Albisteak 4 ekaina, 2025

Europako sektore eolikoak 32.000 milioi baino gehiago bildu zituen 2024an inbertsioetan egiturazko eragozpenei aurre eginez

Basque Trade & Investmentek Wind Europe topaketako ondorio nagusiak jaso ditu azken ohar teknikoan, sektorearen egungo egoera, erronkak eta hazkunde-aurreikuspenak aztertuz
-

Hogeita hamar bat euskal enpresak parte hartu zuten apirilean Kopenhagen WindEurope topaketan, sektore eolikoaren erreferentziazko azokan. Ekitaldiaren harira, SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak ohar teknikoa prestatu du topaketako mezu nagusiak bilduz. Dokumentuak sektorearen egungo egoera, egiturazko erronkak eta Europako zein mundu mailako hazkunde-aurreikuspenak aztertu ditu.

Txostenak azpimarratu duenez, Txinaren atzetik, Europa da oraindik munduko bigarren merkatu eoliko handiena, 2024ko instalazio berrien % 14 bilduz. Azken urtean, 16,4 GW gehitu diran (13,8 GW onshore eta 2,6 GW offshore), 285 GWeko gaitasun metatua lortuz. Hala ere, kopuruak aurreikuspenen azpitik jarri dira berriro ere, elektrizitate-sarean izandako arazoak, baimenen atzerapenak eta finantza arloko tentsioak direla eta. Offshorean, muga logistikoak eta portu-azpiegiturarik eza gehitu behar zaizkie.

Testuinguru honen gainetik, ohar teknikoak argi utzi du inbertsio-bolumenak gora egin duela azken urtean. Guztira, 32.600 milioi euroko balioa duten proiektuak onartu ziren, eta horiei esker, 20 GW inguru gehitu ahal izango dira. Gainera, enkanteek maila errekorra lortu zuten, 36,8 GW esleituz (2023an baino ia hiru aldiz gehiago), Diferentziazko Kontratuak bezalako mekanismoen bultzadaz. Frantziako eoliko flotagarriaren eredua prezio baxuengatik nabarmendu da.

Garapenerako eragozpenaren aldaketa da oharrean azaldutako aldaketarik garrantzitsuenetakoa: lehen, oztopoa permitting delakoa zen, eta orain, elektrizitate-sarearen hedapena. RED III zuzentaraua eraginkortasunez aplikatuz gero, aurreikusitako hazkundearen zati bat desblokea liteke. Txostenak nabarmendu duenez, AEBko muga-zergak ez dira garrantzi handiko oztopoa adituen arabera, oso gutxi esportatzen baita merkatu horretara.

Balio-katean ikuspegi zuhurragoa antzeman da sektoreko konpainia handien aldetik, errentagarritasun handiagoa eta arriskuarekiko esposizio txikiagoa duten proiektuak lehenesten ari diren neurrian. Testuingurua aldakortasunak markatuta dago oraindik ere, baina azken urteotan egindako 11.000 milioi eurotik gorako inbertsioek botila-lepo nagusiak murrizten lagundu dute.

Merkatuei dagokienez, Alemania eta Erresuma Batua dira Europako hazkundearen liderrak. Turkiak eta Poloniak aurrera egin dute offshorean, eta Espainiak merkatu aktiboa izaten jarraitu du aldebiko energia-salerosketarako kontratuetan (PPA, ingelesezko siglen arabera), baina enkante berririk gabe. Europatik kanpo, Indiak protagonismoa irabazi du, eta Brasilek eta Estatu Batuek erakargarritasuna galdu dute.

2025era begira, Europan 22,5 GW instalatzea espero da. 2025-2030 epealdirako aurreikuspena 187 GWekoa da, baina 2030erako 425 GWeko gaitasun metatua lortzeko Europako helburuaren azpitik dago oraindik. Hala eta guztiz ere, sektoreak konfiantza du politika berrietan eta 2031tik 2040ra bitartean gutxienez offshoreko 100 GW gehiago enkantean jartzea planteatu duen WindEurope akordioa bezalako proposamenetan.

Lotutako albisteak

AEBek  altzairu,  aluminio  eta  kobrezko  produktuen  232.  Ataleko  muga-zergen  araubidea  aldatu  dute
07/04/2026 Nazioartekotzea

AEBek altzairu, aluminio eta kobrezko produktuen 232. Ataleko muga-zergen araubidea aldatu dute

Presidentziaren araudi berriak zergak kalkulatzeko metodologia aldatzen du; aurrerantzean, inportatutako azken produktuaren balio osoari aplikatuko zaizkio.

Euskadik  eta  Herbeheerek  mugikortasun  elektriko  eta  adimentsuan  lankidetzan  aritzeko  bideak  aztertu  dituzte
07/04/2026 Nazioartekotzea

Euskadik eta Herbeheerek mugikortasun elektriko eta adimentsuan lankidetzan aritzeko bideak aztertu dituzte

Zazpi euskal enpresako ordezkaritza batek misio batean parte hartu du sare elektrikoaren saturazioa, energiaren biltegiratzea, garraio astunaren birkarga eta sare adimendunen kudeaketa ardatz dituzten herbeheretar soluzioak ezagutzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  bikoiztu  egingo  du  elektrizitate  berriztagarria,  80  milioi  euroko  ko-inbertsioarekin  2030era  arte

Eusko Jaurlaritzak bikoiztu egingo du elektrizitate berriztagarria, 80 milioi euroko ko-inbertsioarekin 2030era arte

“Energiaren Euskal Erakundeak 2030era arte lehentasunez jardungo duen eremuak” aurkeztu ditu, sorkuntza eolikoko eta fotovoltaikoko garapen handiak sustatzera begira

Euskadik  Bogotako  Metroaren  2.  Lineako  aukera  industrialak  aztertu  ditu
30/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik Bogotako Metroaren 2. Lineako aukera industrialak aztertu ditu

Euskadik Kolonbian duen Ordezkaritzak topaketa erdi-presentzial bat antolatu du hil honetan, herrialdeko hiriburuko Metroaren 2. Lineak euskal enpresei eskaintzen dizkien aukera komertzialak ebaluatzeko.

MUBIL  Mobility  Expo,  Europa  hegoaldeko  mugikortasun  iraunkorraren  industriaren  azoka  profesionalak  bere  bosgarren  edizioa  ospatuko  du

MUBIL Mobility Expo, Europa hegoaldeko mugikortasun iraunkorraren industriaren azoka profesionalak bere bosgarren edizioa ospatuko du

2026ko martxoaren 25ean eta 26an Ficoban, Gipuzkoako erakustazokan

Euskadik  energia  berriztagarrien  sektorean  Japonian  duen  kokapen  estrategikoa  indartu  du
18/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik energia berriztagarrien sektorean Japonian duen kokapen estrategikoa indartu du

Tokion ospatu da Smart Energy Week azokaren edizio berri bat, eta bertan, Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei lagundu die itsasoko energia eolikoan eta hidrogenoan dauden aukerak arakatzen.

Korrika  Europa,  Amerika,  Asia  eta  Ozeaniara  iritsiko  da  kanpo-sarearen  eskutik

Korrika Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniara iritsiko da kanpo-sarearen eskutik

BasqueTraderen nazioarteko zazpi bulegok bat egin dute aste honetan euskararen aldeko ekimenarekin.

Enagásek,  Energiaren  Euskal  Erakundeak  eta  Euskadiko,  Nafarroako  eta  Kantabriako  “deskarbonizatzeko  zailak”  diren  industria  nagusiek  ‘Iparraldeko  Hub’aren  garapena  bultzatzen  dute,  industria  deskarbonizatzera  begira

Enagásek, Energiaren Euskal Erakundeak eta Euskadiko, Nafarroako eta Kantabriako “deskarbonizatzeko zailak” diren industria nagusiek ‘Iparraldeko Hub’aren garapena bultzatzen dute, industria deskarbonizatzera begira

Lankidetza-hitzarmen hori funtsezko mugarria da Euskadiko, Nafarroako eta Kantabriako CO2-aren balio-katearen garapen koordinaturako, eta CO2-a atzitu, garraiatu eta biltegiratzeko korridore estrategikoaren sorreran aurrera egitea ahalbidetuko du, Europako deskarbonizazio-helburuekin bat

EAEko  133  ETEk  %  35eko  kenkari  fiskala  izango  dute  sozietateen  gaineko  zergan,  2025ean  teknologia  garbietan  inbertitzeagatik

EAEko 133 ETEk % 35eko kenkari fiskala izango dute sozietateen gaineko zergan, 2025ean teknologia garbietan inbertitzeagatik

Eusko Jaurlaritzaren Teknologia Garbien Euskal Zerrendan jasota dauden ekipoak eta teknologiak erosita lortu dute zerga-onura

Nazioartekotzea  emakumeen  lidergorako  aukera-gune  gisa  sendotzen  ari  da  Euskadiko  ETEetan
13/03/2026 Nazioartekotzea

Nazioartekotzea emakumeen lidergorako aukera-gune gisa sendotzen ari da Euskadiko ETEetan

Basque Trade & Investment-ek WOMEX europar proiektuaren esparruan landutako txosten baten emaitzak aurkeztu ditu; bertan, kanpo-irekiera genero-orekarako eta enpresen lehiakortasunerako elementu estrategikotzat jotzen da.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.