Albisteak 12 Marzo, 2025

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”

Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen
-

Elkargune honen baitan, AEBko industria aeroespazialari buruzko esperientziak trukatu dituzte, bai eta merkatu estrategiko horretan Euskadik duen presentzia indartu ere

Gaur, sektore aeroespazialeko euskal enpresekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Nazioartekotze Agentziako ordezkariekin bildu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen. Batzar hauetan Estatu Batuetako industria aeroespazialari eta euskal ekosistema aeronautikoari buruzko esperientziak eta ezagutza trukatu dituzte; horretaz gain, merkatu estrategiko horretan Euskadik duen pisua indartu egin dute.

Bilera honek egungo testuinguru ekonomikoan duen garrantzia azpimarratu du Lehendakariak. “Bizi dugun unea historikoa da, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak baliatzen jarraitzeko asmo sendoa eta grina ditugu, baita hemen ere, Estatu Batuetan. Gure ikuspegia epe luzerako da, balioa emango diguten nazioarteko aliantzak eta sareak josi behar ditugu. Herri gisa hazten eta aurrera egiten jarrai dezagun”, adierazi du Pradalesek.

Era berean, Lehendakariak gogorarazi du Euskadiko laugarren bazkide komertziala direla Estatu Batuak; zentzu horretan, Euskadik 1.992 milioi euroko esportazioak izan ditu 2024an. “Gehien esportatutako produktuen artean, bigarrenak izan dira hegazkingintzarako turborreaktoreak eta turbopropultsatzaileak. Beraz, muga-zergen mehatxuak oso kezkagarriak dira gure ekonomiarako. Hala ere, irits daitezkeen oztopoen gainetik, epe luzera begiratu behar dugu, eta gure esku dagoena egin, Estatu Batuekin ditugun ekonomia-, enpresa-, zientzia-, kultura- eta prestakuntza-loturak sendotzeko”, nabarmendu du Lehendakariak.

Ildo horretatik, Pradalesek nabarmendu du euskal sektore aeronautiko eta aeroespazialak lankidetza estua duela munduko erreferentziazko erakunde eta enpresekin, esate baterako, NASArekin eta AEBko hainbat ikerketa-zentrorekin. “Eragile askorekin gure harreman-sareak elikatu eta estutu behar ditugu; izan ere, segur aski, eragile horiek ez datoz bat ezartzen ari diren babes-neurriekin. Trump eta bere administrazioa baino askoz gehiago dira Estatu Batuak. Lankidetzarako aukera berriak aztertzen jarraitu behar dugu, batez ere, zuek ordezkatzen dituzuen sektore estrategikoetan”, azaldu du.

 

Sektore hori funtsezkoa da Euskadiren garapen ekonomikorako

Lehendakariak Europako industria-testuinguruari egin dio erreferentzia, eta garbi utzi du Europako industriaren berpizkundean sektore aeronautiko eta aeroespazialak funtsezko eginkizuna duela. “Gure oinarri europarretik abiatuta hazten jarraitzeko gai izateak erabakiko du gure arrakasta”.

 

Euskadiko esportazioen rankingean laugarren postuan daude Estatu Batuak. Gaur egun, 5.500 enpresa esportatzaile daude Euskadin, eta horietatik 1.001 enpresak sarri baino sarriago hartu-emanak izaten dituzte Estatu Batuetako merkatuarekin. Aukera-sektoreen artean energia, makineria eta ekipo-ondasunak, automobilgintza eta bio-osasuna daude.

Estatu Batuetako industria aeroespaziala munduko handiena da; arlo horretako enplegua oso kualifikatuta egoteak eta hornidura-kate sendoak izateak babesten dute. 2024an, 955.000 milioi dolarreko salmentak eragin zituen, herrialde osoaren BPGren % 1,6. Inflazioa, lehia globala eta arlo horretako beste erronka batzuk gorabehera, eskariak gora egiten jarraitzen du, eta sektorea estrategikoa da oraindik.

Bestalde, Euskadik bere lidergoa sendotu du sektore aeronautiko eta aeroespazialean. Estatuko industria aeroespazialaren fakturazioaren % 15 Euskaditik dator; eta Europakoaren % 1. Industria aeroespazialak pisu handi du Euskadin; izan ere, arlo honetan eskarmentu handia dago, berritzeko gaitasuna eta nazioartekotze-maila altua. Ildo beretik, sektore honetako euskal enpresek indarra dute atzerrian; Estatuan 56 ekoizpen-instalazio daude, eta 30 atzerrian; horri esker, merkatuak eta diru-sarrerak dibertsifika daitezke.

Euskadik balio-kate osoa du industria aeronautikoan; inbertsioak erakarri eta bere enpresa-ekosistema indartzen ari da. Sektore aeroespazialeko euskal enpresa eta zentro teknologikoen artean honako hauek nabarmentzen dira: AVS (Added Value Solutions), CFAA (Aeronautics Advanced Manufacturing Center), IDOM, Ikerlan S. Coop., Korta, Metal Estalki, Ona Electroerosion, Satlantis, Sener Aeroespacial, Tekniker Fundazioa eta Trimek – Innovalia Metrology.

Lotutako albisteak

Euskadik  energia  berriztagarrien  sektorean  Japonian  duen  kokapen  estrategikoa  indartu  du
18/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik energia berriztagarrien sektorean Japonian duen kokapen estrategikoa indartu du

Tokion ospatu da Smart Energy Week azokaren edizio berri bat, eta bertan, Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei lagundu die itsasoko energia eolikoan eta hidrogenoan dauden aukerak arakatzen.

Korrika  Europa,  Amerika,  Asia  eta  Ozeaniara  iritsiko  da  kanpo-sarearen  eskutik

Korrika Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniara iritsiko da kanpo-sarearen eskutik

BasqueTraderen nazioarteko zazpi bulegok bat egin dute aste honetan euskararen aldeko ekimenarekin.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Nazioartekotzea  emakumeen  lidergorako  aukera-gune  gisa  sendotzen  ari  da  Euskadiko  ETEetan
13/03/2026 Nazioartekotzea

Nazioartekotzea emakumeen lidergorako aukera-gune gisa sendotzen ari da Euskadiko ETEetan

Basque Trade & Investment-ek WOMEX europar proiektuaren esparruan landutako txosten baten emaitzak aurkeztu ditu; bertan, kanpo-irekiera genero-orekarako eta enpresen lehiakortasunerako elementu estrategikotzat jotzen da.

Bio-osasunaren  arloan  Thailandiaren  aukera  ezarpen-ereduaren  araberakoa  da
09/03/2026 Nazioartekotzea

Bio-osasunaren arloan Thailandiaren aukera ezarpen-ereduaren araberakoa da

Manufaktura-oinarria, sendotzen ari den arau-esparrua eta ASEAN ingurunerako lehentasunezko sarbidea konbinatzen ditu Thailandiak. Bio-osasunaren arloko euskal enpresarentzat, aukera ez da komertziala bakarrik: industriala eta eskualdekoa ere bada. Ezarpen-eredua zehaztasunez definitzearen araberakoa da haren bideragarritasuna.

EB  –  Mercosur  akordioak  merkatua  ireki  du,  eta  sarbidea  faseka  diseinatzen  duenarentzat  izango  da  abantaila
09/03/2026 Nazioartekotzea

EB – Mercosur akordioak merkatua ireki du, eta sarbidea faseka diseinatzen duenarentzat izango da abantaila

Merkatua ez da bat-batean irekiko. Faseka irekiko da. Eta fase bakoitzak bere erabakia eskatzen du.

Lehendakariak  Industria  Defendatzeko  Taldearen  bilerarako  deia  egin  du,  Ekialde  Hurbileko  gerra-egoeraren  gorakadaren  aurrean

Lehendakariak Industria Defendatzeko Taldearen bilerarako deia egin du, Ekialde Hurbileko gerra-egoeraren gorakadaren aurrean

Euskadik enpresa-presentzia handia du gatazka-guneetan; Eusko Jaurlaritzak 42 euskal enpresa eta 63 industria- eta merkataritza-ezarpen detektatu ditu. “Euskaditik ezin dugu munduko egoera geopolitikoa kontrolatu, baina bizkor erantzun dezakegu gure industria babesteko”, azpimarratu du lehendakariak

Imanol  Pradales:  “Euskadi  ‘industria  bizkortzeko  eremua’  izendatzeko  lan  egingo  dugu”

Imanol Pradales: “Euskadi ‘industria bizkortzeko eremua’ izendatzeko lan egingo dugu”

Lehendakariak iragarri du gai hori Espainiako gobernuarekin duen aldebiko agendara eramango duela, Bruselara egin duen hirugarren bidaia ofizialean; izan ere, Europako Batzordeak Industria Bizkortzeko Legearen proiektua aurkeztu du

Lehendakariak  goraipatu  egin  du  euskal  enpresek  ‘Made  In  Euskadi’  produktuaren  ospea  bermatzeko  egin  duten  ahalegina

Lehendakariak goraipatu egin du euskal enpresek ‘Made In Euskadi’ produktuaren ospea bermatzeko egin duten ahalegina

Imanol Pradalesek deia egin du industria babesteko eta Europako berrindustrializazioaren harira datozen aukerak aprobetxatzeko

Euskal  enpresak  EB-Mercosur  Akordioaren  merkataritza  aukera  berriak  aztertzen  ari  dira
27/02/2026 Nazioartekotzea

Euskal enpresak EB-Mercosur Akordioaren merkataritza aukera berriak aztertzen ari dira

90 profesional baino gehiagok parte hartu dute jardunaldi tekniko batean, Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairekin sinatutako itunak izango dituen muga-zergen eragina, erregulazioa eta onura estrategikoak ezagutzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.