Albisteak 10 Marzo, 2025

Cybertixek Zerolynx integratu du eta ETE-entzako zibersegurtasuneko hornitzaile erreferente gisa finkatu da

Operazio horrek zibersegurtasuneko portfolioa indartu du zerbitzu espezializatuetako bertikal berriekin, hala nola Offensive Security edo Forensicsekin
-

Akordio horrekin, bi enpresen arteko ibilbide komuna hasi da eta martxoaren 6an ikusaraziko dute 2025eko RootedCONen, Espainiako zibersegurtasuneko ekitaldirik handienean

Cybertix Simulation Technologies zibersegurtasunean espezializatutako Euskadiko taldea da eta Madrilgo Zerolynx enpresa integratu du bere taldean. Enpresa hori babes digitalean dago espezializatuta eta zibersegurtasuneko aholkularitzako zerbitzu espezializatuak eskaintzen ditu. Operazio horrekin, ETE-entzako zibersegurtasuneko zerbitzuen eta soluzioen hornitzaile erreferentea bihurtu dira eta ziberdefentsarako soluzioa indartu dute, AAn oinarrituta. Hala, zibersegurtasuna automatizatu eta demokratizatzen da modu optimo eta lehiakorrean.

Halaber, hitzarmenarekin indartu egin da enpresa handietako zuzendaritzek Cybertixen duten konfiantza eta bere irismen nazionala eta internazionala proiektatu da. RootedCON 2025 Espainiako zibersegurtasunari buruzko kongresurik handiena da eta aste honetan egingo da Madrilen (martxoak 6-8). Ekitaldi horretan agertuko dira bi enpresak elkarrekin lehen aldiz.

Zerolynx integratu izana mugarri berri bat da Donostiako (Gipuzkoa) enpresaren hazkunde- eta zabalpen-estrategian. “Erosketa horrekin indartu egingo dira Cybertix finkatzen ari den merkatuko lerro gakoak: sinplifikazioa, ezagutza eta zerbitzuak automatizatzea, eta erasoen simulazioen prozesuak eta jazoerak hauteman eta prebenitzeko prozesua etengabe hobetzea”, nabarmendu du Xabier Mitxelena Cybertixeko presidente exekutiboak.

“Jauzi kuantitatibo eta kualitatibo horri esker, enpresak 60 profesional aditu baino gehiago izango ditu babes digitalaren arloan eta bere Training & Awareness, Servicios All in One eta Ciberseguridad Industrial lerroak indartuko ditu Cyber Intelligence, Red Teaming, Threat Hunting, Advance Attack Simulation, GRC eta Forensics jarduerekin”, zehaztu du Lorenzo Díaz de Apodaca Cybertixeko CEOak.

Ikuspegi hori partekatzen du Zerolynxeko zuzendari exekutiboak ere, Juan Antonio Callesek. Azaldu du bi enpresen proiektuak % 100 bateragarriak eta osagarriak direla eta ez dutela eragozpenik sortzen egun aparte eskaintzen dituzten zerbitzuetan.

“Helburuak handitu nahi ditugu eta zibersegurtasuna iritsi ezin ginen merkatuko segmentu berrietara eraman, gure balioak eta Zerolynxenaren moduko proiektu baten izaera hain berdingabe hori mantenduz”, adierazi du Callesek.

Horri dagokionez, Adimen Artifizialak zibersegurtasunaren arloan izan duen gorakadari esker sortu da enpresak elkarrekin hazteko sinergia hori. Aurrerantzean, otsailaren 28an hitzarmena sinatu zutenetik, batasun honek are zentzu eta protagonismo handiagoa izango du eta enpresa-ehunduraren babesa hobetu ahal izango dute, batez ere ETE-en arloan. Hala, mehatxuak modu efizienteagoan hautemango dituzte, eguneroko zereginak automatizatuko dituzte eta mehatxu zibernetiko guztiak prebenitu eta horiei aurre egingo diete.

Funtsak jasotzea

Zerolynxen integrazioa sektorean erreferentea den beste enpresa bat, Osane Consulting, integratu eta hilabete batzuetara iritsi da. Izan ere, azaroan, finantza-operazio garrantzitsu bat egin zen eta milioi bat euro jaso zituen enpresak. Operazio hori Easo Ventures Arrisku Kapitalaren Sozietatearekin koordinatu zen eta Itzarri EPSVk ere hartu zuen parte.

Hilabete hauetan zehar, Eusko Jaurlaritzak bere teknologia optimizatu du zibersegurtasuneko adituen gaitasunak sustatzeko, etengabeko entrenamendurako metodologia propioen bidez, eta agertoki eta egoera errealak simulatzen dituzten plataformak erabiliz.

Cybertix

Zibersegurtasuaren arloan 360 graduko babesa emateko tresna aurreratuetan espezializatuta dagoen enpresa-taldea da, bai enpresa handiei, bai ETE-ei zuzenduta. Irisgarriak, eraginkorrak eta eskalagarriak izateko soluzioak diseinatzen ditu, Adimen Artifizialean (AA) oinarritutako automatizazio-eredu batekin. Horri esker, zibersegurtasuna kanpora atera dezake eta modu proaktiboan arindu eraso zibernetikoak, egungo panorama digitalak gero eta erronka gehiago dituen garaiotan.

Zerolynx

Zerolynx 2018an sortu zen eta Segurtasunean eta Adimenean espezializatutako Madrilgo enpresa da. Segurtasuneko edozein arazoren aurrean, fisikoa zein birtuala, erantzun bateratu eta irmoa emateko gaitasuna du, NISTren funtzioak jarraituz (Gobernatzea, Identifikatzea, Babestea, Hautematea, Erantzutea eta Berreskuratzea). Iaz, “IKT Segurtasun Enpresarik Onena” saria eman zion Red Seguridad aldizkariak. Gainera, kalitate-ziurtagiri garrantzitsuak ditu, besteak beste ENS maila altua, ISO 27001 edo The European Cyber Security Organisationek (ECSO) ematen duen Cybersecurity Made in Europe zigilua.

Lotutako albisteak

CyberIndustry  kongresuan  250  enpresa  eta  50  aditu  baino  gehiago  bilduko  dira  industriaren  zibersegurtasun-erronkei  aurre  egiteko
11/06/2026 Zibersegurtasuna

CyberIndustry kongresuan 250 enpresa eta 50 aditu baino gehiago bilduko dira industriaren zibersegurtasun-erronkei aurre egiteko

Eusko Jaurlaritzak antolatu du, SPRIren eta TECNALIAren bidez, eta Bilbon egingo da, ekainaren 16an eta 17an. Guztira 350 lagun baino gehiagok eman dute izena, eta Euskadi Europan zibersegurtasunaren erreferentzia moduan finkatzen lagunduko du.

Orbik  Cybersecurity-k  bere  hazkundea  sendotu  eta  2030era  begirako  hedapen  fase  berri  bat  iragarri  du

Orbik Cybersecurity-k bere hazkundea sendotu eta 2030era begirako hedapen fase berri bat iragarri du

Orbik Cybersecurityk 2 milioi euroko kapital-handitzea itxi du MONDRAGON, IKERLAN eta Euskal Autonomia Erkidegoko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa - Eusko Jaurlaritzaren aldetik 2030. urtera arteko asmo handiko hazkunde-plan bat gauzatzeko

Eusko  Jaurlaritzak  14  milioi  inbertituko  ditu  aurten  ETE-en  zibersegurtasuna  indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 14 milioi inbertituko ditu aurten ETE-en zibersegurtasuna indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euro bideratu ditu ETE-en defentsarako, % 51,4ko igoerarekin (87 milioi euro gehiago), zehazki, enpresa txiki eta ertainak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzetara. Guztira, Eusko Jaurlaritzak 277 milioi euro bideratuko ditu ETE-entzako laguntzetara

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Bullhost-ek  datuen  subiranotasunaren  aldeko  apustua  gidatzen  du  zibersegurtasunean  bere  BullEye  plataformarekin
04/05/2026 Zibersegurtasuna

Bullhost-ek datuen subiranotasunaren aldeko apustua gidatzen du zibersegurtasunean bere BullEye plataformarekin

Euskal enpresak Madrilen frogatu du Europako SOC subirano oso automatizatu bat errealitatea dela gaur egun enpresen eskura

 Ironchip  euskal  ETEak  identitate  digitalaren  babesa  bultzatuko  du  Iberiar  Penintsula  osoan
18/03/2026 Zibersegurtasuna

 Ironchip euskal ETEak identitate digitalaren babesa bultzatuko du Iberiar Penintsula osoan

Barakaldoko enpresak munduan bakarra den lokalizazioaren bidezko zibersegurtasun-produktua du

Enpresek  bere  zibersegurtasuna  nola  ikusarazten  duten  birdefinitzen  duen  NNEAT  euskal  startupak  Europara  jauzi  egin  du
19/02/2026 Zibersegurtasuna

Enpresek bere zibersegurtasuna nola ikusarazten duten birdefinitzen duen NNEAT euskal startupak Europara jauzi egin du

Konpainiak IAko plataforma natibo bat bultzatzen du, zibersegurtasunaren arduradunei aukera ematen diena mehatxu aktiboekiko esposizio erreala bistaratzeko eta inbertsioak zehaztasun estrategikoarekin lehenesteko

“Leaders  in  Tech  Conference”  konferentziak  berrikuntza  teknologikoko  ahots  handiak  elkartu  ditu
22/10/2025 Berrikuntza

“Leaders in Tech Conference” konferentziak berrikuntza teknologikoko ahots handiak elkartu ditu

SPRI Taldeak parte hartu du 20 hizlarik osatutako konferentzian

Jakin  nahi  al  duzu  zure  enpresa  zibereraso  baterako  prest  dagoen?  Jakin  ezazu  SPRIren  zibersegurtasuneko  simulakroen  zerbitzu  berriarekin

Jakin nahi al duzu zure enpresa zibereraso baterako prest dagoen? Jakin ezazu SPRIren zibersegurtasuneko simulakroen zerbitzu berriarekin

Jarri proban zure enpresaren erreakzio-gaitasuna ingurune seguru eta errealista batean. SPRIk zibersegurtasuneko simulakroen doako zerbitzua jarri du abian ahultasunak identifikatzeko eta eraginkortasunez jarduteko aukera izan dezazun. Eskatu ORAIN.

Cybasquek  eta  Cyberlurrek  lankidetza  estua  hasi  dute  zibersegurtasunaren  sektorea  indartzeko  Euskadin
09/07/2025 Zibersegurtasuna

Cybasquek eta Cyberlurrek lankidetza estua hasi dute zibersegurtasunaren sektorea indartzeko Euskadin

Akordioa sinatu ondoren, Cybasqueko kide diren enpresak baldintza onuragarrietan sartu ahal izango dira Cyberlur elkargoan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.