Basque Trade Chequia Praga
Invest in Basque Country Nazioartekotzea
Albisteak 28 iraila, 2020

Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasuneko euskal ekosistema aurkeztu du Txekian

Une honetan, berrogeita hamarretik gora euskal enpresa daude Txekian eta gehienak automozio sektoreko produkzio-lantegiak dira
-

Eusko Jaurlaritzak “zibersegurtasuneko euskal ekosistema” aurkeztu du Txekian, SPRI Taldeak Euskadiren eta Txekiaren arteko harreman estuak direla-eta antolatutako jardunaldi batean.

Azken urteotan asko garatu eta sendotu dira bi herrialdeen arteko harreman instituzional eta enpresarialak, ikusi da interes ugari partekatzen dituztela eta elkarren osagarri izan daitezkeela hainbat alderditan, eta hartara, ahalegin berezia egin da loturak estutzeko askotariko ekitaldien bitartez (azokak, misioak, topaketa profesionalak, bilera fisikoak zein onlinekoak…). 2019aren amaieran, euskal erakundeen ordezkaritza bat bisitan joan zen Txekiara eta bisitaldi hartan Memorandum bat sinatu zen, Euskadiko eta Txekiako enpresentzako negozio- eta inbertsio-aukerak identifikatzeko eta lankidetza-ekintzak nahiz esperientzia-trukeak sustatzeko.

Akordio hori arrakastatsuki betetzen ari da, eta lankidetza aktiboko testuinguru honetan, Foro bat egin da Euskadin harreman bikain horiek sendotzeko. Ekitaldi horretako egitarauan Eusko Jaurlaritzako eta SPRI Taldeko ordezkariek parte hartu dute, Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren (Basque Trade & Investment) eta Zibersegurtasuneko Euskal Zentroaren (Basque Cybersecurity Centre) bitartez, zeintzuek harrera egin baitiote Digitalizazio eta Berrikuntzako ministrorde Petr Očko-ren buruzagitzapean etorri den Txekiako ordezkaritzari.


Euskadiren eta Txekiaren arteko harreman komertzialak

Bi herrialdeen arteko harremanak tradizio luzea du, batez ere kontuan izanik euren industria-sareak oso antzekoak direla. Txekiako eta Euskadiko enpresak gehienbat nabarmentzen dira makina-erreminta, ekipo-ondasun eta gailu eta teknologia anitzen garapenean, elektroteknika, automatizazioa eta IKTak bezalako sektoreetan. Une honetan, berrogeita hamarretik gora euskal enpresa daude Txekian eta gehienak automozio sektoreko produkzio-lantegiak dira.

Euskadi presente dago Pragan 2002tik:  Eusko Jaurlaritzak Pragan duen bulegotik, Basque Trade-ren Txekiar Errepublikako lantaldeak babes integrala eskaintzen dio euskal enpresari hango merkatuan sartu eta kokatzeko, eta laguntza eta aholkularitza ematen die Europako aliatu onena Euskadi dela uste duten Txekiako eta Eslovakiako balizko inbertsioei.

Lotutako albisteak

Euskadik  energia  berriztagarrien  sektorean  Japonian  duen  kokapen  estrategikoa  indartu  du
18/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik energia berriztagarrien sektorean Japonian duen kokapen estrategikoa indartu du

Tokion ospatu da Smart Energy Week azokaren edizio berri bat, eta bertan, Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei lagundu die itsasoko energia eolikoan eta hidrogenoan dauden aukerak arakatzen.

Korrika  Europa,  Amerika,  Asia  eta  Ozeaniara  iritsiko  da  kanpo-sarearen  eskutik

Korrika Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniara iritsiko da kanpo-sarearen eskutik

BasqueTraderen nazioarteko zazpi bulegok bat egin dute aste honetan euskararen aldeko ekimenarekin.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Nazioartekotzea  emakumeen  lidergorako  aukera-gune  gisa  sendotzen  ari  da  Euskadiko  ETEetan
13/03/2026 Nazioartekotzea

Nazioartekotzea emakumeen lidergorako aukera-gune gisa sendotzen ari da Euskadiko ETEetan

Basque Trade & Investment-ek WOMEX europar proiektuaren esparruan landutako txosten baten emaitzak aurkeztu ditu; bertan, kanpo-irekiera genero-orekarako eta enpresen lehiakortasunerako elementu estrategikotzat jotzen da.

Bio-osasunaren  arloan  Thailandiaren  aukera  ezarpen-ereduaren  araberakoa  da
09/03/2026 Nazioartekotzea

Bio-osasunaren arloan Thailandiaren aukera ezarpen-ereduaren araberakoa da

Manufaktura-oinarria, sendotzen ari den arau-esparrua eta ASEAN ingurunerako lehentasunezko sarbidea konbinatzen ditu Thailandiak. Bio-osasunaren arloko euskal enpresarentzat, aukera ez da komertziala bakarrik: industriala eta eskualdekoa ere bada. Ezarpen-eredua zehaztasunez definitzearen araberakoa da haren bideragarritasuna.

EB  –  Mercosur  akordioak  merkatua  ireki  du,  eta  sarbidea  faseka  diseinatzen  duenarentzat  izango  da  abantaila
09/03/2026 Nazioartekotzea

EB – Mercosur akordioak merkatua ireki du, eta sarbidea faseka diseinatzen duenarentzat izango da abantaila

Merkatua ez da bat-batean irekiko. Faseka irekiko da. Eta fase bakoitzak bere erabakia eskatzen du.

Lehendakariak  Industria  Defendatzeko  Taldearen  bilerarako  deia  egin  du,  Ekialde  Hurbileko  gerra-egoeraren  gorakadaren  aurrean

Lehendakariak Industria Defendatzeko Taldearen bilerarako deia egin du, Ekialde Hurbileko gerra-egoeraren gorakadaren aurrean

Euskadik enpresa-presentzia handia du gatazka-guneetan; Eusko Jaurlaritzak 42 euskal enpresa eta 63 industria- eta merkataritza-ezarpen detektatu ditu. “Euskaditik ezin dugu munduko egoera geopolitikoa kontrolatu, baina bizkor erantzun dezakegu gure industria babesteko”, azpimarratu du lehendakariak

Imanol  Pradales:  “Euskadi  ‘industria  bizkortzeko  eremua’  izendatzeko  lan  egingo  dugu”

Imanol Pradales: “Euskadi ‘industria bizkortzeko eremua’ izendatzeko lan egingo dugu”

Lehendakariak iragarri du gai hori Espainiako gobernuarekin duen aldebiko agendara eramango duela, Bruselara egin duen hirugarren bidaia ofizialean; izan ere, Europako Batzordeak Industria Bizkortzeko Legearen proiektua aurkeztu du

Lehendakariak  goraipatu  egin  du  euskal  enpresek  ‘Made  In  Euskadi’  produktuaren  ospea  bermatzeko  egin  duten  ahalegina

Lehendakariak goraipatu egin du euskal enpresek ‘Made In Euskadi’ produktuaren ospea bermatzeko egin duten ahalegina

Imanol Pradalesek deia egin du industria babesteko eta Europako berrindustrializazioaren harira datozen aukerak aprobetxatzeko

Euskal  enpresak  EB-Mercosur  Akordioaren  merkataritza  aukera  berriak  aztertzen  ari  dira
27/02/2026 Nazioartekotzea

Euskal enpresak EB-Mercosur Akordioaren merkataritza aukera berriak aztertzen ari dira

90 profesional baino gehiagok parte hartu dute jardunaldi tekniko batean, Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairekin sinatutako itunak izango dituen muga-zergen eragina, erregulazioa eta onura estrategikoak ezagutzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.