EBC Korea Corea
Albisteak 18 iraila, 2025

Euskadik Hego Korearekin digitalizazioan eta 5G sareetan duen lankidetza indartu du

Programa honek lankidetza estrategikoa sustatzen du praktikak partekatzeko, ezagutza sortzeko eta 5G sare pribatuak eta eraldaketa digitala bezalako arloetan aukerak identifikatzeko.
-

Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza instituzional eta enpresarial bat Hego Koreara joan da aste honetan Knowledge Sharing Program-en (KSP) baitan, Hego Koreako Finantza Ministerioak bultzatutako eta Koreako Merkataritza eta Inbertsioa Sustatzeko Agentziak (KOTRA) kudeatutako ekimena.

Programa honen helburua lankidetza-esparru estrategiko bat sortzea da, praktika egokiak partekatzeko, ezagutza sortzeko eta elkarren intereseko eremuetan aukera berriak identifikatzeko, besteak beste, 5G sare pribatuetan eta eraldaketa digitalean.

Basque Trade & Investment Coreak antolatu du misioa eta ordezkaritza instituzional zabala izan du. Zehazki, Jaione Ganzarain Epelde Teknologia, Berrikuntza eta Transformazio Digitaleko sailburuordea eta Elixabete García Caballero Transformazio Digitaleko zuzendaria izan dira ordezkaritzaren buru, SPRI Taldeko (Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia) eta Seulen Basque Trade & Investment-ek duen bulegoko ordezkariekin batera.

Ordezkaritza instituzionalarekin batera, hainbat erakundek ere parte hartu dute, hala nola Basque Research and Technology Alliance-k (BRTA) Oihana Otaegui Madurga ikertzailearen bidez. Horren gain, erreferentziazko bi euskal enpresa ere izan dira; Aingura IIoT, digitalizazio eta mantentze prediktiboko soluzioetan espezializatua eta Titanium Industrial Security, zibersegurtasun industrialera bideratua.

Bisitaren baitan, ordezkaritza Samsung SDS, HFR eta Innowireless bezalako konpainia liderrekin bildu da, baita Korean Railroad Research Institute (KRRI) bezalako erreferentziazko erakundeekin ere, berrikuntza digitalean, konektibitatean eta mugikortasun adimendunean egon daitezkeen lankidetzak aztertzeko.

 

Aurkezpena Koreako enpresen aurrean

Misioan zehar, “KSP Basque Country Industry 4.0 & Private 5G Seminar” jardunaldia egin zen. Topaketa horretan, Koreako erakundeak eta 30 enpresa bildu ziren, eta aukera eman zuen Euskadiren gaitasun industrialak eta teknologikoak aurkezteko, Europako berrikuntza hub izaera erakusteko eta Koreako enpresekin elkarrizketa gune bat irekitzeko, 4.0 Industrian, 5Gn, adimen artifizialean eta zibersegurtasunean, besteak beste.

Misio horrek indartu egiten du Euskadi Europan bazkide fidagarri eta berritzaile gisa kokatzeko estrategia, industria-sektore aurreratuetan lidergoa sendotuz eta nazioarteko lankidetza-bide berriak irekiz. Hego Korearekiko lankidetzak industria digitalago, jasangarriago eta erresilienteago baten ikuspegi partekatua indartzen du.

EBC Korea Corea

Lotutako albisteak

Euskadik  Europan  duen  presentzia  indartu  du  Trade  Promotion  Europe-ren  2025eko  Batzar  Nagusian
05/12/2025 Nazioartekotzea

Euskadik Europan duen presentzia indartu du Trade Promotion Europe-ren 2025eko Batzar Nagusian

Basque Trade & Investment euskal esperientzia partekatzeko topaketan izan da, ETE esportatzaileei laguntzeko eta esportazio intentsitate handiko industria sare aurreratu bat nazioartekotzeko

Euskadik  Txilerekin  duen  aliantza  komertziala  indartu  du  arkitekturaren  eta  diseinuaren  sektorean
05/12/2025 Kluster politika

Euskadik Txilerekin duen aliantza komertziala indartu du arkitekturaren eta diseinuaren sektorean

Nazioarteko Arkitektura Topaketa, Cluster Habic-ek Txileko Euskadiko Ordezkaritzaren eta SPRI Taldeko Basque Trade & Investment-en laguntzarekin antolatua, 80 profesional baino gehiago bildu zituen eta 12 euskal enpresek ‘Hospitality’ eremuan beraien gaitasunak aurkezteko aukera izan zuten

Euskadik  eta  Singapurrek  itsas  eolikoan  dituzten  gaitasunak  partekatu  dituzte  webinar  baten  bidez
28/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik eta Singapurrek itsas eolikoan dituzten gaitasunak partekatu dituzte webinar baten bidez

Basque Trade & Investment-ek, Enterprise Singapore eta BasqueEnergy-rekin lankidetzan, topaketa birtual bat antolatu du lankidetza-aukerak aztertzeko.

Euskadik  eta  Fukushimak  lankidetza  ekonomikoa  eta  teknologikoa  indartu  dute
27/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik eta Fukushimak lankidetza ekonomikoa eta teknologikoa indartu dute

Bisitaren programan, garapen industrialari eta teknologikoari lotutako euskal ekosistemaren trakzio-ekimenak aurkeztu ziren.

Euskadik  adimen  artifizialean  duen  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  Emilia-Romañara  egindako  misio  batekin
25/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik adimen artifizialean duen nazioarteko proiekzioa indartu du, Emilia-Romañara egindako misio batekin

Euskal ordezkaritza batek Italiako eskualdea bisitatu du, AAren eskualdeko ekosistema bertatik bertara ezagutzeko, aliantza estrategiko posibleak aztertzeko eta nazioartean arrakasta izan duten ereduak ezagutzeko.

Moldaviak  proiektu  estrategikoen  zorro  bat  sortzeko  deialdia  abiarazi  du
21/11/2025 Nazioartekotzea

Moldaviak proiektu estrategikoen zorro bat sortzeko deialdia abiarazi du

Ekimen hori aukera bat da Euskadiko enpresek merkatu berriak esploratzeko.

Euskal  enpresek  negozio  eta  lankidetza  aukerak  aztertu  dituzte  Ontario  eta  Eskozia  Berrian
20/11/2025 Nazioartekotzea

Euskal enpresek negozio eta lankidetza aukerak aztertu dituzte Ontario eta Eskozia Berrian

Konpainiek Kanadako bi probintzien negozio aukera nagusiak aztertu dituzte ‘Business & Investment in Canada: Ontario & Nova Scotia’ ekitaldian, arreta berezia jarriz azpiegitura, fabrikazio aurreratua eta energia sektoreetan.

Turkian  finkatutako  bederatzi  euskal  enpresek  esperientziak  partekatu  eta  aukerak  aztertu  dituzte  Istanbulen
19/11/2025 Nazioartekotzea

Turkian finkatutako bederatzi euskal enpresek esperientziak partekatu eta aukerak aztertu dituzte Istanbulen

Basque Trade & Investment erakundeko Turkiako bulegoak antolatutako ‘Basque Companies in Türkiye: Market Experiences & Cooperation Opportunities’ topaketan parte hartu dute konpainiek aste honetan

ReBuild  Ukrainek  elkarlanerako  bide  berriak  eskaintzen  ditu  berreraikitze  arloan
14/11/2025 Nazioartekotzea

ReBuild Ukrainek elkarlanerako bide berriak eskaintzen ditu berreraikitze arloan

Basque Trade & Investment-ek Varsovian duen bulegoak azokan parte hartu du, herrialdea berreraikitzeko sektore estrategikoetan dauden euskal enpresentzako aukera zehatzak identifikatzeko helburuarekin.

Euskadik  energia  eoliko  flotatzailean  duen  lidergoa  indartu  du,  Eskoziako  FOW  2025  konferentzian  parte  hartuta
13/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik energia eoliko flotatzailean duen lidergoa indartu du, Eskoziako FOW 2025 konferentzian parte hartuta

Hamar euskal enpresak aliantza eta negozio-aukera berriak bultzatu dituzte Eskoziako Aberdeen hirian, sektoreko Europako foro nagusian.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.