Basque Trade & Investment Nazioartekotzea
Albisteak 10 urria, 2025

Eusko Jaurlaritzak nazioartekotzea bultzatu du 9,5 milioi euroko laguntzen bidez

Enpresek Zabaldu, Sakondu eta Elkartu programetarako diru-laguntzak eska ditzakete.
-

Eusko Jaurlaritzak nazioartekotzea bultzatzen du SPRI Taldearen Basque Trade & Investment laguntzen hiru programaren bidez, guztira 9,5 milioi euro. Zabaldu, Sakondu eta Elkartu ekimenak dira, euskal enpresei kanpora ateratzeko lehen urratsetan laguntzen dietenak, dagoeneko nazioartekotuta daudenak indartzen dituztenak edo atzerrian lankidetza eta enpresa aliantza sustatzen dituztenak.

Horiei duela hiru hilabete irekitako Nazioarteko Gauzatu programa gehitu behar zaie, euskal enpresei nazioartekotzeko estrategiak garatzeko aukera ematen diena, behar diren inbertsioei ekiteko baliabideekin eta finantzaketarekin hornituz. Interesik gabeko kredituak eskaintzen ditu, milioi bat euro artekoak, atzerrian instalazioak ireki, handitu edo berritzeko. Laguntza eskatzeko epea urriaren 31n amaituko da.

Nazioartekotzea, Industria Planaren lehentasun estrategikoa

 Industria Planaren arabera, nazioartekotzea da Industria gehiago lortzeko lehentasun estrategikoetako bat, hau da, Euskadiren produkzio-oinarria indartzea lehia geoestrategikoak, balio-kateen berrantolaketak eta funtsezko industria-sektoreetan autonomia lortzeko presio gero eta handiagoak markatutako mundu honetan.

Industriak euskal ekonomian duen pisua handitu nahi da, ez soilik kuantitatiboki — inbertsio, enplegu eta esportatzeko gaitasun gehiago —, baita kualitatiboki ere: enpresa dimentsio handiagoa, atzerriko inbertsioa erakartzea, nazioartekotzea eta inpaktu handiko industria proiektu berriak.

Horri gehitu behar zaio industriaren eta errotzearen aldeko apustu argia, bai enpresa traktoreena, bai ETE-ena.

Ardatz honen helburu estrategikoak bat datoz autonomia estrategiko irekiko Europako politikarekin eta lehiakortasunaren iparrorratzarekin, hala nola enpresa sarea indartzearekin, balio-kate erresilienteetan integratzearekin eta sektore kritikoetan inbertsioa erakartzeko gaitasunarekin. Horrela, euskal industria sendoagoa, konektatuagoa, anbiziotsuagoa eta berrindustrializazio jasangarriaren Europako dinamikan integratuagoa sustatzen da.

Hala, Planak adierazten du beharrezkoa dela gure enpresen nazioartekotzea sendotzea merkatu estrategikoetan.

Euskadik esportazio-tradizio sendoa du, baina nazioartekotzeko estrategia egituratuagoa eta dibertsifikatuagoa sendotu behar du. Lehentasun horren helburua da enpresen barne-gaitasunak indartzea merkatu globaletan jarduteko, partzuergo esportatzaileak sustatzeko eta balio-kate globaletarako sarbidea errazteko.

Europa mailan, barne-merkatua indartzearekin batera, merkataritza-estrategia ireki, baina orekatuago bat dago, non Europako enpresak bidezko baldintzetan kanpo-merkatuetan sartzea sustatzen den. Lehentasun horrek bat egiten du Europako industriaren presentzia globala indartzeko helburuekin, ETEak nazioarteko merkataritzan integratzea barne.

Hiru programak

Zabaldu programak nazioartekotze prozesuan lehen urratsak emateko aukera ematen du, enpresa bakoitzeko 75.000 laguntza arte emanez. Aurrekontua, guztira, bost milioi eurokoa da, eta eskaerak egiteko epea azaroaren 10ean amaituko da. Enpresek dirulaguntzak jasotzen dituzte aholkularitzarako, talentua erakartzeko, logistikarako eta erosketetarako, sustapenerako, edo azoka eta bidaietara joateko.

Sakondu programa oso nazioartekotuta dauden konpainiei zuzentzen zaie, atzerriko merkatu berrietan duten posizioa indartzeko. Aurrekontua 3,5 milioi eurokoa da guztira, eta laguntzak 75.000 eurokoak dira enpresa bakoitzeko. Eskaerak egiteko epea azaroaren 10era arte egongo da zabalik. Laguntzak nazioartekotze-estrategia bat prestatzera, azoketara joatera, komunikazio-ekintzetara, talentua sartzera edo bideragarritasun-azterketetara bideratzen dira.

Elkartu programak nazioartekotzearekin lotutako proiektuetan enpresa-lankidetza eta aliantzak babestea du helburu. Aurrekontua milioi bat eurokoa da eta eskaerak aurkezteko epea azaroaren 17ra arte egongo da zabalik.

Lotutako albisteak

Euskadik  energia  berriztagarrien  sektorean  Japonian  duen  kokapen  estrategikoa  indartu  du
18/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik energia berriztagarrien sektorean Japonian duen kokapen estrategikoa indartu du

Tokion ospatu da Smart Energy Week azokaren edizio berri bat, eta bertan, Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei lagundu die itsasoko energia eolikoan eta hidrogenoan dauden aukerak arakatzen.

Korrika  Europa,  Amerika,  Asia  eta  Ozeaniara  iritsiko  da  kanpo-sarearen  eskutik

Korrika Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniara iritsiko da kanpo-sarearen eskutik

BasqueTraderen nazioarteko zazpi bulegok bat egin dute aste honetan euskararen aldeko ekimenarekin.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Nazioartekotzea  emakumeen  lidergorako  aukera-gune  gisa  sendotzen  ari  da  Euskadiko  ETEetan
13/03/2026 Nazioartekotzea

Nazioartekotzea emakumeen lidergorako aukera-gune gisa sendotzen ari da Euskadiko ETEetan

Basque Trade & Investment-ek WOMEX europar proiektuaren esparruan landutako txosten baten emaitzak aurkeztu ditu; bertan, kanpo-irekiera genero-orekarako eta enpresen lehiakortasunerako elementu estrategikotzat jotzen da.

Bio-osasunaren  arloan  Thailandiaren  aukera  ezarpen-ereduaren  araberakoa  da
09/03/2026 Nazioartekotzea

Bio-osasunaren arloan Thailandiaren aukera ezarpen-ereduaren araberakoa da

Manufaktura-oinarria, sendotzen ari den arau-esparrua eta ASEAN ingurunerako lehentasunezko sarbidea konbinatzen ditu Thailandiak. Bio-osasunaren arloko euskal enpresarentzat, aukera ez da komertziala bakarrik: industriala eta eskualdekoa ere bada. Ezarpen-eredua zehaztasunez definitzearen araberakoa da haren bideragarritasuna.

EB  –  Mercosur  akordioak  merkatua  ireki  du,  eta  sarbidea  faseka  diseinatzen  duenarentzat  izango  da  abantaila
09/03/2026 Nazioartekotzea

EB – Mercosur akordioak merkatua ireki du, eta sarbidea faseka diseinatzen duenarentzat izango da abantaila

Merkatua ez da bat-batean irekiko. Faseka irekiko da. Eta fase bakoitzak bere erabakia eskatzen du.

Lehendakariak  Industria  Defendatzeko  Taldearen  bilerarako  deia  egin  du,  Ekialde  Hurbileko  gerra-egoeraren  gorakadaren  aurrean

Lehendakariak Industria Defendatzeko Taldearen bilerarako deia egin du, Ekialde Hurbileko gerra-egoeraren gorakadaren aurrean

Euskadik enpresa-presentzia handia du gatazka-guneetan; Eusko Jaurlaritzak 42 euskal enpresa eta 63 industria- eta merkataritza-ezarpen detektatu ditu. “Euskaditik ezin dugu munduko egoera geopolitikoa kontrolatu, baina bizkor erantzun dezakegu gure industria babesteko”, azpimarratu du lehendakariak

Imanol  Pradales:  “Euskadi  ‘industria  bizkortzeko  eremua’  izendatzeko  lan  egingo  dugu”

Imanol Pradales: “Euskadi ‘industria bizkortzeko eremua’ izendatzeko lan egingo dugu”

Lehendakariak iragarri du gai hori Espainiako gobernuarekin duen aldebiko agendara eramango duela, Bruselara egin duen hirugarren bidaia ofizialean; izan ere, Europako Batzordeak Industria Bizkortzeko Legearen proiektua aurkeztu du

Lehendakariak  goraipatu  egin  du  euskal  enpresek  ‘Made  In  Euskadi’  produktuaren  ospea  bermatzeko  egin  duten  ahalegina

Lehendakariak goraipatu egin du euskal enpresek ‘Made In Euskadi’ produktuaren ospea bermatzeko egin duten ahalegina

Imanol Pradalesek deia egin du industria babesteko eta Europako berrindustrializazioaren harira datozen aukerak aprobetxatzeko

Euskal  enpresak  EB-Mercosur  Akordioaren  merkataritza  aukera  berriak  aztertzen  ari  dira
27/02/2026 Nazioartekotzea

Euskal enpresak EB-Mercosur Akordioaren merkataritza aukera berriak aztertzen ari dira

90 profesional baino gehiagok parte hartu dute jardunaldi tekniko batean, Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairekin sinatutako itunak izango dituen muga-zergen eragina, erregulazioa eta onura estrategikoak ezagutzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.