Euskadi Japón
Albisteak 24 ekaina, 2025

Japoniako Gobernuak goi mailako bisita instituzionala egin du Euskadira berrikuntza, energia eta lurralde-garapen arloko lankidetza indartzeko

Bisita ofizial hau Fukushimako prefekturak eta Eusko Jaurlaritzak energia berriztagarrietan, garapen jasangarrian eta elkartruke instituzionalean oinarrituta 2019an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da.
-

Japoniako Gobernuko Berreraikuntzako ministroak, F-REI institutuko (Fukushima Institute for Research, Education and Innovation), ordezkariekin batera, astearte honetan Euskadira egindako bisita ofiziala hasi du eskualdeko berrikuntzaren ekosistema gertu-gertutik ezagutzeko asmoz. Horrekin lotuta, interes berezia jarri du arlo estrategikoetako startupei babesa emateko mekanismoetan eta, horien artean, bereziki aipatu beharrekoa da Foodtech arloa.

Jardunaldia hasteko, Bilboko Burtsa eraikinean erakunde mailako topaketa egin dute. Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Sail baitako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitalaren arloko sailburuordeak, Jaione Ganzarain andreak, zuzendu du topaketa. Saioan zehar, sailburuordeak eskainitako aurkezpenean, Euskadi oso eskualde berritzailea dela eta balio erantsi handiko sektoreetan espezializatuta dagoela azpimarratu dute; hala nola fabrikazio aurreratuan, energian eta biozientzian. Lurraldeko ekosistema zientifiko-teknologiko sendoa ere nabarmendu du, lankidetza publiko-pribatuan oinarritua eta BRTA (Basque Research and Technology Alliance) bezalako sareen bidez antolatua. Era berean, garapen jasangarriaren eragile gisa, espezializazio adimendunaren euskal estrategia, trantsizio energetikoaren aldeko apustua eta nazioartekotzearen eta lankidetza teknologikoaren aldeko konpromisoa nabarmendu ditu.

Honako hauek osatu dute Japoniatik iritsitako ordezkaritza: Norikazu Suzuki jaunaJaponiako Berreraikuntza Ministerioko ministrordeaTomohito Arao doktoreaF-REI institutuko Nekazaritza, basogintza eta arrantzako zuzendariondokoa; eta Kei Maeda jauna, ministrordearen idazkari pertsonala.

Topaketaren ostean, Bilboko Udaleko ordezkariek harrera egin diote segizioari, eta garapen ekonomikorako, ekintzailetzari laguntzeko eta hirigintza arloko nazioartekotzearen tokiko estrategiak izan dituzte hizpide.

Arratsaldean, ordezkaritzak Foodtech eta ekonomia urdinean espezializatutako AZTI zentro teknologikoaren instalazioak eta nekazaritza eta ingurumeneko ikerketan erreferentea den NEIKER zentroa bisitatu ditu. Bi bisita horiei esker, berrikuntza teknologikoan sinergiak identifikatu eta lankidetza zientifiko eta enpresarialerako bide posibleak aztertu ahal izan dituzte.

Bisita ofizial hau Fukushimako prefekturak eta Eusko Jaurlaritzak energia berriztagarrietan, garapen jasangarrian eta elkartruke instituzionalean oinarrituta 2019an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da. Bidaia, halaber, F-REI institutuak Fukushimako eskualdea suspertzen lagunduko duten nazioarteko aliantzak ezartzeko duen interesari lotuta dago. Horren guztiaren oinarriak dira hauek: teknologia aurreratua, ikerketa aplikatua eta berrikuntzarako sare globalak.

Euskadi Japón

Lotutako albisteak

Euskadik  Europan  duen  presentzia  indartu  du  Trade  Promotion  Europe-ren  2025eko  Batzar  Nagusian
05/12/2025 Nazioartekotzea

Euskadik Europan duen presentzia indartu du Trade Promotion Europe-ren 2025eko Batzar Nagusian

Basque Trade & Investment euskal esperientzia partekatzeko topaketan izan da, ETE esportatzaileei laguntzeko eta esportazio intentsitate handiko industria sare aurreratu bat nazioartekotzeko

Euskadik  Txilerekin  duen  aliantza  komertziala  indartu  du  arkitekturaren  eta  diseinuaren  sektorean
05/12/2025 Kluster politika

Euskadik Txilerekin duen aliantza komertziala indartu du arkitekturaren eta diseinuaren sektorean

Nazioarteko Arkitektura Topaketa, Cluster Habic-ek Txileko Euskadiko Ordezkaritzaren eta SPRI Taldeko Basque Trade & Investment-en laguntzarekin antolatua, 80 profesional baino gehiago bildu zituen eta 12 euskal enpresek ‘Hospitality’ eremuan beraien gaitasunak aurkezteko aukera izan zuten

Euskadik  eta  Singapurrek  itsas  eolikoan  dituzten  gaitasunak  partekatu  dituzte  webinar  baten  bidez
28/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik eta Singapurrek itsas eolikoan dituzten gaitasunak partekatu dituzte webinar baten bidez

Basque Trade & Investment-ek, Enterprise Singapore eta BasqueEnergy-rekin lankidetzan, topaketa birtual bat antolatu du lankidetza-aukerak aztertzeko.

Euskadik  eta  Fukushimak  lankidetza  ekonomikoa  eta  teknologikoa  indartu  dute
27/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik eta Fukushimak lankidetza ekonomikoa eta teknologikoa indartu dute

Bisitaren programan, garapen industrialari eta teknologikoari lotutako euskal ekosistemaren trakzio-ekimenak aurkeztu ziren.

Euskadik  adimen  artifizialean  duen  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  Emilia-Romañara  egindako  misio  batekin
25/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik adimen artifizialean duen nazioarteko proiekzioa indartu du, Emilia-Romañara egindako misio batekin

Euskal ordezkaritza batek Italiako eskualdea bisitatu du, AAren eskualdeko ekosistema bertatik bertara ezagutzeko, aliantza estrategiko posibleak aztertzeko eta nazioartean arrakasta izan duten ereduak ezagutzeko.

Moldaviak  proiektu  estrategikoen  zorro  bat  sortzeko  deialdia  abiarazi  du
21/11/2025 Nazioartekotzea

Moldaviak proiektu estrategikoen zorro bat sortzeko deialdia abiarazi du

Ekimen hori aukera bat da Euskadiko enpresek merkatu berriak esploratzeko.

Euskal  enpresek  negozio  eta  lankidetza  aukerak  aztertu  dituzte  Ontario  eta  Eskozia  Berrian
20/11/2025 Nazioartekotzea

Euskal enpresek negozio eta lankidetza aukerak aztertu dituzte Ontario eta Eskozia Berrian

Konpainiek Kanadako bi probintzien negozio aukera nagusiak aztertu dituzte ‘Business & Investment in Canada: Ontario & Nova Scotia’ ekitaldian, arreta berezia jarriz azpiegitura, fabrikazio aurreratua eta energia sektoreetan.

Turkian  finkatutako  bederatzi  euskal  enpresek  esperientziak  partekatu  eta  aukerak  aztertu  dituzte  Istanbulen
19/11/2025 Nazioartekotzea

Turkian finkatutako bederatzi euskal enpresek esperientziak partekatu eta aukerak aztertu dituzte Istanbulen

Basque Trade & Investment erakundeko Turkiako bulegoak antolatutako ‘Basque Companies in Türkiye: Market Experiences & Cooperation Opportunities’ topaketan parte hartu dute konpainiek aste honetan

ReBuild  Ukrainek  elkarlanerako  bide  berriak  eskaintzen  ditu  berreraikitze  arloan
14/11/2025 Nazioartekotzea

ReBuild Ukrainek elkarlanerako bide berriak eskaintzen ditu berreraikitze arloan

Basque Trade & Investment-ek Varsovian duen bulegoak azokan parte hartu du, herrialdea berreraikitzeko sektore estrategikoetan dauden euskal enpresentzako aukera zehatzak identifikatzeko helburuarekin.

Euskadik  energia  eoliko  flotatzailean  duen  lidergoa  indartu  du,  Eskoziako  FOW  2025  konferentzian  parte  hartuta
13/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik energia eoliko flotatzailean duen lidergoa indartu du, Eskoziako FOW 2025 konferentzian parte hartuta

Hamar euskal enpresak aliantza eta negozio-aukera berriak bultzatu dituzte Eskoziako Aberdeen hirian, sektoreko Europako foro nagusian.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.