Albisteak 18 urtarrila, 2023

Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasunaren euskal ekosistemaren gaitasunak aurkeztu dizkio Finlandiako enpresen ordezkaritza bati Madrilen

Bi ordezkaritzek gaur Madrilen egin duten bileraren helburua da Eusko Jaurlaritzak duela hainbat urte hasitako ahaleginei bultzada eta jarraipena ematea, Euskadiren eta Finlandiaren arteko lankidetzan sakontzeko
-

Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzak eta Basque Cybersecurity Center-ek lan-topaketa bat egin dute gaur goizean Madrilen Finlandiako Enbaxadako eta Finlandiako hainbat enpresatako ordezkariekin, zeintzuk gai baitira Estatuan aliatu estrategikoak bilatzeko eta interesa erakutsi baitute Euskadiko zibersegurtasunaren ekosistema teknologikoaren gaitasunak ezagutzeko.

Bilera hori Eusko Jaurlaritzak Madrilen duen ordezkaritzan egin da, eta hauexek parte hartu dute Euskadiren aldetik: Estíbaliz Hernáez, Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea, Leyre Madariaga, Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendaria, Javier Diéguez, Basque CyberSecurity Centre-BCSCko zuzendaria, Cybasque–Euskadiko Zibersegurtasun Klusterreko enpresa multzo handi bat, Xabier Mitxelena (Accenture) presidentea buru zutela, eta baita ere Jesús Urien (PriceWaterhouseCoopers), Enrique Domínguez, (Entelgy Innotec Security), Iñaki Paracuellos (S21sec, THALES taldeko konpainia) eta Salvador Trujillo (Ikerlan, Mondragon Korporazioko RTO).

Bestalde, hauek izan dira Finlandiako ordezkaritzako kideak: Daria Mashkina, Business Finland agentziaren ordezkaria; Peter Sund, Finnisk Information Security Cluster-eko zuzendari nagusia; Juan Pérez, Cybersecurity Lead (Nokia Spain); Iván Vázquez, Key Account Manager Iberia (F-SecureCorporation); Armand Heijster, Global Head of Sales (F-SecureCorporation); Jani Heikkinen, Country Manager (IMQ); eta Toni Pesonen, Team Leader IT & Cyber Security (IMQ).

“Meet the Basque Cyber Security Ecosystem” lan-topaketan bertatik bertara aurkeztu dira Estatuan aitzindaria eta Europan erreferentea den Zibersegurtasunaren euskal ekosistema teknologikoaren gaitasunak.

Europar Batasunaren mehatxu eta arrisku berrien inpaktuak murrizteko, Europako Batzordeak zibersegurtasun arloko estrategia bat markatu zuen, zeinaren helburua baita Europaren askatasun eta demokrazia baloreak bultzatzea eta ekonomia digitalaren hazkunde segurua ziurtatzea. Orduantxe eman zen ezagutzera Euskadi ekosistema berezi gisa, alegia, ekosistema bat gai zena zibersegurtasun arloko teknologia diseinatu eta garatzeko, eta eredu bezala aurkeztua izan zen Europako Batzordearen eta EDA edo ENISA bezalako organismoen aurrean. Gaitasun horiek Estatu Batuetako lehen mailako foroetan ere aurkeztu dira, hala nola MIT-en edo RSA Conference-n.

Testuinguru horretan eta Eusko Jaurlaritzaren bultzadari esker sortu zen Basque CyberSecurity Centre hainbat helbururekin, besteak beste, zibersegurtasun arloko neurriak sustatzea industrian, nagusiki euskal ekonomiarentzat estrategikoak diren sektoreetan, euren heldutasun maila handitzeko -eta, hortaz, babestuagoa egoteko zibermehatxuen aurrean- eta  lehiakortasun-abantaila bat izateko. Bigarrenik, zibersegurtasun sektorearen hazkundea sustatu eta bultzatzea, Euskadin duela 20 urte abiatu zena konpainia beteranoenen sorkuntzarekin, zeintzuk Estatuko ezagunenak izaten jarraitzen baitute: Panda Security eta S21sec. Konpainia aitzindari haiek sortu zirenetik etengabe hazi da ekosistema eta, hala, Espainiako zibersegurtasun arloko startup gehienak Euskadin daude, horietarik askok euren teknologia propioa garatzen dutelarik. Eta badago hori guztia indartzen duen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sare bat, parekorik ez duena ez Estatuan, ez eta Europan, adibide gutxi batzuk kenduta.

2019ko apirilean, Eusko Jaurlaritzak bilera diplomatiko bat egin zuen Madrilen hainbat Enbaxadatako ordezkariekin Euskadiko zibersegurtasun arloko gaitasunak aurkezteko. Bilera haren ondotik, Eusko Jaurlaritzak eta Finlandiako Enbaxadak (lehentasunezko herrialdea Euskadi Basque Country 2025 Nazioartekotzeko Esparru Estrategiaren arabera) bi erakundeen arteko lankidetzak eta harremanak sakontzen jarraitu dute, bisitak, bilerak eta lan-topaketa sektorialak eginaz hainbat gairi buruz, adibidez, teknologia kuantikoak, ekonomia zirkularra, digitalizazioa, startupak, hezkuntza eta lanbide heziketa eta zibersegurtasuna.

Harreman estu horren esparruan, Finlandiako Enbaxadoreak bisita ofizial bat egin zuen Euskadira 2022ko urrian, Lehendakariarekin bilera bat egiteko eta, besteak beste, lehen eskutik ezagutzeko Basque Cybersecurity Center eta Euskadik Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitalaren arloetan duen potentziala.

Bi ordezkaritzek gaur Madrilen egin duten bileraren helburua da Eusko Jaurlaritzak duela hainbat urte hasitako ahaleginei bultzada eta jarraipena ematea, Euskadiren eta Finlandiaren arteko lankidetzan sakontzeko.

Lotutako albisteak

CyberIndustry  kongresuan  250  enpresa  eta  50  aditu  baino  gehiago  bilduko  dira  industriaren  zibersegurtasun-erronkei  aurre  egiteko
11/06/2026 Zibersegurtasuna

CyberIndustry kongresuan 250 enpresa eta 50 aditu baino gehiago bilduko dira industriaren zibersegurtasun-erronkei aurre egiteko

Eusko Jaurlaritzak antolatu du, SPRIren eta TECNALIAren bidez, eta Bilbon egingo da, ekainaren 16an eta 17an. Guztira 350 lagun baino gehiagok eman dute izena, eta Euskadi Europan zibersegurtasunaren erreferentzia moduan finkatzen lagunduko du.

Orbik  Cybersecurity-k  bere  hazkundea  sendotu  eta  2030era  begirako  hedapen  fase  berri  bat  iragarri  du

Orbik Cybersecurity-k bere hazkundea sendotu eta 2030era begirako hedapen fase berri bat iragarri du

Orbik Cybersecurityk 2 milioi euroko kapital-handitzea itxi du MONDRAGON, IKERLAN eta Euskal Autonomia Erkidegoko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa - Eusko Jaurlaritzaren aldetik 2030. urtera arteko asmo handiko hazkunde-plan bat gauzatzeko

Eusko  Jaurlaritzak  14  milioi  inbertituko  ditu  aurten  ETE-en  zibersegurtasuna  indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 14 milioi inbertituko ditu aurten ETE-en zibersegurtasuna indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euro bideratu ditu ETE-en defentsarako, % 51,4ko igoerarekin (87 milioi euro gehiago), zehazki, enpresa txiki eta ertainak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzetara. Guztira, Eusko Jaurlaritzak 277 milioi euro bideratuko ditu ETE-entzako laguntzetara

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Bullhost-ek  datuen  subiranotasunaren  aldeko  apustua  gidatzen  du  zibersegurtasunean  bere  BullEye  plataformarekin
04/05/2026 Zibersegurtasuna

Bullhost-ek datuen subiranotasunaren aldeko apustua gidatzen du zibersegurtasunean bere BullEye plataformarekin

Euskal enpresak Madrilen frogatu du Europako SOC subirano oso automatizatu bat errealitatea dela gaur egun enpresen eskura

 Ironchip  euskal  ETEak  identitate  digitalaren  babesa  bultzatuko  du  Iberiar  Penintsula  osoan
18/03/2026 Zibersegurtasuna

 Ironchip euskal ETEak identitate digitalaren babesa bultzatuko du Iberiar Penintsula osoan

Barakaldoko enpresak munduan bakarra den lokalizazioaren bidezko zibersegurtasun-produktua du

Enpresek  bere  zibersegurtasuna  nola  ikusarazten  duten  birdefinitzen  duen  NNEAT  euskal  startupak  Europara  jauzi  egin  du
19/02/2026 Zibersegurtasuna

Enpresek bere zibersegurtasuna nola ikusarazten duten birdefinitzen duen NNEAT euskal startupak Europara jauzi egin du

Konpainiak IAko plataforma natibo bat bultzatzen du, zibersegurtasunaren arduradunei aukera ematen diena mehatxu aktiboekiko esposizio erreala bistaratzeko eta inbertsioak zehaztasun estrategikoarekin lehenesteko

“Leaders  in  Tech  Conference”  konferentziak  berrikuntza  teknologikoko  ahots  handiak  elkartu  ditu
22/10/2025 Berrikuntza

“Leaders in Tech Conference” konferentziak berrikuntza teknologikoko ahots handiak elkartu ditu

SPRI Taldeak parte hartu du 20 hizlarik osatutako konferentzian

Jakin  nahi  al  duzu  zure  enpresa  zibereraso  baterako  prest  dagoen?  Jakin  ezazu  SPRIren  zibersegurtasuneko  simulakroen  zerbitzu  berriarekin

Jakin nahi al duzu zure enpresa zibereraso baterako prest dagoen? Jakin ezazu SPRIren zibersegurtasuneko simulakroen zerbitzu berriarekin

Jarri proban zure enpresaren erreakzio-gaitasuna ingurune seguru eta errealista batean. SPRIk zibersegurtasuneko simulakroen doako zerbitzua jarri du abian ahultasunak identifikatzeko eta eraginkortasunez jarduteko aukera izan dezazun. Eskatu ORAIN.

Cybasquek  eta  Cyberlurrek  lankidetza  estua  hasi  dute  zibersegurtasunaren  sektorea  indartzeko  Euskadin
09/07/2025 Zibersegurtasuna

Cybasquek eta Cyberlurrek lankidetza estua hasi dute zibersegurtasunaren sektorea indartzeko Euskadin

Akordioa sinatu ondoren, Cybasqueko kide diren enpresak baldintza onuragarrietan sartu ahal izango dira Cyberlur elkargoan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.