“Ciber Eguraldia” buletinak informazioa ematen die enpresei euren lan-inguruneak babestu ditzaten.
Hileroko buletin honek zibersegurtasun arloko albiste orokorren edukiak partekatzen ditu, bai eta iruzur, ahulune, pribatutasun, informazio-ihes eta abarri buruzkoak, enpresek aukera izan dezaten egoerari aurre hartzeko eta euren lan-inguruneak babesteko.
Zibersegurtasun arloko hiru euskal startup aukeratuak izan dira BIND 4.0 programa arrakastatsurako
Hauexek dira: CodeContract, Eurocybcar eta RKL Integral
Europak Basque Digital Innovation Hub saritu du euskal ETEen eraldaketa digitala bultzatzeko egin duen lanagatik
Tapiak sari-banaketa ekitaldian esan du Euskadi prest dagoela bere indarrak batzeko beste herrialde batzuekin eta “konfiantza digitala sortzeko Europako industria adimendunean” Arestian, BDIHk Europako Batzordeko presidente Ursula Von der Leyer-en aitortza jaso du, zeinak digitalizazio-politikaren eredutzat jarri baitu
Estatu Batuetako Defentsa Sailak CounterCraft euskal enpresa fitxatu du zibermehatxuei aurre egiteko
CounterCraft enpresak hasiera eman dio 2021ari Estatu Batuetan hedatzeko plana indartuz, lantaldea zabalduz eta bulego berria irekiz New Yorken.
CounterCraftek NATOren zibererasoen aurkako Defentsa Aktiboko proiektu batean parte hartzen du
Ekitaldian mila parte-hartzaile baino gehiago izan zituen
Euskadiko Teknologi Parkeetako zuzendariak Inspira Steam proiektua nabarmendu du bokazio zientifikoa sustatzen duelako ikasleen artean
Itziar Epalzak Leaders in Tech konferentzian parte hartu du Deustuko Unibertsitatean
Ikor enpresak produktuen fabrikazioan zibersegurtasuna bultzatzeko lan egiten du
Euskal enpresak gailuetan grabatzen diren firmwarea grabatzeko eta enkriptatzeko sistemak, Cloud bati lotutako enkriptazio-giltzen datu-baseak, segurtasun-ziurtagiriak eta abar egiten ditu
Zibersegurtasuneko Euskal Zentroa Zibersegurtasuneko Foro Nazionalean sartu da
Euskadik zibersegurtasun-sektorean duen irudia indartu egingo da, zeren Javier Diéguezek ez ezik, gure ekosistemako agente talde handi batek (hala nola, Tecnalia, Ikerlan, Vicomtech, Mondragon Unibertsitatea, Countercraft eta OpenCloud Factory) ere parte hartuko baitu “Industria eta I+G+B bultzatzeko” lantalde horretan
Jon Bengoetxea (K35): “Zibersegurtasunak gure lehentasuna izan behar du”
Oiartzungo konpainiak konponbide teknologikoak eskaintzen ditu IT azpiegiturak modernizatzeko
Tapia: “Cybasque-k gure enpresa-sarea sendotuko du, eta euskal ekosistema nazioarteko erreferentziazko hub bilakatzen lagunduko du”
Gaur goizean, zibersegurtasuneko euskal enpresen elkartearen batzar eratzailea izan da. Sailburuak nabarmendu du digitalizazioa eta zibersegurtasuna elkarri lotuta daudela, eta elkarte sortu berriari bereziki ETEak bultzatzeko eskatu dio
Cybasque zibersegurtasuneko euskal enpresen elkartea sortu da
Elkarteak 42 enpresa biltzen ditu jada. Xabier Mitxelena izango da elkarteburu eta Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak (BCSC) sustatu du SPRI taldearen eskutik.
Telelanaren zibersegurtasuna hobetzeko giltzarriak
Basque Cybersecurity Centre-k sentsibilizazio-jardunaldiak antolatu ditu enpresa eta langileentzat
SPRI Taldeak Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean parte hartuko du
Kongresua telematikoki egingo da urriaren 20an eta 21ean
EuskoData-k zibersegurtasun arloko konponbide berriak sartu ditu bere katalogoan
Konpainia donostiarraren arabera, “segurtasunik gabe eta datuak babestu gabe, enpresak informazio baliotsua gal lezake”
Salto Systemsek karbonoaren neutraltasuna lortu du
Karbono baliokidearen isurketa guztiaren neutralizazioa, karbono-aztarna gisa ezagutzen dena, efizientzia energetikoko eta baliabideen kontsumoko proiektu oso baten bidez egin da.
171 euskal enpresak 1,3 milioi euroko laguntzak jasoko dituzte zibersegurtasun industriala bultzatzeko
SPRI Taldeak kudeatutako programa honen hirugarren edizioak 3,3 milioi euroko inbertsioa mobilizatu du guztira
Mondragon Unibertsitateak eta Open Cloud Factoryk enpresentzako eskuragarri dagoen Industria 4.0ko laborategi berri bat bultzatu dute
Arrasaten dagoen laborategia segurtasun digitaleko irtenbideak landu, ikertu eta garatzeko gunea da erakunde eta enpresentzat
“Women4Cyber”-ek zibersegurtasun arloko emakumezko adituen Europako erregistro bat sortu du
Ekimenaren helburua da emakumeen ikusgarritasuna eta presentzia bultzatzea sektorean
IKERLANek industriako zibersegurtasunean duen aitzindari posizioa indartu du TÜV Rheinlanden ziurtagiriarekin
Aitortza honekin indartzen da produktu elektroniko ziberserguruak garatzeko zentroak duen ahalmena, eta finkatzen du IKERLANek zibersegurtasun industrialaren aitzindari eta erreferente gisa duen posizioa
Zibersegurtasuneko enpresa eta startup kopuruak gora egin du Euskadin
Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak (Basque Cybersecurity Centre-BCSC) egin eta argitaratutako Euskadiko Zibersegurtasunaren Liburu Zuriaren bigarren edizioak agerian uzten du urte bakarrean gora egin duela euskal zibersegurtasun industrialaren ekosistema osatzen duten enpresa eta startup kopuruak