Intergune BaDator SaveTheDate 2022
Basque Trade & Investment Nazioartekotzea
Albisteak 26 iraila, 2022

“AUZOLANA buruan eta ibili munduan”: INTERGUNE 2022 urriaren 26 eta 27an egingo da BECen

BasqueTrade & Investment-SPRI Taldearen Nazioartekotzeko Euskal Agentziak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen Sailak antolatu dute ekitaldi hau.
-

Nazioartekotzeko Adimena eta Lankidetza: euskal instituzio, erakunde eta enpresei zuzendutako topagune honek ezagutzera emango ditu aukera berriak eta Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu, argitalpen nahiz laguntzei buruzko informazio baliotsua

 

Intergune 2022, euskal enpresen Nazioartekotze Foroa, urriaren 26 eta 27an egingo da Bilbao Exhibition Centre-n (BEC). Hauxe da atzerrira irteteko bokazioa duten konpainien topagune nagusia, eta bertan biltzen dira Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen bitartez alor horretan eskaintzen dituen zerbitzu, finantzaketa-aukera eta laguntza guztiak. Zabalik dago izena emateko epea.

Ekitaldi hau BasqueTrade & Investment-SPRI Taldearen Nazioartekotzeko Euskal Agentziak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak antolatu dute. Foro honek mundu osoko enpresa-liderrak, nazioarteko adituak eta arduradun politiko nahiz akademikoak biltzen ditu, munduko ekonomiaren egoeraz eta perspektibez eztabaidatzeko.

 

AUZOLANA buruan eta ibili munduan: Nazioartekotzeko Adimena eta Lankidetza

Intergune 22 networking países delegacionesIntergune 2022 ekitaldiak aukera emango du harremanetan jartzeko hogeita hamar bat erakusketarirekin, hala nola banku-erakundeekin, finantza- eta aseguru-zerbitzuak eskaintzen dituzten erakundeekin, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako merkataritza-ganberekin, hiru lurralde historikoetako foru aldundiekin, Kanpo Merkataritzako Institutuarekin (ICEX), klusterrekin, elkarte sektorialekin edo nazioartean espezializatutako aholkularitza enpresekin.

Deialdia bereziki zuzentzen zaie enpresa esportatzaileei, dagoeneko atzerrian kokatuta daudenei eta enpresa multilokalizatuei, baina baita ere oraindik nazioartekotzeko jauzia egin ez dutenei. Aldi berean, foroaren bidez erakarri nahi dira nazioartekotzearekin lotutako eragile publiko eta pribatuak, eta baita ere euskal enpresek eskatzen duten nazioarteko espezializazioa ezagutu nahi duten ikasleak.

 

Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea

BasqueTrade & Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziak ekitaldi hau aprobetxatuko du bere ekintza-plan berria eta haren baitako programak, zerbitzuak eta jarduerak azaltzeko. Helburua da euskal enpresen produktuak eta zerbitzuak kanporatzeko proiektuak bultzatzea.

Intergune 2022 ekitaldiaren beste xede bat da euskal enpresaren erronkak aztertzea, abiapuntutzat hartuz nazioartekotze arloko adituen ezagutza. Hitzordu honek aukera ematen du harreman indibidualizatua izateko Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Sareko adituekin eta nazioartekotze arloko beste profesional batzuekin, enpresa bakoitzak bere beharretara ondoen egokitzen diren tresnak eta konponbideak eskuratu ditzan.

Intergune 22 Charlas

Era berean, aztergai hartuko da munduko egoera geopolitikoa, eta baita ere nola egin behar dieten aurre enpresek azken joerei eta gertaerei.

 

Sektore estrategikoentzako tailerrak

Enpresei baita ere eskainiko zaizkie sektore estrategikoetara bideratutako tailerrak, besteak beste energia berriztagarriei, osasunari eta biozientziei edo manufaktura aurreratuari buruzkoak. Eta barne hartuko dituzte sektore garrantzitsuenetako batzuk, euskal enpresek nazioartean lortutako protagonismoagatik nabarmentzen direnak, hala nola automobilgintza, makina-erreminta, aeronautika eta IKTak. Hori guztia sinergiak sortzeko, lankidetza-sareak ehuntzeko eta ezagutzak partekatzeko, sektore bakoitzean lider diren enpresekin egingo den networking gune baten bitartez.

Egitarauan jorratuko diren gai espezifikoen artean aipatzekoak dira Europako automobilgintza industriaren trantsizio teknologikoa, trantsizio energetikoaren aro berria EBn edo ingurumenaren eta biozientzien euskal sektoreentzako aukerak. Era berean, arreta berezia eskainiko zaie Asian hedatzeko aukerei, eta batik bat fokua jarriko da Korea, Turkia, Japonia eta Indiako merkatuetan.

 

Talent Spot: Ride the Global Wave

Enpresak nazioartekotzeko ibilbide profesionalak: Intergunek aukerak emango dizkie berriro ere kanpo-proiekzioko erronka berriei heldu nahi dieten gazte nahiz enpresei.

Talent Spot –INTERGUNEren barruan antolatuko den “Talentu Foroa”- beraizik zuzentzen zaio talentu gazteari, urrats hori emateko azken bultzada bat behar dutenei: gure harrobiko profesionalak lehen mailako enpresentzat.

Gune honetan hizpide hartuko dira laguntza-tresna publikoak (besteak beste “Beint” eta “Global Training”), eta atzerrira irteteko unibertsitate-tresnak, eta baita ere Euskadira itzultzeko erronkak eta laguntzak.

Azkenik, aipagarria da ALUMNI SAREAren aurkezpena. Plataforma berri horrek bere baitan biltzen ditu esperientzia eta ezagutza, eta komunitate bateko kide izatearen abantailak eskaintzen ditu.

 

HEMEN zabalik dago Intergune 2022 ekitaldian izena emateko epea

Intergune 22 Talent Spot

Lotutako albisteak

Imanol  Pradales:  “Euskadi  mundu  ezegonkor  batean  egonkortasuna  bilatzen  duenarentzat  babesleku  gisa  balio  duen  eredu  ona  da”
23/01/2026 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Euskadi mundu ezegonkor batean egonkortasuna bilatzen duenarentzat babesleku gisa balio duen eredu ona da”

Lehendakariak, Davoseko Munduko Ekonomia Foroko bisita amaitzeko, euskal eredua defendatu du, Nazio Batuekin batera egindako ekitaldian. Imanol Pradales pozik agertu da Euskadik munduko lehen mailako foro politiko-ekonomiko entzutetsu honetan izan duen lehen parte-hartzean lortu duen mailarekin

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
23/01/2026 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal Klusterren ekitaldi, prestakuntza, enpresa-misio, jarduera eta zerbitzuen agenda zabala urteko lehen hiruhilekorako.

Euskadiren  berezitasun  fiskal  eta  finantzarioa  azaldu  die  Lehendakariak  politika  eta  enpresa  munduko  hainbat  pertsona  ospetsuri  Davosen
22/01/2026 Nazioartekotzea

Euskadiren berezitasun fiskal eta finantzarioa azaldu die Lehendakariak politika eta enpresa munduko hainbat pertsona ospetsuri Davosen

Imanol Pradales Euskadiren errealitateari buruz aritu da Bill Gates, Jens Stoltenberg, Paschal Donohoe eta Justin Trudeaurekin, besteak beste. «Gauza asko ditugu erakusteko, eta asko ikasteko», nabarmendu du Lehendakariak Suitzan

Eusko  Jaurlaritzak  eta  Merkataritzako  Estatu  Idazkaritzak  egoera  ekonomikoaren  azterketa  partekatu  dute

Eusko Jaurlaritzak eta Merkataritzako Estatu Idazkaritzak egoera ekonomikoaren azterketa partekatu dute

Bi erakundeek Euskadiren profil industrialari erreparatuko dion ikuspegi bereizia bultzatzea adostu dute, arrisku komertzialei aurrea hartzeko eta nazioartean kokatzeko baliabideak bermatzeko

Euskadi  herrialde  egonkor  eta  erakargarri  gisa  aurkeztuko  du  Lehendakariak  munduko  ekonomia-  eta  finantza-foro  handienean
21/01/2026 Nazioartekotzea

Euskadi herrialde egonkor eta erakargarri gisa aurkeztuko du Lehendakariak munduko ekonomia- eta finantza-foro handienean

Munduko Foro Ekonomikoan Euskadin inbertitzeko eta bertako zorro-dibertsifikazioaren aukeren berri emango du Imanol Pradalesek. “Davosek aukera paregabea eskaintzen du maila goreneko harreman politiko, ekonomiko eta finantzarioak ezartzeko", nabarmendu du Lehendakariak.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
16/01/2026 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Urtea Euskadiko Klusterren jarduera handiarekin hasi da, sektore guztietan eta merkatuetan dauden ziurgabetasun ugarien aurrean.

Imanol  Pradales:  “Euskadi  eta  Fukushima  bat  gatoz  teknologia  garbietan  nazioarteko  erreferente  izateko  anbizioarekin  eta  potentzialarekin”
12/01/2026 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Euskadi eta Fukushima bat gatoz teknologia garbietan nazioarteko erreferente izateko anbizioarekin eta potentzialarekin”

Euskadik Fukushimarekin duen lankidetza estrategikoa berretsi du Elkar Ulertzeko Memoranduma berritzearen bidez. Akordioak lankidetza bultzatzen du funtsezko sektore batzuetan, hala nola energia berriztagarrian, gailu medikoetan eta gastronomian

Euskal  industriak  Vietnamgo  aukerak  eta  bere  hazkunde  nabarmena  aztertu  ditu  webinar  batean,  nahiz  eta  ziurgabetasun  globala  izan
16/12/2025 Nazioartekotzea

Euskal industriak Vietnamgo aukerak eta bere hazkunde nabarmena aztertu ditu webinar batean, nahiz eta ziurgabetasun globala izan

Basque Trade & Investment-ek antolatu du jardunaldia, eta Vietnamgo merkatuaren egonkortasuna egiaztatu ahal izan da; izan ere, 2025ean BPGa % 8 baino gehiago handituko dela aurreikusten da, Estatu Batuetako merkataritza- eta muga-zergen politikaren aldaketen ondoriozko ziurgabetasunaren aurrean

Nazioarteko  prestakuntzarako  Global  Training  programaren  445  bekaren  bidez  bere  talentua  indartu  du  Euskadik

Nazioarteko prestakuntzarako Global Training programaren 445 bekaren bidez bere talentua indartu du Euskadik

Imanol Pradales: “Lanean jarraituko dugu, itzultzea erabakitzen duzuenean, zuen talentua hedatzeko eta zuen ametsak egia bihurtzeko aukera gehiago izan dezazuen”

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
12/12/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskadiko klusterren jarduera urteko azken txanpan sartu da, erronka estrategikoei amaiera emanez, eta ETEak sendotzera bideratuta

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.