I+G+B
Elkarrizketak 24 Azaroa, 2025

Cyber Surgeryren helburua da bizkarrezurreko robot kirurgikoa Estatu Batuetan barneratzea

Gipuzkoako enpresak, teknologia medikoan erreferenteak, SPRI Taldearen Fast Track Innobideak programako laguntza jaso du
-

Cyber Surgery bizkarrezurreko kirurgiarako patentatutako nabigazio zinematikoko teknologia eta CE marka dituen lehen morroi robotiko kirurgikoa merkaturatu berri duen Gipuzkoako enpresa da. Ezarrita duen hurrengo mugarri handia Estatu Batuetako merkatuan sartzea izango da. Enpresak ETE-en berrikuntza bizkortzeko finantza-laguntza emateko programaren, Fast Track Innobideak izenekoaren, laguntza jaso du SPRI Taldearen eskutik.

Enpresa 2017an eratu zuten Donostian, 2013an Egile Mechanics enpresan ikerkuntza aurreratuko spin-off gisa sortu ostean. Hamarkada bat baino gutxiagoan, teknologia medikoaren arloan abangoardiako eta bikaintasuneko berrikuntzan erreferente bihurtu da.

2022an hasi ziren entsegu klinikoak egiten erreferentziazko ospitaleetan, eta benetako pazienteetan eraginkorra zela frogatu zuten. Azken bi urteotan, ISO 13485 eta CE marka lortu ditu enpresak.

Cyber Surgeryk osasungintzaren sektorean egiten du lan eta, modu espezifikoan, kirurgia ortopedikoaren eta traumatologikoaren arloan. Soluzio horiek bizkarrezurreko kirurgiak (bizkarrezurreko fusio, eskoliosia eta hausturak) egiten dituzten ospitale eta kliniketara eta osasun arloko profesionalengana (neurokirurgialariak, traumatologoak eta kirurgia-taldeak, adibidez) zuzentzen dira. Europa eta Estatu Batuak dira merkatu nagusiak.

Produktu nagusia ALAYA da, bizkarrezurreko kirurgiarako morroi robotikoa, “gerrialdeetan eta eremu torazikoetan torlojuak sartzen espezializatuta” dagoena. Bere funtzionalitateen artean, 3Dko planifikazio kirurgikoa, gidatze zehatza, X izpiekiko esposizioa murriztea eta inbasio minimoko kirurgiak daude.

“Bere balio-proposamena honako hauekin lotuta dago: zehaztasun eta segurtasun handiagoa, denbora kirurgikoak eta arriskua gutxitzea, eta ebakuntza-gelako lan-fluxu optimizatua”.

34 langile ditu Cyber Surgery enpresak. I+G arloarekiko konpromiso handia, zorroztasun akademikoa eta ikuspegi ekintzailea dira bere oinarriak. Horren guztiaren helburua da zirujau eta pazienteentzako soluzio disruptiboak eta esanguratsuak eskaintzea.

Enpresak SPRI Taldearen Fast Track Innobideak programaren laguntza jaso zuen 2024an, “TRIALAY “Preclinical Trials and Validations of the ALAYA Robotic System for Market Certification” proiekturako. Jasotako laguntzari esker, Cyber Surgeryk aurrerapauso handiak egin ahal izan ditu ALAYA morroi robotikoa balioztatzeko prozesuan, eta FDAk Estatu Batuetan merkaturatzeko ezarritako araudi mailako baldintzak bete ditu”.

Proiektu horri esker, testing, zuzenketa eta balioztatzeko prozesu zorrotza ezarri ahal izan da, kalitatearen barne-estandarrekin eta FDAren erregulazio-eskakizunekin bat etorrita. “Aurrerapen horiek urrats garrantzitsua dira Cyber Surgeryren nazioarteko hazkundea sendotzeko eta kirurgia robotikoaren arloan erreferentziazko enpresa gisa duen posizionamendua sendotzeko”.

Etorkizuneko erronkak nazioartean hedatzearekin eta kontsolidatzearekin lotuta daude, “FDA ziurtagiria lortzeko eta AEBetan merkatua irekitzeko”. Gainera, dibertsifikazio teknologikoa lortu nahi dute, prozedura askotarako plataforma modularretarako bilakaera egiteko.

Eraldaketa digitala areagotzea ere aurreikusten dute, inteligentzia artifiziala integratuz, plangintza kirurgikorako eta konektatutako ebakuntza-geletarako. “Hauek dira gure erronka estrategikoak: mundu mailan araudia (ISO, MDR, FDA) betetzea, eskalagarritasun industriala lortzea, kostuak optimizatzea eta I+G arlorako talentu espezializatua eta finantzaketa jasotzea”.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei bere kanaletan jardueraren berri emateko aukera ematen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

Lotutako albisteak

Polistmodel,  berrogei  urteko  familia-tradizioa  eta  teknologia  aurreratua  galdaketarako  ereduen  fabrikazioan

Polistmodel, berrogei urteko familia-tradizioa eta teknologia aurreratua galdaketarako ereduen fabrikazioan

1983an sortutako Gipuzkoako enpresak artisau-esperientzia eta teknologia berriak uztartzen ditu Zumaiatik industria 4.0ra eboluzionatzeko.

El  Taller  del  Oso  Zurdo-k  erakusketa-soluzio  bakarrak  diseinatzen  eta  fabrikatzen  ditu  Gasteizetik
31/03/2026 Ekintzailetza

El Taller del Oso Zurdo-k erakusketa-soluzio bakarrak diseinatzen eta fabrikatzen ditu Gasteizetik

Arabako enpresak tokiko ekoizpenaren eta lankidetza-lanaren alde egiten du proiektu tekniko eta eraikitzaileen garapenean.

QUBIZ.team  teknologia  eta  berrikuntza  aplikatzen  ditu  enpresa-digitalizazioa  bultzatzeko
30/03/2026 Ekintzailetza

QUBIZ.team teknologia eta berrikuntza aplikatzen ditu enpresa-digitalizazioa bultzatzeko

Bizkaiko “deep tech” deiturikoak doitasun handiko sentsore kuantikoak garatzen ditu, uretan, osasunean, energian eta industrian aplikatzeko.

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

Talleres  Mecánicos  Legutiano,  hodiak  konformatzeko  tresnerian  espezializatutako  familiako  ETEa
26/03/2026 Berrikuntza

Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa

Arabako enpresak bi milioi euro inguru inbertitu ditu etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuan

Lekoizpe,  soluzio  osoak  eskaintzen  dituen  galdaragintzan  eta  mekanizazioan  espezializatutako  enpresa
26/03/2026 Berrikuntza

Lekoizpe, soluzio osoak eskaintzen dituen galdaragintzan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa

Markinako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten 4,1 milioi euro fakturatzea aurreikusten du

CISA  Protección  enpresak  lan-babesaren  digitalizazioaren  aldeko  apustua  egin  du

CISA Protección enpresak lan-babesaren digitalizazioaren aldeko apustua egin du

Enpresak marketplace berri bat inauguratu du interneten bere produktuak bezeroei hurbiltzeko.

Ondarretak  mende  erdia  darama  40  herrialdetan  baino  gehiagotan  presentzia  duten  diseinuzko  altzariak  fabrikatzen
25/03/2026 Nazioartekotzea

Ondarretak mende erdia darama 40 herrialdetan baino gehiagotan presentzia duten diseinuzko altzariak fabrikatzen

Gipuzkoako enpresak, 3.000 instalazio baino gehiago ditu bost kontinenteetan, 13 milioi euro fakturatu zituen 2025ean; erdia baino gehiago esportaziotik etorria.

Zenit  Solarrek  autokontsumo  kolektiboa  eta  energia-komunitateak  sustatzeko  soluzioetan  lan  egiten  du
24/03/2026 Ekintzailetza

Zenit Solarrek autokontsumo kolektiboa eta energia-komunitateak sustatzeko soluzioetan lan egiten du

Gipuzkoako startupak komunitateen marketplace bat abiarazi du, eta estatu mailako funtsezko merkaturatzaile eta sustatzaileekin proiektuak garatu ditu.

StatAI  Solutions  enpresak  robotika  eta  adimen  artifiziala  uztartzen  ditu  prozesu  industrialen  eraldaketa  bultzatzeko

StatAI Solutions enpresak robotika eta adimen artifiziala uztartzen ditu prozesu industrialen eraldaketa bultzatzeko

Gasteizko startupak ‘Physical AI’ soluzioak garatzen ditu, helburu zehatz batekin: aurrerapen teknologikoak industriara eramatea.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.