Albisteak 15 abendua, 2025

Nazioarteko prestakuntzarako Global Training programaren 445 bekaren bidez bere talentua indartu du Euskadik

Imanol Pradales: “Lanean jarraituko dugu, itzultzea erabakitzen duzuenean, zuen talentua hedatzeko eta zuen ametsak egia bihurtzeko aukera gehiago izan dezazuen”
-
  • 6,45 milioi euroko inbertsio baten bitartez gazteen talentuaren aldeko bere apustua berretsi du Eusko Jaurlaritzak
  • Global Training programak prestakuntza eskaintzen du nazioartean eta 2012an sortu zenetik 5.000 gazte baino gehiagori eskaini dizkie bekak

 

Eusko Jaurlaritzak aurtengo Global Training bekak eman ditu, 445 gaztek nazioarteko hainbat enpresatan praktikak egin ditzaten. SPRI Taldearen Basque Trade & Investment – Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren beka hauek nazioarteko mugikortasuna sustatzea dute xede, eta parte hartzeko ezinbestekoa da unibertsitateko titulazioren bat edo LHko goi mailako prestakuntza izatea. Orotara, 6,45 milioi eurokoa da aurtengo Global Training programaren aurrekontua.

Imanol Pradales Lehendakaria Euskalduna Jauregiko (Bilbo) ekitaldiaren buru izan da, eta Lehendakariarekin batera bertan izan dira Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua, Nagore Bonilla Basque Trade & Investment agentziako zuzendari nagusia eta entitate laguntzaileen ordezkaririk ere ez da falta izan, alegia, honako hauek ere ordezkatuta izan dira: hiru Merkataritza Ganberak, Confebask, Adegi, Politeknika Ikastegia Txorierri, Hetel, Ikaslan, AFM Cluster, Donostia Sustapena, Garapen eta  Novia Salcedo Fundazioa, bai eta EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea ere.

Lehendakariak nabarmendu duenez, “Herri batek bere harrobia zaindu behar du”. “Lanean jarraituko dugu, itzultzea erabakitzen duzuenean, zuen talentua hedatzeko eta zuen ametsak egia bihurtzeko aukera gehiago izan dezazuen. Enpresa-proiektu erakargarri, aurreratu eta motibatzaileekin. Eta etxebizitza, osasun-sistema edo erreferentziazko hezkuntza eskuratzeko erraztasun handiagoak izan dezazuen. Euskadik, beraz, besoak zabalik hartuko zaituzte. Zuen ezagutza, esperientzia eta nazioarteko ikaskuntza funtsezkoak izango dira lekukoa hartzeko eta aurre egiten ari garen eraldaketa handien buru izateko”, nabarmendu du.

Europar Batasunak aurreikusten duenez, lanpostu askotan ezinbestekoa izango da maila altuko kualifikazioa izatea, eta testuinguru horretan kokatzen da programa hau. Ildo beretik, hurrengo urteetan, lanerako gaitasun ugari bizipen ez formalen bidez eskuratuko dituzte gazteek, nazioartean mugituz, ikasketa praktikoak eskuratuz eta aktiboki parte hartuz.

2012an sortu zenetik, Global Training bekek Euskadiko 5.000 gazte baino gehiagori lagundu diete. Batez beste, 8 hilabetez, bost kontinenteetako 60 herrialdetako 500 enpresa baino gehiagotan burutu dituzte egonaldi profesionalak aurreko hamabi edizioetako parte-hartzaileek, besteak beste, honakoetan: Fraunhofer Institutua, Microsoft, Harvard Medical School eta NBE Emakumeak, baita atzerrian finkatutako hainbat euskal enpresatan ere.

Aurtengo edizioak aurreko urteetako egitura eta helburu berak dauzka. Aurreko urteetan bezala, aurtengo programak Euskadiko gazteei nazioartean prestatzen eta mugitzen lagundu nahi die, horrela, lan merkatuan errazago sar daitezen.

Mikel Jauregi sailburuak adierazi duenez, “zuek Euskadiren oraina eta etorkizuna zarete. Esperientzia hau profesional eta pertsona gisa hazteko balia dezazuela nahi dizuet. Global Training ekimenari esker, Euskadiren enbaxadore bihurtzen zarete munduan. Prestakuntza duten gazteak zarete, Euskadin sustraiak dituztenak eta mundura zabalik daudenak. Zuen talentua garatzen jarraitua eta Eusko Jaurlaritzatik lanean jarraituko dugu, zuen itzuleran, hemen etorkizuneko lanpostuak izan ditzazuen “.

Global Training programak atzerrian profesionalki prestatzeko aukera ematen du, zehatz-mehatz esateko, gazteei ordaindutako praktikak eskaintzen dizkie hainbat enpresa edo erakundetan, betiere gazte bakoitzaren espezialitate akademikoari egokituta.

Beka hauen helburua da atzerrian eskuratzen diren ezagutza eta gaitasun horiek Euskadira itzuli ahal izatea; edozein kasutan, gazte bekadunek beren atzerriko egonaldiak luzatuz gero, atzerritik ere Euskadiren ekonomiaren interesei lagundu ahalko diete.

Beken baldintzak

Aurtengo Global Training beken programaren aurrekontu-zuzkidura honako hauetara dago bideratuta:

  • hileko 1.715 euro gordineko zuzkidura duten 445 plaza, 6 hilabetez (80 euro, bekak ematen dituzten entitateek Gizarte Segurantzan kotizatzeko gastuei aurre egiteko).
  • 1.000 euroko kudeaketa-gastuak, entitate laguntzaile bakoitzarentzat, plaza bakoitzeko.
  • 40 orduko prestakuntzako gastuetarako partida, bekadun bakoitzeko.
  • bekadunentzako aseguruak estaltzeko partida, bidaiak eta estaldura medikoak barne.

Beken gutxieneko iraupena 6 hilekoa da; eta gehienezkoa, 12 hilekoa; entitate laguntzaileek aurkezten dituzten eskaintzen arabera, entitateek ahalbidetzen dituzten luzapenen batez bestekoa, 8 hilekoa da, gutxi gorabehera.

Programa hau goi-mailako prestakuntza duten gazteentzat da (Graduak, Lizentziak edo Lanbide Heziketa), 30 urtera artekoentzat, eta ingelesean B1 eta B2 maila dutenentzat.

Entitate laguntzaileak

Nazioarteko mugikortasunean eta gisa honetako programen kudeaketan eskarmentua egiaztatu duten hainbat entitatek eskainitako elkarlanaren fruitua dira Global Training bekak.

Zehazki, hauek dira edizio honetako entitate laguntzaileak:

·         Novia Salcedo Fundazioa 60 beka
·         Ikaslan + AFM 80 beka
·         Euskal Ganberak 60 beka
·         EHU 55 beka
·         Deustuko Unibertsitatea + Mondragon Unibertsitatea 50 beka
·         Garapen + Donostia Sustapena 80 beka
·         HETEL + Confebask + Adegi 60 beka

 

Lankidetza honetan datza:

  • Nazioarteko enpresa eta instituzioetan prestakuntza praktikarik onenak bilatzea, gazteek esperientzia praktiko bat izan dezaten.
  • Hautagaiak aurkezteko deialdia egitea, bai eta hautaketa-prozesua ere, Basque Trade & Investment agentziarekin lankidetzan.
  • Lehenengo prestakuntza bat egitea, gazteak beren nazioarteko “esperientzia” horretarako prestatzeko.
  • Bekadunei eta enpresei jarraipena eta laguntza eskaintzea bekak irauten duen bitartean.
  • Bukaerako txostena idazterakoan, bekadunen eta beren esperientzien emaitza ebaluatzea.

 

Lotutako albisteak

Euskadik  energia  berriztagarrien  sektorean  Japonian  duen  kokapen  estrategikoa  indartu  du
18/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik energia berriztagarrien sektorean Japonian duen kokapen estrategikoa indartu du

Tokion ospatu da Smart Energy Week azokaren edizio berri bat, eta bertan, Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei lagundu die itsasoko energia eolikoan eta hidrogenoan dauden aukerak arakatzen.

Korrika  Europa,  Amerika,  Asia  eta  Ozeaniara  iritsiko  da  kanpo-sarearen  eskutik

Korrika Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniara iritsiko da kanpo-sarearen eskutik

BasqueTraderen nazioarteko zazpi bulegok bat egin dute aste honetan euskararen aldeko ekimenarekin.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Nazioartekotzea  emakumeen  lidergorako  aukera-gune  gisa  sendotzen  ari  da  Euskadiko  ETEetan
13/03/2026 Nazioartekotzea

Nazioartekotzea emakumeen lidergorako aukera-gune gisa sendotzen ari da Euskadiko ETEetan

Basque Trade & Investment-ek WOMEX europar proiektuaren esparruan landutako txosten baten emaitzak aurkeztu ditu; bertan, kanpo-irekiera genero-orekarako eta enpresen lehiakortasunerako elementu estrategikotzat jotzen da.

Bio-osasunaren  arloan  Thailandiaren  aukera  ezarpen-ereduaren  araberakoa  da
09/03/2026 Nazioartekotzea

Bio-osasunaren arloan Thailandiaren aukera ezarpen-ereduaren araberakoa da

Manufaktura-oinarria, sendotzen ari den arau-esparrua eta ASEAN ingurunerako lehentasunezko sarbidea konbinatzen ditu Thailandiak. Bio-osasunaren arloko euskal enpresarentzat, aukera ez da komertziala bakarrik: industriala eta eskualdekoa ere bada. Ezarpen-eredua zehaztasunez definitzearen araberakoa da haren bideragarritasuna.

EB  –  Mercosur  akordioak  merkatua  ireki  du,  eta  sarbidea  faseka  diseinatzen  duenarentzat  izango  da  abantaila
09/03/2026 Nazioartekotzea

EB – Mercosur akordioak merkatua ireki du, eta sarbidea faseka diseinatzen duenarentzat izango da abantaila

Merkatua ez da bat-batean irekiko. Faseka irekiko da. Eta fase bakoitzak bere erabakia eskatzen du.

Lehendakariak  Industria  Defendatzeko  Taldearen  bilerarako  deia  egin  du,  Ekialde  Hurbileko  gerra-egoeraren  gorakadaren  aurrean

Lehendakariak Industria Defendatzeko Taldearen bilerarako deia egin du, Ekialde Hurbileko gerra-egoeraren gorakadaren aurrean

Euskadik enpresa-presentzia handia du gatazka-guneetan; Eusko Jaurlaritzak 42 euskal enpresa eta 63 industria- eta merkataritza-ezarpen detektatu ditu. “Euskaditik ezin dugu munduko egoera geopolitikoa kontrolatu, baina bizkor erantzun dezakegu gure industria babesteko”, azpimarratu du lehendakariak

Imanol  Pradales:  “Euskadi  ‘industria  bizkortzeko  eremua’  izendatzeko  lan  egingo  dugu”

Imanol Pradales: “Euskadi ‘industria bizkortzeko eremua’ izendatzeko lan egingo dugu”

Lehendakariak iragarri du gai hori Espainiako gobernuarekin duen aldebiko agendara eramango duela, Bruselara egin duen hirugarren bidaia ofizialean; izan ere, Europako Batzordeak Industria Bizkortzeko Legearen proiektua aurkeztu du

Lehendakariak  goraipatu  egin  du  euskal  enpresek  ‘Made  In  Euskadi’  produktuaren  ospea  bermatzeko  egin  duten  ahalegina

Lehendakariak goraipatu egin du euskal enpresek ‘Made In Euskadi’ produktuaren ospea bermatzeko egin duten ahalegina

Imanol Pradalesek deia egin du industria babesteko eta Europako berrindustrializazioaren harira datozen aukerak aprobetxatzeko

Euskal  enpresak  EB-Mercosur  Akordioaren  merkataritza  aukera  berriak  aztertzen  ari  dira
27/02/2026 Nazioartekotzea

Euskal enpresak EB-Mercosur Akordioaren merkataritza aukera berriak aztertzen ari dira

90 profesional baino gehiagok parte hartu dute jardunaldi tekniko batean, Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairekin sinatutako itunak izango dituen muga-zergen eragina, erregulazioa eta onura estrategikoak ezagutzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.