undersat
Ekintzailetza
Elkarrizketak 18 urtarrila, 2020

Undersat: Konpetentziari abantailazko lau traineru eramaten dizkiegu!

“Hileko harpidetza zerbitzua ematen dugu. Ez dugu programarik saltzen, ezta lizentziarik ere. Ez dizugu ezer instalatu behar... Zure Interneteko konexiotik eta dituzun teléfono mugikorretatik dena eskura daiteke”.
-

“Informazioa egunean izatea jada ez da nahikoa: Guk minutuan eskaintzen dizugu!”, zihurtatzen dute Ines Cejudo eta Eduardo Luis Sirgok. UNDERSAT bulegotik kanpo zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresei zuzendutako mugikortasun-sistema informatikoa da.

“Hileko harpidetza zerbitzua ematen dugu. Ez dugu programarik saltzen, ezta lizentziarik ere. Ez dizugu ezer instalatu behar… Zure Interneteko konexiotik eta dituzun teléfono mugikorretatik dena eskura daiteke”.

 

Undersat Mobile Computing it 2014an sortu zen, baina ideia aspalditik zebilen zuen buruetan…

Atzo izan zela dirudi!
Ideia beti hor egon zen; enpresek informazioa sortzen zuten leku askotan, baina sistema informatikoak bulegoetara, paperera eta arkatzera, eta modem bidezko datu-transferentzia batzuetara mugatzen zuen.
Aldatu egin nahi genuen, baina teknologiak ez zuen heldutasunik oraindik, eta mugikortasunerako irtenbideak garestiak ziren… txarrak gainera.

Zegoenak ez zuen balio, beraz, nahiko heldugabe zeuden teknologia berriekin garatzen hasi ginen, baina “Gaur funtzionatzen ez duena, bihar funtzionatuko du”-enaren alde apostua eginez. Sakelako telefonoekin, web aplikazioekin, GPSrekin, Internet bidezko kartografiarekin, QRrekin, ahots aitorpenarekin probatzen hasi ginen.

Noizbehinka bulegoan entzuten da: “Ikusten duzu nola egin zitekeen …?”. “Eta denborak arrazoia eman digu!”.

 

Taldea osatzeko profil profesional osagarriak dituzue

Tira, informatika eta logistika zerbitzuetako enpresetatik gatoz, beraz sinergi hauek bere lana egin zuten.

Esan dezagun koktel honetan nahastu genituela informatika mugikorreko gure esperientzia, Interneten “leku guztietan” egindako aurrerapenak, telefono adimenduak, ibilbideen plangintza eta gauzak egiteko moduari buelta emateko genuen gogoa…

 

“Bulegotik kanpo” zerbitzuak ematen dituzten enpresetara jotzen duzue. Beharrezkoa da, beraz, identifikatzea konpainia horiek estaldura teknologiko berezia behar dutela.

Eremu ikerketa egiten duten enpresa askok ahaleginak egiten dituzte informazioa biltzeko, baina denbora igaro ahala debaluatu egiten da: informazioa berandu eta gaizki iristen da.

Berehala ikusi genuen beharrezkoa zela paperak erditik kentzea, kanalak irekitzea eta dena konektatzea, zer gertatzen ari dena momentuan jakin behar baduzu.

 

Zuen mugikortasunerako sistema informatikoak enpresek beren eskaerak edo zerbitzuak ibilbide berean erregistratzeko aukera ematen dute … Zer funtzionalitate eskaintzen dira mota honetako negozioetan?

Berehalakotasunaz gain, gaur egungo aurrerapenak erabiltzen ditugu.

Kokapenak, adibidez, operarioak zerbitzu zehatz bati zenbat denbora eskaini dion jakinarazten digu, honek inolako txostena egin beharrik gabe.

…Edo parteari argazki bat erantsi, nola konpondu den ikusteko.

… Edo programa ahotsarekin erabiltzea pertsonak ibilgailua gidatzen duen bitartean

… Edo gure robotak galde diezazula ea duela 20 minutu aurreikusitako lana hasi duzun…

 

Eta zein dira zuen abantaila lehiakorrak merkatuko beste irtenbide batzuen aldean?

Lehenengoak izatea lortu izanak ematen diguna.
Nahiz eta orain denek antzeko zerbitzuak eskaini, abantailazko lau traineru eramaten dizkiegu!

Gure zerbitzua sendoa eta heldua da, erabilera kasu gehiago pasatu ditu, baldintza gehiago bete ditu eta konpetentzia baino gogobetetze handiagoa sortu du.

 

Inbertsio handia egin behar da teknologia berritzaile hori edukitzeko?

Gure formula erabileragatik ordaintzea da.

Bezeroentzat hobea da, aurretik inbertsiorik egin gabe bere mugikortasun-irtenbidea martxan jar dezakeetelako.

Zerbitzurako ere hobea da, ondo egitera eta etengabe hobetzera bultzatzen gaituelako, bezeroek gure ondoan eta gustura jarrai daitezen.
Porrot egiten duten proiektuetan diru asko botatzen ikusi ditugu enpresak; horregatik erabaki genuen hori ez zitzaiela inoiz gertatuko gure bezeroei.

 

Logistikako eta banaketako enpresak dira zuen plataforma teknologikoaren onuradunetako batzuk. Zein beste sektore eta merkatutan eskaintzen dituzue zerbitzuak?

Laguntza teknikoko zerbitzuak oso ondo hartzen ari dira UNDERSAT, eta beren lan-parteak, prebentziokoak zein zuzentzaileak, egokitzeko gaitasuna baloratzen dute. Aquí importa menos la ruta óptima y más la interacción con su cliente, que vea y valore su servicio.

Gure azken bi bezeroak garbiketa sektorekoak dira. Langile autonomo asko dituzte, eskariaren arabera zerbitzuak ematen dituztenak. Kasu honetan, funtsezkoa da txostena mugikor bidez sinplifikatzea.
Geografikoki, Katalunia da gehien hedatzen Erkidegoa.

 

Merkatuan ibilbide bat baduzue ere, Startup gisa identifikatzea gustatzen zaizue …

Hala da. Merkatuak oinak lurrean jartzea eragin digu, baina oraindik ilusioa egiten digu zerbait asmatu dezakegula ikusteak. Adibidez, orduak ematen ari jakiten gara ea sare neuronalek “Selfietan aurpegiak” ezagutzerako baino zerbait gehiagorako balio dezaketen. Ez dago asko definituta, baina, gure ustez, adimen artifiziala, azkenean, gure teknologiaren parte izango da.

Ziurrenik, enpresa “normal” batek ez luke denbora galduko honekin, baina startup batek bai. Eta guk ere bai.

 

Undersat martxan jartzeko eta sendotzeko laguntzarik jaso al duzue?

Jakina! BEAZ lehenik eta BIC Bizkaia gero, azpiegitura eta gainerakoak eman dizkigute. Baina, batez ere, eskertzen dugu entzun gaituztelako eta gure proiektuan sinetsi dutelako.

Eskerrak eman nahi dizkiegu, halaber, Inguralderi eta Barakaldoko Udalari, eskaintzen ditugun zerbitzuetan interesatuta egoteagatik. Burokrazia kentzeko prest daude, eta hori gustatzen zaigu … ea zerbait eman diezaiokegun udal jarduerari!


+info:
www.undersat.com

undersat

Eduardo Luis Sirgo, Director Técnico, e Inés Cejudo, Directora Comercial de Undersat Mobile Computing IT

Lotutako albisteak

Lasercoat  startupak  korrosioaren  aurkako  laser-teknologia  sortu  du  itsasoko  garraioarentzat
11/12/2025 Ekintzailetza

Lasercoat startupak korrosioaren aurkako laser-teknologia sortu du itsasoko garraioarentzat

Top 101 Spain Up Nation Errekonozimenduen II. edizioko finalisten artean egon diren Euskadiko sei startupetako bat da enpresa

Duara:  “Besteentzat  hondakina  dena,  guretzat  lehengaia  da”
04/12/2025 Ekintzailetza

Duara: “Besteentzat hondakina dena, guretzat lehengaia da”

Bilboko berrikuntza-agentziak moda iraunkorreko zuzeneko lehiaketak antolatzen ditu, lankidetza-eredu zirkular eta ekosistemarekiko errespetuzko baten aldeko apustua indartzeko.

Kroketak.eus,  bi  ekintzaile  arabarren  omenaldia  euskal  gastronomiari
03/12/2025 Ekintzailetza

Kroketak.eus, bi ekintzaile arabarren omenaldia euskal gastronomiari

Juan eta Patxiren ibilbideak 2017an gurutzatu ziren eta proiektu komun bat sortu zen emaitza bezala: kroketak, prestatutako gisatuak eta postreak egiten dituen enpresa bat, tokiko ekoizleen sare batean oinarrituta.

Nexi  Health,  adimen  artifizialari  esker  osasun  mentalaren  eraldaketa
27/11/2025 Ekintzailetza

Nexi Health, adimen artifizialari esker osasun mentalaren eraldaketa

Gipuzkoako startupak teknologia digitalak garatzen ditu, osasun arloko profesionalei kontsultan %25rainoko denbora aurrezteko eta kasu larriak goiz detektatzeko aukera ematen dietenak.

Ariketa  fisikoa,  zientzia  eta  laguntza:  SISU  Bienestar  enpresaren  formula  minbiziari  aurre  egiteko
19/11/2025 Ekintzailetza

Ariketa fisikoa, zientzia eta laguntza: SISU Bienestar enpresaren formula minbiziari aurre egiteko

Bizkaiko enpresa honek unibertsitateko ikerketa eta entrenamendu pertsonalizatua uztartzen ditu, minbiziak iraun bitartean eta ondoren bizi-kalitatea hobetzeko.

Bideroad,  adimen  artifizialaren  bitartez  azpiegituren  mantentze-lanen  kudeaketa  asmatu  duen  startupa
12/11/2025 Ekintzailetza

Bideroad, adimen artifizialaren bitartez azpiegituren mantentze-lanen kudeaketa asmatu duen startupa

Top 101 Spain Up Nation Errekonozimenduen II. edizioko finalisten artean egon diren Euskadiko sei startupetako bat da enpresa

Tekurak  ekintza  jasangarriak  integratzen  ditu  zure  negozioan

Tekurak ekintza jasangarriak integratzen ditu zure negozioan


Aholkularitza-enpresa honek esperientzia eta metodologia eraginkorrekin laguntzen die erakundeei, beren prozesuak eta pertsonak eraldatuz, iraunkortasunaren iritsiera arina izan dadin

Lasa  Dynamics  teknologia  propioa  duen  hegaldi-simulagailua  sustatzen  ari  da  Miñaon
07/11/2025 Ekintzailetza

Lasa Dynamics teknologia propioa duen hegaldi-simulagailua sustatzen ari da Miñaon

Euskadiko startup honen proiektua erabakigarria da aireko sektorearen segurtasunarentzat, efizientziarentzat eta bilakaera teknologikoarentzat

Photokrete,  eraikuntzan  energia  aurreztu  ahal  izateko  materialak  garatzen  dituen  startupa
06/11/2025 Ekintzailetza

Photokrete, eraikuntzan energia aurreztu ahal izateko materialak garatzen dituen startupa

Top 101 Spain Up Nation Errekonozimenduen II. edizioko finalisten artean egon diren Euskadiko sei startupetako bat da

GH  Cranes  :  “Gure  enpresarentzako  erronka  garrantzitsuak  jorratzeko  aukera  ematen  digu  BIND-k”
23/10/2025 Ekintzailetza

GH Cranes : “Gure enpresarentzako erronka garrantzitsuak jorratzeko aukera ematen digu BIND-k”

Garabi-fabrikatzaile honek Beasainen du egoitza eta startupak eta finkatutako enpresak batzen dituen plataforma honetako protagonistetako bat da

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.