Nazioartekotzea Basque Trade & Investment
Albisteak 10 urria, 2025

Nazioartekotzerako enpresa-lankidetzari bultzada, Elkarturekin

Urriaren 14an Elkartu programaren deialdi berri bat irekiko da. Nazioartekotze-jardueretarako enpresen arteko lankidetza bultzatzea da programaren xedea. 1.000.000 euroko aurrekontua du programak, eta nazioartean duten posizionamendua hobetu nahi duten enpresa-lankidetzako elkarte eta taldeei zuzenduta dago.
-

Urriaren 14tik azaroaren 17ra egongo da irekita. Eskatu, aurrekontua agortu baino lehen!

Euskal enpresen artean lankidetza sustatzea da Elkartu 2025 programaren helburu nagusia, nazioarteko merkatuei heltzeko. Gainera, garapen jasangarria sustatzen du prozesu horretan. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak dira, eta merkatu berrietara sartzea errazten duten proiektuei eta parte hartzen duten enpresen lehiakortasuna indartzen duten proiektuei laguntzeko daude diseinatuta.

Nazioartean hedatzeko aukera

Nazioarteko eragiketak hedatzeko aukera bikaina eskaintzen die Elkartu 2025 programak euskal enpresei, 66.000 € arteko laguntza teknikoaren eta finantzarioaren bidez. Merkatu berrietara sartzea errazteaz gain, aliantza estrategikoak sortzea eta lankidetza-sareak garatzea ere sustatzen du programa honek. Izan ere, horiek funtsezkoak dira hazkunde jasangarria eta lehiakorra lortzeko.

Hainbat motatako gastuak hartzen dituzte barne laguntza hauek, hala nola partzuergoen eraketa, nazioartekotze-planak egiteko kanpo-aholkularitza, nazioarteko azoketan parte hartzea eta merkatuko azterketak egitea. Gainera, aintzat hartzen du kanpoko merkatuetan sartzeko beharrezkoak diren jarduera operatiboen eta sustapen-jardueren finantzaketa ere; adibidez, misio komertzialak eta xede-merkatuetan agente komertzialak kontratatzea.

Onartutako aurrekontuaren % 80ra arte finantzatuko da laguntzen bidez, Global Compacteko bazkideak diren erakundeen kasuan; gehienez ere, 66.000 euro partzuergo bakoitzeko.

Diruz lagun daitezkeen proiektuak eta eskatzeko prozedura

EAEn erregistratuta dauden irabazi-asmorik gabeko elkarteei, enpresa-lankidetzako taldeei, esportazio-partzuergoei eta ETE-ekin batera lan egiten duten enpresa handiei irekita dago Elkartu 2025.

Dirulaguntzak jaso ahal izateko, erakundeek eskaera xehea aurkeztu behar dute. Eskaerak barne hartu beharko ditu ekintza-plan bat eta garatuko diren jardueren deskribapena.

Ez galdu zure mugak zabaltzeko eta nazioarteko lehiakortasuna handitzeko aukera. Eskatu Elkartu 2025 programaren laguntzak, azaroaren 17 baino lehen!

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  13  milioi  eurora  handitu  du  Renove  Smart  Industryren  aurrekontua,  makina  aurreratuaren  ETEetan  modernizazio  teknologikoa  bizkortzeko
01/04/2026 Finantzaketa

Eusko Jaurlaritzak 13 milioi eurora handitu du Renove Smart Industryren aurrekontua, makina aurreratuaren ETEetan modernizazio teknologikoa bizkortzeko

Industriarako Defentsa Taldearen bileraren ondoren, Mikel Jauregiren Sailak 4 milioi euro gehiago emango dizkio dirulaguntzari

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
01/04/2026 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

⁣Aste Santua eta zibererasoak: batera doaz. Aste honetan jende askok deskonektatzen du. Iruzurgileak, ez. Egun hauek aprobetxatzen dituzte, erne egoteari uzten diogunean, engainatzeko saiakera egiteko.⁣⁣ CYBASQUEren eskutik: atseden ona izan eta zerbait arraroa iruditzen bazaizue, galdetu klikatu aurretik.⁣

Euskadik  Bogotako  Metroaren  2.  Lineako  aukera  industrialak  aztertu  ditu
30/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik Bogotako Metroaren 2. Lineako aukera industrialak aztertu ditu

Euskadik Kolonbian duen Ordezkaritzak topaketa erdi-presentzial bat antolatu du hil honetan, herrialdeko hiriburuko Metroaren 2. Lineak euskal enpresei eskaintzen dizkien aukera komertzialak ebaluatzeko.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
27/03/2026 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Gaur egun bizi dugun ziurgabetasun ekonomiko eta energetikoaren testuinguruan, MUBIL Mobility Expo erakusketak berriz ere agerian uzten du lurraldearen eta, oro har, Euskadiren gaitasun industrial, teknologiko eta berritzaileen beste adibide bat. FICOBA Azokak sektorean eragina duten hainbat kluster biltzen ditu.

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an ireki zen Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  28  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  ETEen  eraldaketa  digitalerako

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu euskal ETEen eraldaketa digitalerako

Euskal ETEek Adimen Artifizialeko eta Zibersegurtasun Industrialeko programen bitartez eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Eusko  Jaurlaritzak  54  milioi  euro  inbertitu  ditu  ETEen  eraldaketa  eta  dibertsifikazioa  bultzatzeko
25/03/2026 Finantziazioa

Eusko Jaurlaritzak 54 milioi euro inbertitu ditu ETEen eraldaketa eta dibertsifikazioa bultzatzeko

Aurreko Indartu eta Gauzatu Industria laguntza-programak biltzen dituen Dibertsifika programaren bitartez

Euskadiko  enpresa  industrialetan  adimen  artifiziala  barneratzea  sustatzen  duten  proiektuak  babesten  ditugu

Euskadiko enpresa industrialetan adimen artifiziala barneratzea sustatzen duten proiektuak babesten ditugu

Adimen Artifiziala 2026 laguntza-programa datorren asteartean, martxoaren 24an, zabalduko da, SPRIk adimen artifizialeko teknologiak txertatzearen eta datuaren estrategia indartzearen alde egiten duten enpresa-proiektuei ematen dien laguntzari jarraipena emanez.

1M  €  hazteko  gaitasun  handia  duten  enpresak  bultzatzeko  laguntzetan
20/03/2026 Ekintzailetza

1M € hazteko gaitasun handia duten enpresak bultzatzeko laguntzetan

SPRI Taldeak Hazten+ 2026 laguntzen deialdia argitaratu du, lehen Ekintzaile+ zena ordezkatzera datozenak, enpresa-proiektu berritzaile eta teknologiko berriak garatzen eta martxan jartzen laguntzeko. Martxoaren 24tik maitzaren 14ra egongo da irekita laguntzak eskatzeko epea. Enpresa bakoitzak, gehienez, 100.000 euro jaso ditzake, Enpresa Plana gauzatzeko gastuak ordaintzeko.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
20/03/2026 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Energia: Nouvelle-Aquitainek eta Euskadik aukera interesgarriak eskaintzen dituzte gure ekonomiako hainbat sektorerentzat. Mugikortasuna ere jarduera-eremu egokia da Euskadiko Klusterrentzat: MUBIL Mobility Expo martxoaren 25ean eta 26an egingo da FICOBAn (Irun).

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.