Albisteak 22 urtarrila, 2026

Euskadiren berezitasun fiskal eta finantzarioa azaldu die Lehendakariak politika eta enpresa munduko hainbat pertsona ospetsuri Davosen

Imanol Pradales Euskadiren errealitateari buruz aritu da Bill Gates, Jens Stoltenberg, Paschal Donohoe eta Justin Trudeaurekin, besteak beste. «Gauza asko ditugu erakusteko, eta asko ikasteko», nabarmendu du Lehendakariak Suitzan
-

Imanol Pradales Lehendakariak lan-jardunaldi bizia izan du Davoseko Munduko Ekonomia Foroan; finantza jasangarriak, garapenaren finantziazio-ereduak, nazioarteko lankidetza eta soft powerrek testuinguru globalean duen eginkizuna izan ditu ardatz. Gai azpimarragarri horiei Euskadiren berezitasun fiskal eta finantzarioari buruzko informazioa gehitu die Lehendakariak —bilera pertsonalak egin ditu—. Azaldu du zergatik den Euskadi erakargarria inbertitzaileak zein «gogo teknologikoa» dutenak erakartzeko.

«Kontzertu Ekonomikoaren bidez, subiranotasun fiskal eta finantzarioari dagokionez, ia independenteak izateko aukera ematen digun autogobernua dugu. Horrek aukera ematen digu inbertitzaileentzat eta gogo teknologikoa dutenentzat erakargarriak izateko», adierazi du Imanol Pradalesek berak egunean zehar egin dituen bileretan.

Goi-mailako harremanen agenda izan du, eta Davosen bildutako ospetsu hauekin bildu da: Bill Gates, Microsoften fundatzaileetako bat; Jens Stoltenberg, Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko (NATO) idazkari nagusia 2014 eta 2024 artean eta egun Norvegiako Finantzetako ministroa; Paschal Donohoe, Munduko Bankuko zuzendari gerentea; Justin Trudeau, Kanadako lehen ministroa; Matthias Diependaele, Flandriako egungo lehen ministroa; eta Kashim Shettima, Nigeriako presidenteordea, besteak beste.

Aipatu bileretan, Euskadi berrikuntzaren eta teknologiaren bidez egiten ari den apustu disruptiboak ere nabarmendu ditu Imanol Pradalesek, hala nola Europako lehen IBM Quantum System Two instalazioa, 2025eko urrian Donostian inauguratu zena. 2027ko Munduko Ekonomia Foroak kuantika izango du ardatz, eta «Euskadi dagoeneko teknologia horren abangoardian dagoela» esan du Lehendakariak.

«Herri txikia gara, apalak gara, baina garapen ekonomiko eta sozialerako euskal eredua bakarra dela uste dugu. Gai izan gara uztartzeko herrialde lehiakorra, industria, ekonomia eta teknologiaren aldetik aurreratua eta, aldi berean, gizarte-kohesio handia duena. Horren bidez, ongizate-gaietan Herri gisa aurrera egin ahal izan dugu», esan du Imanol Pradalesek bileretan.

Jardunaldi bizia

Gaur asteazkeneko eguna hasteko, Bill Gates enpresaburua eta Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusi ohia buru izan dituen goi-mailako topaketan izan da Lehendakaria. Bertan, finantza jasangarriek eta garapenaren finantziazio-eredu berriek erronka global handiei —trantsizio energetikotik hasi eta desberdintasunak murrizteraino— aurre egiteko tresna gako gisa duten zeregina jorratu da. Garapen justuago eta jasangarriagoa bultzatzeko inbertsio publikoa, kapital pribatua eta berrikuntza uztartzea garrantzitsua dela azpimarratu da topaketan.

Ondoren, Lehendakariak aldebiko bilera egin du Matthias Diependaele Flandesko presidentearekin. Bertan, nazioarteko egoerari buruzko ikuspegiak partekatu dituzte bi aldeek, eta profil industrial indartsua, berritzailea eta munduari irekia duten Europako eskualdeen arteko lankidetzarako bideak aztertu dituzte.

Jarraian, Justin Trudeau Kanadako lehen ministro ohiarekin batera, soft powerra ardatz duen eztabaida-solasaldian parte hartu du Imanol Pradalesek. Eztabaida horretan, demokraziaren, gizarte-kohesioaren, kulturaren, berrikuntzaren eta iraunkortasunaren bidez lurraldeek eta herrialdeek nazioartean eragiteko eta lankidetzan aritzeko duten gaitasunari buruz hausnartu dute.

Eguna amaitzeko, John Kerry Estatu Batuetako estatu-idazkari ohiak antolatutako ekitaldian parte hartu du. Garapen jasangarriaren erronkei eta nazioarteko aliantza sendoen eta konpromiso zehatzen bidez klima-ekintza bizkortzeko beharrari buruzkoa izan da ekimena.

«Garrantzitsua zen Euskadi erakusleiho honetan egotea, harremanak egitea, epe luzera biltzeko orain ereitea. Konstantzia kontua da. Ez da nahikoa behin etortzea. Gehiagotan etorri behar dugu. Gauza asko ditugu erakusteko, eta asko ikasteko», adierazi du amaitzeko Lehendakariak.

Nazio Batuekin ekitaldia

Biharko egunari dagokionez, Lehendakaria Eusko Jaurlaritzak eta Nazio Batuek Davosko Munduko Ekonomia Foroaren esparruan batera antolatutako ekitaldi bateko buru izango da. Bertan, euskal garapen-eredua azalduko du, aurrerapen ekonomikoa, gizarte-kohesioa eta iraunkortasuna uztartzean oinarritutako nazioarteko erreferentzia gisa.

Lehendakaria Davosera joan da Euskadiren helburua baita eztabaida globaleko foro nagusietan aktiboki parte hartzea, industrian, berrikuntzan eta jasangarritasunean duen esperientziaren bidez laguntzea eta garapen ekonomiko lehiakor eta sozialki arduratsuarekin konprometitutako eragile gisa duen funtzioa indartzea.

Lotutako albisteak

Euskadik  energia  berriztagarrien  sektorean  Japonian  duen  kokapen  estrategikoa  indartu  du
18/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik energia berriztagarrien sektorean Japonian duen kokapen estrategikoa indartu du

Tokion ospatu da Smart Energy Week azokaren edizio berri bat, eta bertan, Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei lagundu die itsasoko energia eolikoan eta hidrogenoan dauden aukerak arakatzen.

Korrika  Europa,  Amerika,  Asia  eta  Ozeaniara  iritsiko  da  kanpo-sarearen  eskutik

Korrika Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniara iritsiko da kanpo-sarearen eskutik

BasqueTraderen nazioarteko zazpi bulegok bat egin dute aste honetan euskararen aldeko ekimenarekin.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Nazioartekotzea  emakumeen  lidergorako  aukera-gune  gisa  sendotzen  ari  da  Euskadiko  ETEetan
13/03/2026 Nazioartekotzea

Nazioartekotzea emakumeen lidergorako aukera-gune gisa sendotzen ari da Euskadiko ETEetan

Basque Trade & Investment-ek WOMEX europar proiektuaren esparruan landutako txosten baten emaitzak aurkeztu ditu; bertan, kanpo-irekiera genero-orekarako eta enpresen lehiakortasunerako elementu estrategikotzat jotzen da.

Bio-osasunaren  arloan  Thailandiaren  aukera  ezarpen-ereduaren  araberakoa  da
09/03/2026 Nazioartekotzea

Bio-osasunaren arloan Thailandiaren aukera ezarpen-ereduaren araberakoa da

Manufaktura-oinarria, sendotzen ari den arau-esparrua eta ASEAN ingurunerako lehentasunezko sarbidea konbinatzen ditu Thailandiak. Bio-osasunaren arloko euskal enpresarentzat, aukera ez da komertziala bakarrik: industriala eta eskualdekoa ere bada. Ezarpen-eredua zehaztasunez definitzearen araberakoa da haren bideragarritasuna.

EB  –  Mercosur  akordioak  merkatua  ireki  du,  eta  sarbidea  faseka  diseinatzen  duenarentzat  izango  da  abantaila
09/03/2026 Nazioartekotzea

EB – Mercosur akordioak merkatua ireki du, eta sarbidea faseka diseinatzen duenarentzat izango da abantaila

Merkatua ez da bat-batean irekiko. Faseka irekiko da. Eta fase bakoitzak bere erabakia eskatzen du.

Lehendakariak  Industria  Defendatzeko  Taldearen  bilerarako  deia  egin  du,  Ekialde  Hurbileko  gerra-egoeraren  gorakadaren  aurrean

Lehendakariak Industria Defendatzeko Taldearen bilerarako deia egin du, Ekialde Hurbileko gerra-egoeraren gorakadaren aurrean

Euskadik enpresa-presentzia handia du gatazka-guneetan; Eusko Jaurlaritzak 42 euskal enpresa eta 63 industria- eta merkataritza-ezarpen detektatu ditu. “Euskaditik ezin dugu munduko egoera geopolitikoa kontrolatu, baina bizkor erantzun dezakegu gure industria babesteko”, azpimarratu du lehendakariak

Imanol  Pradales:  “Euskadi  ‘industria  bizkortzeko  eremua’  izendatzeko  lan  egingo  dugu”

Imanol Pradales: “Euskadi ‘industria bizkortzeko eremua’ izendatzeko lan egingo dugu”

Lehendakariak iragarri du gai hori Espainiako gobernuarekin duen aldebiko agendara eramango duela, Bruselara egin duen hirugarren bidaia ofizialean; izan ere, Europako Batzordeak Industria Bizkortzeko Legearen proiektua aurkeztu du

Lehendakariak  goraipatu  egin  du  euskal  enpresek  ‘Made  In  Euskadi’  produktuaren  ospea  bermatzeko  egin  duten  ahalegina

Lehendakariak goraipatu egin du euskal enpresek ‘Made In Euskadi’ produktuaren ospea bermatzeko egin duten ahalegina

Imanol Pradalesek deia egin du industria babesteko eta Europako berrindustrializazioaren harira datozen aukerak aprobetxatzeko

Euskal  enpresak  EB-Mercosur  Akordioaren  merkataritza  aukera  berriak  aztertzen  ari  dira
27/02/2026 Nazioartekotzea

Euskal enpresak EB-Mercosur Akordioaren merkataritza aukera berriak aztertzen ari dira

90 profesional baino gehiagok parte hartu dute jardunaldi tekniko batean, Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairekin sinatutako itunak izango dituen muga-zergen eragina, erregulazioa eta onura estrategikoak ezagutzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.