Albisteak 25 abuztua, 2025

70 korporazio startupen soluzioen bila BIND Corporaten, Eusko Jaurlaritzaren ekimenean

Programan izena emateko epea irailaren 5era arte dago zabalik eta Partner enpresentzako proiektuak, mentoringa eta ekintzailetza eta berrikuntzako ekosistemarekiko konexioa hartzen ditu barne.
-

BINDek, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak SPRIrekin lankidetzan garatutako berrikuntza irekiko ekimenak, startup teknologikoak bilatzen ditu industria adimendunaren, energia garbien eta jasangarritasunaren, osasunaren eta elikaduraren arloetan liderrak diren bezero korporatiboekin proiektuak garatzeko. 

BIND Corporateren 10. edizioan erreferentziazko enpresek parte hartzen dute, besteak beste: Mercedes-Benz, ITP Aero, Iberdrola, Orona, DanobatGroup, Tubos Reunidos, Eroski, Erreka, GHCranes, Arania, Sacyr eta Ulma. Parte hartu duten 70 enpresek 12 erabilera-kasu planteatu dituzte startupekin lan egiteko:

  1. Prozesu industrialen digitalizazioa eta trazabilitatea
  2. Automatizazioa eta robotika industria-inguruneetarako
  3. Informazioaren kudeaketa eta segurtasuna eta araudia betetzea
  4. Mantentze prediktiboa eta industria-kalitatearen kontrola
  5. Hornidura-katearen optimizazio logistikoa eta kudeaketa adimenduna
  6. Ingurumen-inpaktuaren neurketa, murrizketa eta konpentsazioa
  7. Eraginkortasun energetikoa eta kontsumoaren kudeaketa adimenduna
  8. Energia berriztagarria sortzea eta biltegiratzea
  9. Ekonomia zirkularra eta hondakinen eta baliabideen kudeaketa jasangarria
  10. Osasun digitala, diagnostiko aurreratua eta eraldaketa asistentziala
  11. Mugikortasun konektatua, elektrifikatua eta floten optimizazioa
  12. Salmenta-gunearen optimizazioa eta azken bezeroaren esperientzia

 

IA, IoT eta Clean Tech, euskal industria bultzatzeko

Deialdi berri honetan, industriako enpresa liderrek startup teknologiko berritzaileenak bilatzen dituzte, industria lehiakorragoa, eraginkorragoa eta jasangarriagoa sustatuko duten proiektuak garatzeko. Horretarako, hauek dira teknologia interesgarrietako batzuk: adimen artifiziala, IoT, robotika, murgiltze-teknologiak, Clean Tech eta Health Tech. 

Hamargarren edizio honetan, BINDek Corporate programaren arrakasta sendotuko du. Izan ere, dagoeneko 320 arrakasta-kasu baino gehiago bildu dira euskal startupen eta korporazioen arteko lankidetzaren emaitzaz. Horietako bat Lowerton startup bizkaitarrarena da, 9. edizioan Ramondin, Talgo, Elecnor eta Enagásekin lankidetzan aritu zena, adimen artifizialean oinarritutako kudeaketa-plataformaren bidez berrikuntza industrialeko prozesuak bizkortzeko. “BIND izan da gure lehen bezeroak lortzeko biderik onena”, adierazi du Gorka Muñecasek, Lowertoneko CEOk eta sortzaileak.

BINDen beste foku bat industria jasangarriago bat lortzen laguntzea da, soluzio teknologiko berriak aplikatuta. Arlo horretan, Powerfultree startup arabarrak, Iberdrolarekin batera, enpresa eta erakundeen karbono-aztarna murrizteko sistema agrovoltaikoa garatu zuen. “Soluzio horrek aukera ematen du teknologia berriztagarrien ekoizpena sustatzeko, nekazaritzako elikagaien ekoizpenarekin batera, lurragatik lehiatu gabe”, azaldu du Imanol Olaskoagak, Powerfultreeko CEOk

 

BINDen 10. edizioan parte hartzeko azken aukera

BIND programak merkatuan edo bere azken garapen-fasean eskuragarri dagoen soluzio teknologiko bat duten startupak bilatzen ditu, Euskal Autonomia Erkidegoan liderrak diren enpresen proiektuetan ezartzeko. Hautatutako startupek onura hauek lortuko dituzte:

  • Euskal Industriaren berrikuntza-ekosistemarekiko eta teknologia berriekiko konexioa: Egoitza Euskadin duten erreferentziazko konpainiak izango dituzte eskura, eta Networking jardueretan parte hartuko dute, industria lehiakorragoa eta jasangarriagoa lortzeko.
  • Lehen bezeroak lortzea: Beren teknologia berritzailea inplementatu ahal izango dute sektoreko erreferentziazko enpresa liderren eskutik, merkatuan duten bideragarritasuna babesteko. 
  • Adituen aholkularitza: 40 mentore baino gehiago, enpresen azelerazioan, teknologia berrien merkatu-estrategietan, berrikuntza irekian eta ekintzailetzan espezializatuak.
  • Inbertitzaileentzako sarbidea: BINDek Venture Club bat du, inbertitzaileen klub bat, azeleratzailearen espezializazioarekin lerrokatua, eta laguntza-zerbitzuak indartzea eta startup parte-hartzaileen eta inbertsio-erakunde espezializatuen arteko harremana sustatzea du helburu. 

BINDeko kide izan nahi duten startupek datorren edizioan parte hartzeko hautagaitzak aurkeztu ahal izango dituzte, irailaren 5eko eguerdira arte, bind.spri.eus programaren webgunearen bidez. 

BINDen hamargarren edizioko 12 erronka teknologikoak xehetasunez ezagutzeko, egin klik hemen.

 

BINDi buruz

BIND industria adimendunaren berrikuntza irekiko plataforma publiko-pribatua da, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak SPRI Taldearen bidez sortua. BINDek hiru ekimen ditu: BIND Corporate, BIND SME eta BIND GovTech, Euskadiko enpresak, ETEak eta sozietate publikoak mundu osoko startup disruptiboekin konektatzeko, haiekin berrikuntza-proiektuak garatzea helburu. 2016an jarduera hasi zuenetik, 250 startup eta scaleup baino gehiago bizkortu dira, eta 350 proiektu baino gehiago garatu dira, 9,6 milioi euroko fakturazioa gaindituta. Era berean, plataforma erreferente gisa kokatu da sektorean, industriaren digitalizazioari eta lurraldeko enpresa-sareari emandako laguntzagatik. 

 

Lotutako albisteak

Hevea3D  ekimenak  eta  Interphase  Technologiesek  irabazi  dituzte  2025eko  Manuel  Laborde  sariak
03/12/2025 Ekintzailetza

Hevea3D ekimenak eta Interphase Technologiesek irabazi dituzte 2025eko Manuel Laborde sariak

ZuBizik 25. urteurreneko sari berezia jaso du

Bizkaiko  Foru  Aldundiaren  V.  Inbertsio  Foroan  Bizkaiko  8  startupek  61  euren  proiektuak  aurkeztu  dituzte  inbertitzaileren  aurrean
27/11/2025 Ekintzailetza

Bizkaiko Foru Aldundiaren V. Inbertsio Foroan Bizkaiko 8 startupek 61 euren proiektuak aurkeztu dituzte inbertitzaileren aurrean

Bizkaiak bere erreferentziazko foroa sendotu du, potentzial handiko proiektuak inbertsio espezializatuarekin lotzeko

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Ideia  berriak,  gazteak  eta  landa  eremuko  enpresei  errekonozimendua  Lea-Artibaiko  ekintzaileentzako  Leartibai  Sarietan
20/11/2025 Ekintzailetza

Ideia berriak, gazteak eta landa eremuko enpresei errekonozimendua Lea-Artibaiko ekintzaileentzako Leartibai Sarietan

Edizio honetan 56 proiektuk hartu dute parte lehiaketan, aurrekoan baino 19 gehiagok

Onkoreplica  eta  Semi  Zabala,  2025eko  Toribio  Echevarria  sarien  irabazleak
13/11/2025 Ekintzailetza

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.