu ere aurki dezakete: postreak. ‘Tarrikos!’ marka komertzialaren pean, bi ekintzaileek gourmet postreak egitea eta saltzea bilatu zuren, bai HORECA kanalerako, bai txikizkako kontsumorako. 

Azken bezerora ez ezik, HORECA kanalera ere iristen da Gasteizen, Euskadin eta beste autonomia erkidego batzuetan ere. Ibilbide horren guztiaren ondorioz, enpresak Araba Ekinean 2025 saria jaso du. Aitorpen hori Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Vital Fundazioak eta BIC Arabak ematen dute, eta enpresa-proiektu baten sustatzaile diren Arabako ekintzaileak aintzatesten ditu, baldin eta enplegu sorrera esanguratsua badute eta proiektuaren bultzadaren ondorioz nabarmentzen badira.  

Horrela, Jundizen duten lantegitik, Kroketak.eus-ek zuzenean eramaten du bere bezeroen mahaira produktu artisaua,  tokiko sare batean oinarritutako euskal ekoizleek hornituta eta kalitatea, tokiko konpromisoa eta gastronomiari omenaldia uztartuz.  

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Aurrera, Basque Fondo, Bind 4.0, Ekintzaile edo Barnekintzailetza ekintzailetzarako laguntza-programen bidez egiten du hori.   

Lotutako albisteak

Teknologia  eta  osasuna:  Samira  DTx-ek  ebidentzia  klinikoan  oinarritutako  terapia  digitalak  garatzen  ditu
08/04/2026 Ekintzailetza

Teknologia eta osasuna: Samira DTx-ek ebidentzia klinikoan oinarritutako terapia digitalak garatzen ditu

BIC Bizkaian egoitza duen startup honek adimen artifizialean, bideojoko terapeutikoetan eta errealitate birtualean oinarritutako soluzioetan lan egiten du gaixotasun kronikoen kudeaketa hobetzeko.

AMA  Impossible  Pétillant  Naturel  redefine  las  bebidas  sin  alcohol
07/04/2026 Nazioartekotzea

AMA Impossible Pétillant Naturel redefine las bebidas sin alcohol

Salmenten %85 atzerrian duela, Donostiako enpresak hartzidura naturalaren bidezko te-apardunak garatzen ditu premium sektorera zuzenduta.

Polistmodel,  berrogei  urteko  familia-tradizioa  eta  teknologia  aurreratua  galdaketarako  ereduen  fabrikazioan

Polistmodel, berrogei urteko familia-tradizioa eta teknologia aurreratua galdaketarako ereduen fabrikazioan

1983an sortutako Gipuzkoako enpresak artisau-esperientzia eta teknologia berriak uztartzen ditu Zumaiatik industria 4.0ra eboluzionatzeko.

El  Taller  del  Oso  Zurdo-k  erakusketa-soluzio  bakarrak  diseinatzen  eta  fabrikatzen  ditu  Gasteizetik
31/03/2026 Ekintzailetza

El Taller del Oso Zurdo-k erakusketa-soluzio bakarrak diseinatzen eta fabrikatzen ditu Gasteizetik

Arabako enpresak tokiko ekoizpenaren eta lankidetza-lanaren alde egiten du proiektu tekniko eta eraikitzaileen garapenean.

QUBIZ.team  teknologia  eta  berrikuntza  aplikatzen  ditu  enpresa-digitalizazioa  bultzatzeko
30/03/2026 Ekintzailetza

QUBIZ.team teknologia eta berrikuntza aplikatzen ditu enpresa-digitalizazioa bultzatzeko

Bizkaiko “deep tech” deiturikoak doitasun handiko sentsore kuantikoak garatzen ditu, uretan, osasunean, energian eta industrian aplikatzeko.

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

Talleres  Mecánicos  Legutiano,  hodiak  konformatzeko  tresnerian  espezializatutako  familiako  ETEa
26/03/2026 Berrikuntza

Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa

Arabako enpresak bi milioi euro inguru inbertitu ditu etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuan

Lekoizpe,  soluzio  osoak  eskaintzen  dituen  galdaragintzan  eta  mekanizazioan  espezializatutako  enpresa
26/03/2026 Berrikuntza

Lekoizpe, soluzio osoak eskaintzen dituen galdaragintzan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa

Markinako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten 4,1 milioi euro fakturatzea aurreikusten du

CISA  Protección  enpresak  lan-babesaren  digitalizazioaren  aldeko  apustua  egin  du

CISA Protección enpresak lan-babesaren digitalizazioaren aldeko apustua egin du

Enpresak marketplace berri bat inauguratu du interneten bere produktuak bezeroei hurbiltzeko.

Ondarretak  mende  erdia  darama  40  herrialdetan  baino  gehiagotan  presentzia  duten  diseinuzko  altzariak  fabrikatzen
25/03/2026 Nazioartekotzea

Ondarretak mende erdia darama 40 herrialdetan baino gehiagotan presentzia duten diseinuzko altzariak fabrikatzen

Gipuzkoako enpresak, 3.000 instalazio baino gehiago ditu bost kontinenteetan, 13 milioi euro fakturatu zituen 2025ean; erdia baino gehiago esportaziotik etorria.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.