Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 27 otsaila, 2023 Azpiegiturak Ekintzailetza Up Euskadi Start up

Antonio Igarza: “Ekintzailetza Ironman-a egitea bezalakoa da”

"Ekitaldien sustatzaileak eta barrutien kudeatzaileak ditugu bezero. Digitalizatzeko modulu batzuk ematen dizkiegu..."
Antonio Igarza On tour up

Antonio Igarzak Zuzenbide Ekonomikoa ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, eta, abokatu lanetan aritu ondoren, automoziorako aholkularitzaren sektorean hasi zen lanean 2004an. Gerora, 2014an, ekintzaile izateko interesa piztu zitzaion, eta coaching enpresa bat eratu zuen. 2019an, OnTour Up sortu zuen, eta 2020ko martxoan merkaturatu zuen enpresa berria; ekitaldiak kudeatzeko startup enpresa da, oraintxe abiatzen ari dena; horixe azalduko digu ondorengo elkarrizketan.

 

OnTour Up, zuen webguneak dioenez, nork bere aisialdiaz gozatzeko modurik onena; zein da modu hori?

Ekitaldien sustatzaileak eta barrutien kudeatzaileak ditugu bezero. Digitalizatzeko modulu batzuk ematen dizkiegu. Gure bitartez, gu geu hornitzaile bakarra izanik, sustatzaileari era guztietako soluzioak ematen dizkiogu, azkar eta merke: webgunea, appa, sarrera-salmenta, cashless ordainketak, e-commercea…

Behar duenaren arabera, hainbat modulu baliatuta, nahi duen guztia jarri ahal diogu abian. Kanal digital bat sortzeko asmoa daukagu, bezeroak behar guztiak hor bertan kudeatu ahal izateko.

 

Lehia bizia daukan arlo bateko proiektua izanik, zerk bereizten du?

Guztia sistema bakar batean eskaintzeak. Soluzio ugari eskain ditzakegu ekinaldi bakarrean, edo bat bakarra. Bezeroak behar duena. Horrek desberdindu egiten gaitu.

Modulu guztiak “pack” moduan eraikitzea lortu dugu, eta, horri esker, gure bezeroei behar dituzten erako packak eskaini ahal dizkiegu; esate baterako, kirol-kluba baldin bada, eskura izan ditzake bazkideen kudeatzailea, ticketing sistema, e-commerce plataforma, barruti barruko cashless ordainketa; eta udal bateko kultura-arloa baldin bada, webgune bat sortuko diogu, ekitaldi guztiak han zintzilikatzeko, herritarrek sarrerak edo gonbidapenak azkar eta erraz eskura ditzaten.

Horrez gain, azken urteetako lanaren arabera, esan dezakegu nahiko berritzaileak garela kobratzeko eta ordaintzeko sistemetan; izan ere, cashless sistemaren eguneratze berri bat gauzatzen ari gara, tabernetan, diskoteketan eta merkatu-hobi gehiagotan kudeaketa iraultzaile bat lortzeko, sistema berritzaile batekin.

 

Nola sortu zen ideia hori?

Coaching enpresa sortu nuenean, aisialdi sektoreko enpresa batekin hasi nintzen lanean. Eguneroko kudeaketan, hobetzeko kontuak ikusi ahal izan nituen, bai eta hornitzaileek eskaintzen zituzten egungo soluzioak aztertu ere. Hor piztu zen plataforma integral bat eratzeko ideia, guztia zentralizatu ahal izango zuena. Ondoren, ideia garatzea izan zen kontua, eta appa merkaturatzea.

 

Zer izan behar du ekintzaile batek edo ideia batek daukan proiektuak aurrera egin dezan?

Hasteko, ideia bat. Ondoren, ahalik eta gehien garatu, eta merkatuan zer dagoen eta zer ez aztertu, nola eta zergatik. Hori egin ostean, zu baino azkarragoa den norbaitekin elkartu behar duzu, ideia berriro ahalik eta gehien aletu, merkatua eta bertako lehia aztertu. Eta, abiatu aurretik, monetizatzeko sistema koherente bat prestatu, 3 urtera begirako epea aurreikusita, eskura dagoen guztia lotuta. Zail-zaila da, ekintzaileak ausardia behar duelako, eta jakitea egoten, guztiari aurre egiten eta txapeldunen moduan irauten. Janda izan behar du bizitzan bezalaxe sufritu egin beharko duela. Ekintzailetza ironmana egitea bezalakoa da.

Gero, ideiak aurrera egin dezan, saldu eta saldu egin behar da, eta aurrera zoazen heinean akatsak konpontzen joan, bezeroak galduko dituzula jakinda ere.

 

Zergatik erabaki zenuten BIC Ezkerraldean hastea?

Eskaintzen dizkiguten dirulaguntzengatik, eta BIC Ezkerraldeak hasieratik guztian lagundu gaituelako, lehen mailako taldea dira.

 

Une honetan, zer garapen-unetan dago enpresa?

3. fasean, garapen berriekin, negozio-esparru berriekin eta aurrera egiten saiatuz. Marketin-kanal berri bat ireki dugu, dagoeneko hainbat bezerori laguntza ematen ari gara, eta banden eta taldeen management arlo bat sortzen ari gara, TPV birtuala abian jartzeko kontua, eta abar.

 

Prozesuan zehar, zer ari da izaten zailena eta zer pozgarriena?

Dena da zaila, baina niretzat zailena da zor dudan guztia ordaintzea. Beste era batera begiratuta, zor dudan guztia ordaintzea izango da pozgarriena ere.

 

Zer asmo daukazue enpresarako?

Aurrera jarraitu. Proiektu berriak badauzkagu, baina guztia ordaindu behar da. 300.000 euroko inbertsio-erronda batean nago dagoeneko, eta diru horrek emango digu oraingo emaitzak 5 aldiz biderkatzeko behar dugun bultzada.

Funtzionatzen duen produktu bat daukagu, bezeroak nahi duena. Leku gehiagotan kokatzea behar dugu, horixe soilik.

 

“Ekintzailetza ironmana egitea bezalakoa da”

Lotutako albisteak

29 urtarrila, 2024 Azpiegiturak
Prosertek, itsasontzi bat atrakatuta geratzeko arriskua aurreikusteko Adimen Artifiziala
Irakurri gehiago
4 uztaila, 2023 Azpiegiturak
Lanik: “Gure negozioaren % 95 kanpotik dator dagoeneko”
Irakurri gehiago
27 ekaina, 2023 Azpiegiturak
Konponbide logistikoak nahierara
Irakurri gehiago
9 Azaroa, 2021 Azpiegiturak
Aratubo enpresak “urte ona” izan du merkatura egokitzeko erakutsi duen gaitasunagatik
Irakurri gehiago
28 urria, 2021 Azpiegiturak
“Hazinnovari esker, balio handieneko bezeroengan jarri dugu fokua”, David Gómez Pérez, Asebrok 2000 enpresako bazkidea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak