I+G+B
Elkarrizketak 20 Azaroa, 2025

Simune Atomistics-ek materialen ikerketa irtenbide digital erabilgarrien bidez eraldatzen du

Donostiako enpresak bere ASAP plataformarekin eta lehen mailako lankidetza zientifikoekin material berrien esplorazioa eta diseinua bizkorten du.
-

Simune Atomistics, Donostian egoitza duen enpresa teknologikoa, azken hamarkadan erreferente internazional gisa bihurtu da materialen simulazioaren eta I+G prozesuen azelerazioaren arloan. 2014an sortua, konpainiak aholkularitza zientifikoko zerbitzuak eskaintzetik bere produktu propioa garatzera egin du jauzia. Plataforma hau, ASAP (Atomistic Simulation Advanced Platform) izenekoa, simulazio atomistikoa errazteko eta industria-eremura hurbiltzeko diseinatua dago.

“Simulazio atomistikoa laborategi birtual baten modukoa da; produktu kimikoak nahastu ordez, fisikaren legeetan oinarrituta software aurreratua erabiltzen dugu materialek nola jokatuko duten aurreikusteko. Horrela, materialak diseinatu edo, adibidez, haien eroankortasuna edo egonkortasuna aurreikusi ditzakegu benetako laborategira joan aurretik, denbora eta dirua aurreztuz”, azaldu du Mónica Garcíak, enpresako operazio zuzendari eta zuzendari zientifikoak.

Horretarako, kode konplexuak (hala nola SIESTA edo Quantum ESPRESSO) erabiltzen dira, eta horiek fisikan eta programazioan adituak diren profesionalak eskatzen dituzte. Hala, Simune Atomistics-en konpromisoa zorroztasun zientifikoaren eta irisgarritasun teknologikoaren aldeko apustuaren bidez oztopo tekniko hori haustea da, bere ASAP plataformari esker. “Gure helburua errendimendu handiko kodeen konplexutasuna irtenbide intuitiboetan itzultzea da, enpresei materialei buruzko emaitza prediktiboak azkar eta modu eraginkorrean lortzeko aukera emanez”, azaldu du Garcíak.

Horrela, enpresak Konputazio Kuantikoa eta ‘Machine Learning’ bezalako teknologia berriak bere tresnetan txertatzeko lan egiten du. Adibidez, urte amaierarako aurreikusita dagoen ASAP 2025.1 plataformaren bertsio berriak material berrien esplorazioa eta diseinua bizkortzea izango du helburu.

Garapen teknologikoaz gain, enpresak nazioarteko hedapen-estrategia sendoa du, I+G+b merkatu estrategikoetan (hala nola Indian eta Txinan) bere presentzia indartzeko asmoz. Proiekzio global hori tokiko I+G+b ekosistemarekin lankidetza estuaren osagarri da: Simune Atomistics-ek etengabeko harremana du Euskadiko berrikuntza-sarearekin, eta maiz parte hartzen du SPRI Taldearen programetan.

Adibidez, Bikaintek programan parte hartzeak enpresari aukera eman zion ASAP plataforman integratutako garraio elektronikoaren modulu bat garatzeko, produktuak gaitasun tekniko handiagoa izan zezan. Era berean, Gipuzkoa Quantum diru-laguntzei esker, CIC nanoGUNErekin lankidetzan aritzeko aukera izan du simulazio kuantiko aurreratuko proiektuetan. “Ekimen hauek funtsezkoak izan dira gure enpresaren eraldaketa teknologikoa bultzatzeko eta zientzia aplikatuaren abangoardian jarraitzeko”, nabarmendu du Garcíak.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu.

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

Lotutako albisteak

Polistmodel,  berrogei  urteko  familia-tradizioa  eta  teknologia  aurreratua  galdaketarako  ereduen  fabrikazioan

Polistmodel, berrogei urteko familia-tradizioa eta teknologia aurreratua galdaketarako ereduen fabrikazioan

1983an sortutako Gipuzkoako enpresak artisau-esperientzia eta teknologia berriak uztartzen ditu Zumaiatik industria 4.0ra eboluzionatzeko.

El  Taller  del  Oso  Zurdo-k  erakusketa-soluzio  bakarrak  diseinatzen  eta  fabrikatzen  ditu  Gasteizetik
31/03/2026 Ekintzailetza

El Taller del Oso Zurdo-k erakusketa-soluzio bakarrak diseinatzen eta fabrikatzen ditu Gasteizetik

Arabako enpresak tokiko ekoizpenaren eta lankidetza-lanaren alde egiten du proiektu tekniko eta eraikitzaileen garapenean.

QUBIZ.team  teknologia  eta  berrikuntza  aplikatzen  ditu  enpresa-digitalizazioa  bultzatzeko
30/03/2026 Ekintzailetza

QUBIZ.team teknologia eta berrikuntza aplikatzen ditu enpresa-digitalizazioa bultzatzeko

Bizkaiko “deep tech” deiturikoak doitasun handiko sentsore kuantikoak garatzen ditu, uretan, osasunean, energian eta industrian aplikatzeko.

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

Talleres  Mecánicos  Legutiano,  hodiak  konformatzeko  tresnerian  espezializatutako  familiako  ETEa
26/03/2026 Berrikuntza

Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa

Arabako enpresak bi milioi euro inguru inbertitu ditu etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuan

Lekoizpe,  soluzio  osoak  eskaintzen  dituen  galdaragintzan  eta  mekanizazioan  espezializatutako  enpresa
26/03/2026 Berrikuntza

Lekoizpe, soluzio osoak eskaintzen dituen galdaragintzan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa

Markinako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten 4,1 milioi euro fakturatzea aurreikusten du

CISA  Protección  enpresak  lan-babesaren  digitalizazioaren  aldeko  apustua  egin  du

CISA Protección enpresak lan-babesaren digitalizazioaren aldeko apustua egin du

Enpresak marketplace berri bat inauguratu du interneten bere produktuak bezeroei hurbiltzeko.

Ondarretak  mende  erdia  darama  40  herrialdetan  baino  gehiagotan  presentzia  duten  diseinuzko  altzariak  fabrikatzen
25/03/2026 Nazioartekotzea

Ondarretak mende erdia darama 40 herrialdetan baino gehiagotan presentzia duten diseinuzko altzariak fabrikatzen

Gipuzkoako enpresak, 3.000 instalazio baino gehiago ditu bost kontinenteetan, 13 milioi euro fakturatu zituen 2025ean; erdia baino gehiago esportaziotik etorria.

Zenit  Solarrek  autokontsumo  kolektiboa  eta  energia-komunitateak  sustatzeko  soluzioetan  lan  egiten  du
24/03/2026 Ekintzailetza

Zenit Solarrek autokontsumo kolektiboa eta energia-komunitateak sustatzeko soluzioetan lan egiten du

Gipuzkoako startupak komunitateen marketplace bat abiarazi du, eta estatu mailako funtsezko merkaturatzaile eta sustatzaileekin proiektuak garatu ditu.

StatAI  Solutions  enpresak  robotika  eta  adimen  artifiziala  uztartzen  ditu  prozesu  industrialen  eraldaketa  bultzatzeko

StatAI Solutions enpresak robotika eta adimen artifiziala uztartzen ditu prozesu industrialen eraldaketa bultzatzeko

Gasteizko startupak ‘Physical AI’ soluzioak garatzen ditu, helburu zehatz batekin: aurrerapen teknologikoak industriara eramatea.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.