startup wise guys Bizkaia Euskadi Bilbao
Albisteak 18 uztaila, 2022

Bizkaiak arlo digitaleko nazioarteko bizkortze-programa bat aurkeztu du Estoniako Startup Wise Guys bizkortze-enpresaren eskutik

Bi edizio edukiko ditu hasieran (2022 eta 2023), eta asmoa edizio bakoitzean 10 – 12 inguru startup aritzea da.
-

Bizkaia, 2022ko uztailaren 15a. Bizkaiko Foru Aldundiak Beaz eta Seed Capital sozietateen bidez eta Estoniako Startup Wise Guys (SWG) bizkortze-enpresak lankidetza-akordioa sinatu dute nazioarteko startup-ak bizkortzeko programa bat abian jartzeko Bilbon, hain zuzen ere BATen, Bizkaia Dorreko nazioarteko ekintzailetza zentroan.

 

Ekonomia Sustatzeko Saileko diputatu Ainara Basurkok eta Startup Wise Guys-eko CEO Cristóbal Alonsok bizkortze-programaren berri eman dute: bi edizio edukiko ditu hasieran (2022 eta 2023), eta asmoa edizio bakoitzean 10 – 12 inguru startup aritzea da.

“Bizkaiko ekosistemak nazioarteko aliantza berria dauka datorren irailean BAT irekitzen denerako . Proiektuak erakarri nahi ditugu Bizkaira, hemen hazteko. Horrela berrikuntzako enpresen masa kritikoa handituko da. Horiexek dira Beaz eta Seed Capital foru sozietateen eguneroko lanaren helburua: ekintzailetza aurreratuaren ekosistema sendotzea eta nazioarteko talentua eta startupak erakartzea. Azken batean, helburu nagusia gure ekonomia lehiakorragoa izatea da. Hori ezinezkoa da talenturik eta berrikuntzarik gabe. Eta ekintzailerik gabe ere ezinezkoa da.”, esan du Ainara Basurkok.

Bizkortze-programak egiazko eragina eduki dezan parte hartzen duten startupetan, hautapen-prozesua erraztuko duen profil-eredua zehaztu da: business to business (B2B) ikuspegiko soluzioak; gutxienez bi pertsona startuparen sustatzaile gisa, proiektuan buru-belarri sartuak; prototipoa/MVP egiaztatua eta lehen salmenta-kopuruak dauzkana; eskalatzea eta nazioarteko hazkuntza xede duten negozio-ereduak

Gainera, programak lehentasuneko teknologia eta bertikalak finkatuta dauzka, honako hauek oinarri hartuta: SWGek honelako startupak bizkortzen bildutako esperientzia eta ezagutza, eta Bizkaiak bertako espezializazio-lehentasunen arabera bertikal eta teknologia jakinak erakarri nahi izatea. Hain zuzen ere, teknologien artean: SaaS softwarea, adimen artifiziala, deep learning algoritmoak, blockchain eta 5G. Eta bertikalen artean: fabrikazio aurreratuko softwarea, 3D, energiaren kontsumoaren optimizazioa, automatizazio adimentsua, garraio-sistema autonomoak, eta IoT segurtasuna, besteak beste.

 

Startupak bizkortzeko programak honako ardatz hauek dauzka:

1. Ikuspegi presentziala edo erdipresentziala; egonaldi bat Bizkaian, 6 – 8 aste bitartekoa, eta programaren iraunaldian (6 hilabete) lurraldean barna zabaltzeko aukera. Startupak Bizkaian dauden artean espazioa edukiko dute BATen.

2. Ekintzailetzako proiektuak bizkortzea eta eskalatzea xede dituen trebakuntza, honako hauek lantzen dituena, besteak beste: salmentei eta merkataritza-trakzioari buruzko informazioa, negozioaren garapena, finantzabideak, eskalatzea xede duten negozio-ereduak.

3. SWGek 100.000 euro jarriko ditu gehienez parte hartzen duten startupak finantzatzeko; horrez gainera, Seed Capital Bizkaiak beste 100.000 euro ipini ahal izango ditu irizpideak betetzen dituzten startupak finantzatzeko.

Home

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  startup  berritzaileak  EAEko  zazpi  sozietate  publikorekin  konektatu  ditu,  BIND  GovTech  ekimenean
15/12/2025 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak startup berritzaileak EAEko zazpi sozietate publikorekin konektatu ditu, BIND GovTech ekimenean

3. edizioan parte hartuko duten startupek 7 berrikuntza-proiektu garatuko dituzte erreferentziako bezeroekin, AA, IoT eta Big Data bezalako teknologiak aplikatuz.

Eusko  Jaurlaritzak  32  startup  eta  Euskadiko  20  ETE  konektatu  ditu  horien  berrikuntza  bizkortzeko
10/12/2025 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak 32 startup eta Euskadiko 20 ETE konektatu ditu horien berrikuntza bizkortzeko

32 startup Euskadiko 20 ETErekin bildu dira euren soluzio teknologikoak aurkezteko BIND SMEren hautaketa-prozesuaren azken fasean.

Hevea3D  ekimenak  eta  Interphase  Technologiesek  irabazi  dituzte  2025eko  Manuel  Laborde  sariak
03/12/2025 Ekintzailetza

Hevea3D ekimenak eta Interphase Technologiesek irabazi dituzte 2025eko Manuel Laborde sariak

ZuBizik 25. urteurreneko sari berezia jaso du

Bizkaiko  Foru  Aldundiaren  V.  Inbertsio  Foroan  Bizkaiko  8  startupek  61  euren  proiektuak  aurkeztu  dituzte  inbertitzaileren  aurrean
27/11/2025 Ekintzailetza

Bizkaiko Foru Aldundiaren V. Inbertsio Foroan Bizkaiko 8 startupek 61 euren proiektuak aurkeztu dituzte inbertitzaileren aurrean

Bizkaiak bere erreferentziazko foroa sendotu du, potentzial handiko proiektuak inbertsio espezializatuarekin lotzeko

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Ideia  berriak,  gazteak  eta  landa  eremuko  enpresei  errekonozimendua  Lea-Artibaiko  ekintzaileentzako  Leartibai  Sarietan
20/11/2025 Ekintzailetza

Ideia berriak, gazteak eta landa eremuko enpresei errekonozimendua Lea-Artibaiko ekintzaileentzako Leartibai Sarietan

Edizio honetan 56 proiektuk hartu dute parte lehiaketan, aurrekoan baino 19 gehiagok

Onkoreplica  eta  Semi  Zabala,  2025eko  Toribio  Echevarria  sarien  irabazleak
13/11/2025 Ekintzailetza

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.