Albisteak 15 iraila, 2025

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko 882 startup erakarri ditu Euskadiko 70 enpresarekin lan egiteko

Startupek edizio honetan parte hartu duten 70 enpresek planteatutako 12 erabilera-kasuei erantzuteko hautagaitzak aurkeztu dituzte.
-

Eusko Jaurlaritzaren berrikuntza irekiko<BIND plataformak startupek bere azelerazio-programaren 10. edizioan parte hartzeko eta Euskadin liderrak diren 70 enpresa handirekin lankidetzan proiektu teknologiko berriak garatzeko deialdia itxi du. Guztira, 74 herrialdeko startupen 882 hautagaitza aurkeztu dira, eta inskripzioen % 46 enpresa parte-hartzaileek aurkeztutako 12 kasuei erantzuteko AA (% 40) eta CleanTech teknologiak (% 6) aplikatzen dituzten proiektuak dira.

BINDen hamargarren edizio honetan parte hartzeko, enpresa liderrek planteatutako 12 erronka berrietako bati edo batzuei erantzuteko soluzio teknologikoak aurkeztu dituzte startupek. Erronka horiek honako 5 esparru hauetan banatuta daude: prozesuak eta eragiketak, jasangarritasuna, osasuna eta bezeroa eta negozioa.

 

Industria adimenduna eta energia garbiak, berrikuntzaren epizentroan

Aurkeztutako soluzioen % 42 industria adimendunaren esparruan aplika daitezke, % 27 energia garbi eta jasangarrien esparruan, % 20 osasunaren esparruan, eta % 10 elikaduraren sektorean.

Soluzio horien artean, honako hauei lotutako proiektuak daude: AAko softwareak eta biki digitalak, energia berriztagarrien erabilera optimizatzeko; energia-biltegiratzeak eta ibilgailu elektrikoak; ekonomia zirkularreko prozesuak automatizatzeko, CO2 emisioak murrizteko eta Europako araudiak (ESG) betetzeko plataformak; AAren erabilera txip efizienteak eta jasangarriak sortzeko; arrisku handiko industrietan datuen analisian aplikatutako softwareak; logistika eta trazabilitatea optimizatzeko hobekuntzak; eta kalitatea monitorizatzeko ikuspen artifiziala.

BINDen edizio honetan parte hartu duten 70 enpresen artean, erreferentziazko zenbait enpresa daude, hala nola Mercedes-Benz>, Iberdrola, Tubos Reunidos, Bellota, GH Cranes, Ormazabal, Elecnor, Enagas, Uvesco, Sacyr eta Valoriza. Enpresa lider horiek startup teknologikorik disruptiboenak bilatzen dituzte, berrikuntza irekiko proiektu berriak adimen artifizialari, IoT-ari, murgiltze-teknologiei, energia garbiei, jasangarritasunari, zibersegurtasunari, robotikari eta osasunari lotutako azken soluzioekin garatzeko. Deialdia itxi ondoren, hamargarren edizioan parte hartzeko hautaketa-prozesuan sartuko dira hautagai diren startupak. Prozesu hori 2026ko urtarrilaren 31n amaituko da.

 

Euskal startupen parte-hartzeak gora egin du 

Aurten, hamargarren edizioan parte hartu duten euskal startupen kopuruak gora egin du. Guztira, 58 startupek eman dute izena BINDen, hots, 2024an baino %9,4 gehiagok. Bestalde, Estatuko gainerako lurraldeetako startupak dira berriz ere sailkapeneko lehenak, hautagaitza gehien erregistratu ondoren. Guztira, Espainiako startupak 179 dira, hots, erregistro guztien % 20.

Startupen jatorriari dagokionez, aurten 74 herrialde daude ordezkatuta, eta Europako herrialdeetako startup ugari daude (370 hautagaitza baino gehiago, hau da, guztien % 42). Ordezkaritzarik handiena duten Europako herrialdeen artean, Alemaniak aurkeztu ditu hautagaitza gehien, Frantziarekin, Erresuma Batuarekin, Italiarekin eta Portugalekin batera. Europatik kanpo, Hego Amerika izan da hautagaitza gehien erregistratu dituena (114 guztira), eta Argentina, Brasil eta Kolonbia izan dira herrialde nagusiak. Izan ere, BINDek nazioartean duen balioa etengabe hazi da hasiera-hasieratik. Azken deialdi honetan, nazioarteko hautagaitzak guztien % 80 dira (700 startup baino gehiago erregistratu dira).

 

Adimen artifiziala, gorantz doan teknologia

Aurten inskribatutako startupen % 40k (348 hautagaitzak) industria efizienteagoa eta jasangarriagoa sortzera bideratutako soluzio berritzaileak garatzeko AA aplikatzen duten proiektuak proposatu dituzte. AAk gorantz jarraitzen du, eta aurreko edizioan ere eskaera gehienak AAri lotuta bazeuden ere, aurten % 10eko igoera izan da.

BIND Corporate-ren 10. edizioan, startupek proiektu teknologikoak garatu ahal izango dituzte parte hartzen duten enpresen eskutik, industriaren etorkizuneko 12 erronka berriei erantzuteko. Hona hemen erronka horiek:

  1. Prozesu industrialen digitalizazioa eta trazabilitatea
  2. Automatizazioa eta robotika industria-inguruneetarako
  3. Informazioaren kudeaketa eta segurtasuna, eta arauak betetzea
  4. Mantentze prediktiboa eta industria-kalitatearen kontrola
  5. Hornidura-katearen optimizazio logistikoa eta kudeaketa adimenduna
  6. Ingurumen-inpaktuaren neurketa, murrizketa eta konpentsazioa
  7. Efizientzia energetikoa eta kontsumoaren kudeaketa adimenduna
  8. Energia berriztagarriaren sorkuntza eta biltegiratzea
  9. Ekonomia zirkularra eta hondakinen eta baliabideen kudeaketa jasangarria
  10. Osasun digitala, diagnostiko aurreratua eta eraldaketa asistentziala
  11. Mugikortasun konektatua eta elektrifikatua, eta floten optimizazioa
  12. Salmenta-puntuaren optimizazioa eta azken bezeroaren esperientzia

882 hautagaitza horietatik, erronka horiei teknologiarik abangoardistenen bidez ondoen aurre egiten dieten startupen proiektuak hautatuko dituzte enpresek, eta, hautatu ondoren, honako onura hauek lortuko dituzte:

  • Euskal industriaren berrikuntza-ekosistemarekiko eta teknologia berriekiko konexioa: egoitza Euskadin duten erreferentziazko konpainiak izango dituzte eskura, eta Networking jardueretan parte hartuko dute, industria lehiakorragoa eta jasangarriagoa lortzeko.
  • Lehen bezeroak lortzea: beren teknologia berritzailea inplementatu ahal izango dute sektoreko erreferentziazko enpresa liderren eskutik, merkatuan duten bideragarritasuna babesteko.
  • Adituen aholkularitza: 40 mentore baino gehiago, enpresen azelerazioan, teknologia berrien merkatu-estrategietan, berrikuntza irekian eta ekintzailetzan espezializatuak.
  • Inbertitzaileentzako sarbidea: BINDek Venture Club bat du, inbertitzaileen klub bat, azeleratzailearen espezializazioarekin lerrokatua, eta laguntza-zerbitzuak indartzea eta startup parte-hartzaileen eta inbertsio-erakunde espezializatuen arteko harremana sustatzea du helburu.

BIND berrikuntza irekiko plataformarik handienetako bat da maila globalean, enpresa pribatuen eta erakunde publikoen arteko elkarlanaren emaitza. 2016an hasi zuen bidea, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren eskutik, SPRI Taldearen eta Euskadiko ekintzailetza-ekosistemaren UpEuskadi plataformaren bitartez.

 

BIND

BIND industria adimendunaren berrikuntza irekiko plataforma publiko-pribatu bat da, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak SPRI Taldearen bitartez sortua. BINDek hiru ekimen ditu: BIND Corporate, BIND SME eta BIND GovTech, Euskadiko enpresak, ETEak eta sozietate publikoak mundu osoko startup disruptiboekin konektatzeko, haiekin berrikuntza-proiektuak garatzea helburu. 2016an jarduera hasi zuenetik, 250 startup eta scaleup baino gehiago bizkortu dira, eta 350 proiektu baino gehiago garatu dira, 9,6 milioi euroko fakturazioa gaindituta. Era berean, plataforma erreferente gisa kokatu da sektorean, industriaren digitalizazioari eta lurraldeko enpresa-sareari emandako laguntzagatik. 

Lotutako albisteak

Hevea3D  ekimenak  eta  Interphase  Technologiesek  irabazi  dituzte  2025eko  Manuel  Laborde  sariak
03/12/2025 Ekintzailetza

Hevea3D ekimenak eta Interphase Technologiesek irabazi dituzte 2025eko Manuel Laborde sariak

ZuBizik 25. urteurreneko sari berezia jaso du

Bizkaiko  Foru  Aldundiaren  V.  Inbertsio  Foroan  Bizkaiko  8  startupek  61  euren  proiektuak  aurkeztu  dituzte  inbertitzaileren  aurrean
27/11/2025 Ekintzailetza

Bizkaiko Foru Aldundiaren V. Inbertsio Foroan Bizkaiko 8 startupek 61 euren proiektuak aurkeztu dituzte inbertitzaileren aurrean

Bizkaiak bere erreferentziazko foroa sendotu du, potentzial handiko proiektuak inbertsio espezializatuarekin lotzeko

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Ideia  berriak,  gazteak  eta  landa  eremuko  enpresei  errekonozimendua  Lea-Artibaiko  ekintzaileentzako  Leartibai  Sarietan
20/11/2025 Ekintzailetza

Ideia berriak, gazteak eta landa eremuko enpresei errekonozimendua Lea-Artibaiko ekintzaileentzako Leartibai Sarietan

Edizio honetan 56 proiektuk hartu dute parte lehiaketan, aurrekoan baino 19 gehiagok

Onkoreplica  eta  Semi  Zabala,  2025eko  Toribio  Echevarria  sarien  irabazleak
13/11/2025 Ekintzailetza

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.