Nazioartekotzea
Albisteak 3 abendua, 2020

Brexit-ari buruzko aholkularitza-zerbitzu berria euskal enpresentzat

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak “Brexit Trade Helpdesk” abiarazi du eta lehenbailehen informatzea gomendatzen du
-

Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziak arreta- eta aholkularitza-zerbitzu berri bat jarri du martxan euskal enpresentzat, Erresuma Batua Europar Batasunetik irteten denean sortuko den testuinguru berriari buruz informatzeko. Enpresei laguntzeko arlo horretako ekimenei gehitu behar zaie Brexit Trade Helpdesk izeneko zerbitzua, agentziak Londresen duen kanpo bulegotik koordinatuko dena.

Zerbitzu berri horren helburua da erantzun azkarra ematea euskal enpresei laster iritsiko den irteeraren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzak dagoeneko eskaintzen dituen zerbitzuei nobedade bat gehituko zaie hemendik aurrera, hots, Department for International Trade (Erresuma Batuko Merkataritza Ministerioa Bilbon) bulegoaren lankidetza, erantzun hobea emateko inprimaki, telefono bidezko arreta eta FAQen bidez.

Eusko Jaurlaritzako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak (SPRI Taldean integratua) euskal enpresei gomendatzen die informatu daitezela lehenbailehen, jakiteko nolako eragina izan dezakeen Brexit-ak Erresuma Batuarekin dituzten negozioetan.

Une honetan, EB eta Erresuma Batua akordio bat negoziatzen ari dira bi alderdien arteko etorkizuneko harremana arautzeko, eta onartzen bada, 2021eko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean. Ez bada akordiorik onartzen, Erresuma Batua Europar Batasunetik irtengo da abenduaren 31n. Hortik aurrera hirugarren herrialde batek duenaren pareko harremana izango du Europar Batasunarekin eta horrek ondorio garrantzitsuak izango ditu enpresa nahiz hiritarrentzat.

Edozein dela ere negoziazioen emaitza, garrantzitsua da irteera ongi prestatzea eta hartu beharreko neurriak garaiz hartzea, hau da, aduanetako tramite berriak egin beharko dira, zerbitzu logistikoak egokitu beharko dira egoera komertzial berrira, eta ongi jakin beharko da nolako ondorioak izango dituen irteerak zergetan nahiz produktuen zertifikazioan. Ondorioz, Erresuma Batuarekin harreman komertzialak dituzten enpresak lehenbailehen prestatu beharko dira Erresuma Batuarekin beste era batean lan egiten hasteko.

Koordinazioa Bilboko Department for International Trade (Erresuma Batuko Merkataritza Ministerioa) bulegoarekin

Nazioartekotzeko Euskal Agentzia etengabe dago harremanetan Erresuma Batuko Merkataritza Ministerioak Bilbon dituen langileekin, euskal enpresak behar bezala informatzeko eta aholkatzeko.

Lotutako albisteak

78  gazte  atzerrira  abiatuko  dira  lanera  urtarrilean  Eusko  Jaurlaritzaren  BEINT  nazioartekotze-bekei  esker

78 gazte atzerrira abiatuko dira lanera urtarrilean Eusko Jaurlaritzaren BEINT nazioartekotze-bekei esker

Mikel Jauregi sailburua buru izan da diplomak banatzeko 38. edizio honetako ekitaldian. Bertan, EHUren, Deustuko Unibertsitatearen eta Mondragon Unibertsitatearen lana nabarmendu da, bai eta euskal gazteen artean nazioarteko talentua prestatzeak duen garrantzia ere

Euskadik  Europan  duen  presentzia  indartu  du  Trade  Promotion  Europe-ren  2025eko  Batzar  Nagusian
05/12/2025 Nazioartekotzea

Euskadik Europan duen presentzia indartu du Trade Promotion Europe-ren 2025eko Batzar Nagusian

Basque Trade & Investment euskal esperientzia partekatzeko topaketan izan da, ETE esportatzaileei laguntzeko eta esportazio intentsitate handiko industria sare aurreratu bat nazioartekotzeko

Euskadik  Txilerekin  duen  aliantza  komertziala  indartu  du  arkitekturaren  eta  diseinuaren  sektorean
05/12/2025 Kluster politika

Euskadik Txilerekin duen aliantza komertziala indartu du arkitekturaren eta diseinuaren sektorean

Nazioarteko Arkitektura Topaketa, Cluster Habic-ek Txileko Euskadiko Ordezkaritzaren eta SPRI Taldeko Basque Trade & Investment-en laguntzarekin antolatua, 80 profesional baino gehiago bildu zituen eta 12 euskal enpresek ‘Hospitality’ eremuan beraien gaitasunak aurkezteko aukera izan zuten

Euskadik  eta  Singapurrek  itsas  eolikoan  dituzten  gaitasunak  partekatu  dituzte  webinar  baten  bidez
28/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik eta Singapurrek itsas eolikoan dituzten gaitasunak partekatu dituzte webinar baten bidez

Basque Trade & Investment-ek, Enterprise Singapore eta BasqueEnergy-rekin lankidetzan, topaketa birtual bat antolatu du lankidetza-aukerak aztertzeko.

Euskadik  eta  Fukushimak  lankidetza  ekonomikoa  eta  teknologikoa  indartu  dute
27/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik eta Fukushimak lankidetza ekonomikoa eta teknologikoa indartu dute

Bisitaren programan, garapen industrialari eta teknologikoari lotutako euskal ekosistemaren trakzio-ekimenak aurkeztu ziren.

Euskadik  adimen  artifizialean  duen  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  Emilia-Romañara  egindako  misio  batekin
25/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik adimen artifizialean duen nazioarteko proiekzioa indartu du, Emilia-Romañara egindako misio batekin

Euskal ordezkaritza batek Italiako eskualdea bisitatu du, AAren eskualdeko ekosistema bertatik bertara ezagutzeko, aliantza estrategiko posibleak aztertzeko eta nazioartean arrakasta izan duten ereduak ezagutzeko.

Moldaviak  proiektu  estrategikoen  zorro  bat  sortzeko  deialdia  abiarazi  du
21/11/2025 Nazioartekotzea

Moldaviak proiektu estrategikoen zorro bat sortzeko deialdia abiarazi du

Ekimen hori aukera bat da Euskadiko enpresek merkatu berriak esploratzeko.

Euskal  enpresek  negozio  eta  lankidetza  aukerak  aztertu  dituzte  Ontario  eta  Eskozia  Berrian
20/11/2025 Nazioartekotzea

Euskal enpresek negozio eta lankidetza aukerak aztertu dituzte Ontario eta Eskozia Berrian

Konpainiek Kanadako bi probintzien negozio aukera nagusiak aztertu dituzte ‘Business & Investment in Canada: Ontario & Nova Scotia’ ekitaldian, arreta berezia jarriz azpiegitura, fabrikazio aurreratua eta energia sektoreetan.

Turkian  finkatutako  bederatzi  euskal  enpresek  esperientziak  partekatu  eta  aukerak  aztertu  dituzte  Istanbulen
19/11/2025 Nazioartekotzea

Turkian finkatutako bederatzi euskal enpresek esperientziak partekatu eta aukerak aztertu dituzte Istanbulen

Basque Trade & Investment erakundeko Turkiako bulegoak antolatutako ‘Basque Companies in Türkiye: Market Experiences & Cooperation Opportunities’ topaketan parte hartu dute konpainiek aste honetan

ReBuild  Ukrainek  elkarlanerako  bide  berriak  eskaintzen  ditu  berreraikitze  arloan
14/11/2025 Nazioartekotzea

ReBuild Ukrainek elkarlanerako bide berriak eskaintzen ditu berreraikitze arloan

Basque Trade & Investment-ek Varsovian duen bulegoak azokan parte hartu du, herrialdea berreraikitzeko sektore estrategikoetan dauden euskal enpresentzako aukera zehatzak identifikatzeko helburuarekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.