Arantza Tapia sailburua, Javier Zarraonandia sailburuordearekin eta SPRI Taldeko zuzendareakin, Alex Arriola, Intergune inaugurazioan.
Albisteak 19 otsaila, 2018

Tapiak jakinarazi du Jaurlaritzak laguntasun handiagoa emango diela euskal enpresei atzerrira irteteko

Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburuak Intergune+ ekitaldiaren inaugurazioan esan du estrategiak helburutzat duela “laguntasuna ematea beren kabuz moldatu ezin duten enpresa txikiei”
-

Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburuak Intergune+ ekitaldiaren inaugurazioan esan du estrategiak helburutzat duela “laguntasuna ematea beren kabuz moldatu ezin duten enpresa txikiei”.

Enpresen nazioartekotze foroa astelehen eta astearte honetan egingo da Barakaldoko BECen, 600dik gora konpainiaren parte-hartzearekin.

Intergune foroan aurkeztu dira SPRI Taldearen barruan integratua dagoen eta Eusko Jaurlaritzak aurten abiarazi duen Euskadiko Nazioartekotze Agentziaren  planak.

 

Arantxa Tapiak, Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburuak, adierazi du Euskadik nazioartekotzearen alde egin duen apustua sei herrialdetan zentratuko dela: Alemania, Italia, Erresuma Batua, Txina, Mexiko eta Estatu Batuak. “Enpresaren nazioartekotzea Euskadiko Politika Industrialaren zutabe garrantzitsuenetako bat bihurtu da”, baieztatu du sailburuak eta aipatu du Eusko Jaurlaritzak “laguntasun handiagoa eman” nahi diela euskal enpresei atzerrira irtetean, “batez ere beren kabuz moldatu ezin duten enpresa txikiei”.

 

Tapiak eman dio hasiera astelehen eta astearte honetan Barakaldoko BECen egingo den Intergune+ ekitaldiari, hots, enpresen nazioartekotzearekiko hitzorduari. 600dik gora enpresak parte hartuko dute eta 20tik gora hitzaldi eta mahai-inguru egingo dira 40 hizlariren eskutik. Sailburuak ondoan izan ditu Javier Zarraonandia, Industria sailburuordea, Alexander Arriola, SPRI Taldeko zuzendari nagusia, eta Ainhoa Ondarzabal, Euskadiko Nazioartekotze Agentzia berriko (Basque Trade and Investment) zuzendaria. Aurreko edizioetan bezala aurten ere negozio-areto bat antolatuko da, non posible izango baita 35 enpresa bisitatzea eta beren zerbitzu eta produktuak ezagutzea. Horrez gain, 70 herrialde baino gehiagotan dauden SPRI Taldearen Kanpo Sareko agente eta aholkulariek banan-banan erantzungo diete nazioartekotu nahi duten konpainien premia partikularrei.

 

Intergune+ topagune bat bihurtu da, non euskal enpresek informazio baliagarria jaso dezaketen nazioartekotze-zerbitzu arloko eskaintzaz, Europako politikez, herrialde gorakorrez eta atzerrian izan ditzaketen enpresa-aukerei buruz. SPRI Taldeak –Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziak- antolatu du foroa, zeinetara bertaratu baita SPRIren Kanpo Sare (Basque Trade and Investment) osoa, eta baita ere nazioartekotze produktuak eta zerbitzuak dituzten erakunde eta enpresak. Topaketan hainbat jardunaldi egingo dituzte zenbait gairi buruz, hala nola merkatu interesgarriak, merkatu gorakorrak, laguntza programak eta kasu arrakastatsuak.

 

Arantxa Tapiak segurtatu du esportazioek osatzen dutela BPGaren %30 baino gehiago, gainera, “egiaztatu dugu ohiko esportatzaileen kopurua %16 handitu dela azken 4 urteetan eta esportatzaile handien kopurua ere -50 milioi eurotik gorakoak- %18 hazi dela”.

 

Sailburuak azpimarratu du euskal esportazioen datuak onak direla eta iaz inoiz erdietsi gabeko kopuruak erdietsi zirela. “Esportazioak %10,8 hazi dira 2016arekin alderatuta, eta Estatu osoko esportazioen %8,6 dira. Baina ezin dugu horrekin konformatu, aztertu behar dugu zer gehiago egin dezakegun”.

 

Arantxa Tapiak hiru ildotan banatu du Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze estrategia. Lehentasunezkoa sei herrialde hauetan zentratzen da: Alemania, Italia, Erresuma Batua, Txina, Mexiko eta AEBak. Sailburuak bereziki azpimarratu du Italiaren aldeko apustua, Italiako industriak antzekotasun handiak baititu Euskadikoarekin. “Aukera paregabea da sinergiak sortzeko puntako sektoreetan, hala nola aeronautikan, bioteknologian, manufaktura aurreratuan, robotikan eta energian. Gainera, sektore horiek euskal politika industrialaren RIS3 estrategiaren barruan kokatuta daude”. Elikaduraren industria ere nabarmendu du, esanaz “aukera asko ireki” ditzakeela, “Italia lehengaien inportatzaile handia delako”.

 

Bigarren mailako lehentasuna duten herrialdeak dira Frantzia, Brasil, Errusia, India eta Kolonbia, eta hirugarren mailan leudeke beste hauek: ASEAN (Singapur, Malaysia, Indonesia, Thailandia); Ekialde Ertaina; Maroko; Japonia; Iran eta Hego Korea. “Horrek ez du esan nahi beste sektore batzuetan lan egin nahi duten enpresek ez dutela jasoko Jaurlaritzaren laguntzarik, bulegoetako zerbitzuen edo aholkulari-kolaboratzaileen bidez”.

 

Sailburuak gogoratu du legealdi honetan 94,1 milioi euroko partida bideratu dela nazioartekotze arloko politiketara eta hizpide hartu ditu laguntza programak, besteak beste, ETEei zuzendutako Pilotu eta oso nazioartekotuta dauden ETEei zuzendutako Sakondu. Orobat esan du Basque Trade and Investment – Euskadiko Nazioartekotze Agentzia berria sortu dela, “eta bertan bildu ditugu Jaurlaritzak eta SPRIk ematen dituzten zerbitzuak”.

 

Euskadiko Nazioartekotze Agentzia

Hain zuzen, Intergune foroan aurkeztu dira Eusko Jaurlaritzak aurten abiarazi duen Euskadiko Nazioartekotze Agentziaren planak. Agustín Arostegik, Jaurlaritzako Nazioartekotze programen arduradunak, esan du BTIren helburua dela nazioartekotze arloko gaitasun guztiak integratzea. “Nazioartekotze arloko programa eta zerbitzuen arteko bereizketa funtzionala desagerrarazi nahi dugu, eta enpresen premia zehatzei hobeto egokitu”.

 

Agentzia berri honek antolakunde bakar baten pean biltzen ditu Lakuako eta SPRIko nazioartekotze arloko taldeak eta baliabideak. Eusko Jaurlaritzak kudeatzen dituen programak kudeatuko ditu, adimen lehiakorrerako sistema berria diseinatu eta abiaraziko du, atzerriko Bulego Sarea indartuko du, pertsonak gaituko ditu nazioartekotze arloko beken bidez, nazioartekotzea finantzatzeko egungo programak berrikusiko ditu, eta laguntza emango du finantza-tresnak eskuratzeko edota Basque Country markaren erabilera bultzatzeko.

 

Euskadiko Nazioartekotze Agentziak 22 milioi euroko aurrekontua izango du 2018an eta profesionalen talde bat esleituko zaio, 30 profesional egongo direlarik egoitza nagusian eta 19 Kanpo Sarean.

 

Intergunen beste mahai-inguru bat ere antolatu da Basque Country Lizitazioak Plataformari buruz. Programa horren bidez euskal enpresei laguntzen zaie finantzaketa multilateraleko lizitazio proiektuetan parte hartzen. Iaz 7 bidaia egin ziren, proiektu horien deialdiak egiten dituzten organismoekin harremanak sortzeko eta gure enpresak 3 herrialdetan preskribatzeko: Kolonbian, Mexikon eta Argentinan.

 

Lizitazio konplexuak eta handiak direnez, euskal enpresek erakundeen babesa eta kudeaketa-laguntza behar dute beren proposamenak aurkezteko.

 

Marian Ibarrondo, SPRI Taldeko Invest in the Basque Country arloko arduraduna, atzerriko inbertsioa erakartzeaz mintzatu da, eta esan du azken sei urteotan bikoiztu egin dela. “2006-2011 artean 2.980 milioi euro izan baziren, 2012-2016 urteen artean 6.565 izan dira. Madril eta Bartzelonaren ostean, Euskadi da inbertsio gehien erakartzen duen Estatuko hirugarren hiriburua”.

 

Ibarrondok azpimarratu du, atzerriko inbertsioari dagokionez, Euskadik berreskuratu duela krisiaren aurreko maila “eta askoz txikiagoa” dela “Europar Batasunekoa (BPGaren %1,5) edo Estatukoa (%2,5) baino”. Euskal enpresen %0,52 bakarrik dira atzerriko enpresen filialak, baina negozio bolumenaren %15 baino gehiago biltzen dute. BPGaren %13tik gorako ekarpena egin zuten 2015ean.

 

SPRIko Invest in the Basque Country sailaren jarduera lagungarri izan da kopuru horiek lortzeko, lan handia egin baitu balio erantsia eta enplegua sortzen duten enpresa trakziogileak bilatzeko. 2014-2017 urteen artean, 216 proiektu kudeatu ditu guztira; horietatik 62 arrakastatsuak izan dira, 334,5 milioi euroko inbertsioa sortzeaz gain, 1.329 enplegu berri sortu eta 2.637 mantendu dituztelako.

 

Mahai-ingurua

Bestalde, “Nazioartekotze esperientziak tamainaren arabera” mahai-ingurua egin da, non lau enpresek (Ega Master, Inkoa, Irizar eta Lantek) atzerrira irteteak dituen erronkak komentatu baitituzte.

 

“Bi gauza behar dira atzerrira irteteko: batetik, negozio ideia on bat eta lantalde motibatu bat eta, bestetik, atzerriarekin komunikatzea” adierazi du Aner Garmendiak, Ega Master enpresako zuzendari nagusiak. Lantek enpresako zuzendari nagusi Alberto Martinezek azpimarratu du, zuzendaritzaz gain, lantaldeak ere “norabide berean” egin behar duela arraun, eta helburua dela “bide zuzena egitea, ez erosoena”.  Rafael Sterling-ek, Irizar enpresako Nazioarteko zuzendariak, esan du zailena dela atzerrira joateko prest dauden ongi prestatutako langileak lortzea. Lua Legazpik, Inkoa enpresako merkatu multilateralen arduradunak, baieztatu du jarrera pertsonala funtsezkoa dela arrakasta izateko.

 

Etorkizunerako erronka gisa, Martínezek azaldu du langileak behar dituztela 4.0 Industriak dakartzan erronka berriei aurre egiteko, “bestela kanpoan bilatu beharko dugu talentu hori”. Sterling bat etorri da esatean gazteek ez dutela atzerrira joan nahi lanera eta horrek hutsune bat sortzen duela.

 



 

Lotutako albisteak

Euskadik  Bogotako  Metroaren  2.  Lineako  aukera  industrialak  aztertu  ditu
30/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik Bogotako Metroaren 2. Lineako aukera industrialak aztertu ditu

Euskadik Kolonbian duen Ordezkaritzak topaketa erdi-presentzial bat antolatu du hil honetan, herrialdeko hiriburuko Metroaren 2. Lineak euskal enpresei eskaintzen dizkien aukera komertzialak ebaluatzeko.

Euskadik  energia  berriztagarrien  sektorean  Japonian  duen  kokapen  estrategikoa  indartu  du
18/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik energia berriztagarrien sektorean Japonian duen kokapen estrategikoa indartu du

Tokion ospatu da Smart Energy Week azokaren edizio berri bat, eta bertan, Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei lagundu die itsasoko energia eolikoan eta hidrogenoan dauden aukerak arakatzen.

Korrika  Europa,  Amerika,  Asia  eta  Ozeaniara  iritsiko  da  kanpo-sarearen  eskutik

Korrika Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniara iritsiko da kanpo-sarearen eskutik

BasqueTraderen nazioarteko zazpi bulegok bat egin dute aste honetan euskararen aldeko ekimenarekin.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Nazioartekotzea  emakumeen  lidergorako  aukera-gune  gisa  sendotzen  ari  da  Euskadiko  ETEetan
13/03/2026 Nazioartekotzea

Nazioartekotzea emakumeen lidergorako aukera-gune gisa sendotzen ari da Euskadiko ETEetan

Basque Trade & Investment-ek WOMEX europar proiektuaren esparruan landutako txosten baten emaitzak aurkeztu ditu; bertan, kanpo-irekiera genero-orekarako eta enpresen lehiakortasunerako elementu estrategikotzat jotzen da.

Bio-osasunaren  arloan  Thailandiaren  aukera  ezarpen-ereduaren  araberakoa  da
09/03/2026 Nazioartekotzea

Bio-osasunaren arloan Thailandiaren aukera ezarpen-ereduaren araberakoa da

Manufaktura-oinarria, sendotzen ari den arau-esparrua eta ASEAN ingurunerako lehentasunezko sarbidea konbinatzen ditu Thailandiak. Bio-osasunaren arloko euskal enpresarentzat, aukera ez da komertziala bakarrik: industriala eta eskualdekoa ere bada. Ezarpen-eredua zehaztasunez definitzearen araberakoa da haren bideragarritasuna.

EB  –  Mercosur  akordioak  merkatua  ireki  du,  eta  sarbidea  faseka  diseinatzen  duenarentzat  izango  da  abantaila
09/03/2026 Nazioartekotzea

EB – Mercosur akordioak merkatua ireki du, eta sarbidea faseka diseinatzen duenarentzat izango da abantaila

Merkatua ez da bat-batean irekiko. Faseka irekiko da. Eta fase bakoitzak bere erabakia eskatzen du.

Lehendakariak  Industria  Defendatzeko  Taldearen  bilerarako  deia  egin  du,  Ekialde  Hurbileko  gerra-egoeraren  gorakadaren  aurrean

Lehendakariak Industria Defendatzeko Taldearen bilerarako deia egin du, Ekialde Hurbileko gerra-egoeraren gorakadaren aurrean

Euskadik enpresa-presentzia handia du gatazka-guneetan; Eusko Jaurlaritzak 42 euskal enpresa eta 63 industria- eta merkataritza-ezarpen detektatu ditu. “Euskaditik ezin dugu munduko egoera geopolitikoa kontrolatu, baina bizkor erantzun dezakegu gure industria babesteko”, azpimarratu du lehendakariak

Imanol  Pradales:  “Euskadi  ‘industria  bizkortzeko  eremua’  izendatzeko  lan  egingo  dugu”

Imanol Pradales: “Euskadi ‘industria bizkortzeko eremua’ izendatzeko lan egingo dugu”

Lehendakariak iragarri du gai hori Espainiako gobernuarekin duen aldebiko agendara eramango duela, Bruselara egin duen hirugarren bidaia ofizialean; izan ere, Europako Batzordeak Industria Bizkortzeko Legearen proiektua aurkeztu du

Lehendakariak  goraipatu  egin  du  euskal  enpresek  ‘Made  In  Euskadi’  produktuaren  ospea  bermatzeko  egin  duten  ahalegina

Lehendakariak goraipatu egin du euskal enpresek ‘Made In Euskadi’ produktuaren ospea bermatzeko egin duten ahalegina

Imanol Pradalesek deia egin du industria babesteko eta Europako berrindustrializazioaren harira datozen aukerak aprobetxatzeko

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.