Iñaki Aramburu, Barnako I+G arloaren arduraduna.
Ingurumen-jasangarritasuna
Elkarrizketak 16 ekaina, 2025

Barna, duela 60 urtetik ekonomia zirkularra erabiltzen duen Bermeoko enpresa

Konpainiak arrain-soberakinekin ekoizten ditu animalientzako pentsua fabrikatzeko erabiltzen diren irinak eta olioak
-

Barna Bermeoko enpresa da, eta aitzindaria da bai Euskadin, bai estatuan ekonomia zirkularra ezartzen, duela jada 60 urtetik. Konpainiak arrainaren soberakinak berrerabiltzen ditu irinak eta olioak ekoizteko, eta animalientzako pentsua fabrikatzen da horiekin. I+G jardueraren aldeko apustuak giza kontsumorako produktu berri bat asmatzera eraman du, haren ikerketa bukatuta du jada, eta ekoizteke dago.

Enpresa Bermeon sortu zen 1961ean, eremuko industria kontserbagileko enpresarien talde baten ekimenez, «arrainaren azpiproduktuak kudeatzeko beharra dela-eta», azaldu du Iñaki Aramburuk, Barnako I+G arloaren arduradunak.

Hasieran aprobetxatzen zituzten arrainen artean zeuden atuna, hegaluzea, sardinak eta berdela. Baina arrantza-sektorearen beherakadarekin batera, lehengaiak gutxitzen doaz eta beste merkatu batzuk bilatu behar dituzte. Haien lehengaiak hemen lortzen dituzte orain: kontserbagileak, arrain ketuak xerratzen dituzten enpresak, saltoki handiak, supermerkatuak eta arrandegiak. Mundaka eta Cadizeko bi instalazioen artean, urtean 60.000 tona kudeatzen dituzte.

Gainera, Barnak duela sei urte «Harinas de Andalucía» enpresa eskuratu zuen, Tahivillan (Cádiz) jarduera hedatzeko. Azken mugarri garrantzitsua urte honetan bertan izan da, ETSA taldeak Barnaren % 100 erosi baitu. Horrela, arrain-irinen negozia zabaldu egin da haragi-irinen sektorera, horretan baitago espezializatua ETSA.

60 urte hauetan mantendu den ekonomia zirkularreko prozesu jasangarria da, eta ahalik eta hondakin gutxien izatea du helburu. «Ez ditugu baliabideak kontsumitzen, lehengaiak berrerabiltzen ditugu eta azpiproduktua kudeatzen dugu».

Animalien elikadura, akuikultura eta pet food dira bere bezero diren sektore nagusiak. 120 langile dira guztira eta urteko fakturazioa 35 milioi euro ingurukoa da. Salmentak batez ere estatuan egiten dira.

I+G funtsezkoa da Barnarentzat, eta duela 11 urtetik dago ezarria, jarduketa bakoitzean 500.000 euroko batez besteko inbertsioa eginda. «Lehengaien kantitatea egonkorra da, eta, gero eta lehiakortasun gehiago dagoenez, ezagutza sortzearen aldeko apustu estrategikoa egin genuen. Cadizeko instalazioa erosi genuen proteina hidrolizatuaren linea bat duen bakarra delako. Proteina hori digerigarriena da, eta animaliek energia gutxiago xahutzen dute metabolizatzeko. Eta badakigu immunitate-sistema hobetzen duela, mikroorganismo patogenoen aurkako defentsaren bidez». Apustu horrekin, haien produktuaren balioa lau aldiz handitzea lortu dute.

Horrez gain, Barna giza kontsumorako produktu berri bat ekoiztear dago. Produktu horrek askotariko fabrikak eta ekipoak behar ditu, baita kontrol askoz ere sakonagoak ere.

Enpresak eskertzen ditu SPRI Taldeak eta Aldundiak berrikuntza-ikerketarako emandako laguntzen programak, eta orain, haren erronka da integrazio ona lortzea jabe berriekin, «penintsulako azpiproduktu guztiak kudeatzea eta ahalik eta lehengai gehien lortzea». Gainera, haren politikari jarraituko dio, «% 100 tokiko» enplegua izateko, baita inguruko ekintza kulturalak eta sozialak sustatzeko ere, Urdaibaiko arraun-klubari emandako babesarekin burutuak, Bermeoko edo Behargintzako frontoian.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

 

 

 

Lotutako albisteak

Irisgarritasun  unibertsala:  Euskaditik  lehiakortasuna  bultzatzen  duen  konpromisoa
13/12/2025 Berrikuntza

Irisgarritasun unibertsala: Euskaditik lehiakortasuna bultzatzen duen konpromisoa

Irisgarritasuna ez da estandar bat gehiago. Espazioek eta zerbitzuek denontzat hobeto funtzionatzea da

Mecanizados  Tracer,  tornu  tradizionaletatik  balio  erantsi  handiko  fresaketa  espezializatura
11/12/2025 I+G+B

Mecanizados Tracer, tornu tradizionaletatik balio erantsi handiko fresaketa espezializatura

Azkoitiko enpresak SPRI Taldearen hainbat dirulaguntza jaso ditu eta bi milioi euro inbertitu ditu makina berrietan

ZeniaLabs  automatizazio  adimendunean  zentratzen  da,  motor  industrial  gisa

ZeniaLabs automatizazio adimendunean zentratzen da, motor industrial gisa

Haren garapenen helburua da autonomia eta eraginkortasuna ematea sektore estrategikoei, hala nola mugikortasunari, robotikari eta espazioari.

Bilakatu  berrikuntza  irekiaren  aldeko  apustua  egiten  du  enpresa-kudeaketarako  eredu  gisa
11/12/2025 Berrikuntza

Bilakatu berrikuntza irekiaren aldeko apustua egiten du enpresa-kudeaketarako eredu gisa

Bizkaiko enpresa 2022an sortu zen, eta konpainiei kanpoko beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzeko eta ezagutzak trukatzeko aukera ematen dieten ekosistemak diseinatzen, aktibatzen eta orkestratzen ditu.

Roiward:  “Txandakatzea  da  ETE  baten  kostu  ezkutu  handienetako  bat”

Roiward: “Txandakatzea da ETE baten kostu ezkutu handienetako bat”

Roiward Bilbon jaio zen, eta enplegatuen ongizatea enpresentzako aktibo bihurtzeko erronka hartu zuen bere gain. Horretarako, fintech, HRTech eta lan-ongizatea geruza teknologiko bakar batean konektatzen dituen eredu bat proposatu du.

Formesa,  digitralizazioaren  aldeko  apustua  egin  duen  forjaketako  eta  mekanizazioko  enpresa

Formesa, digitralizazioaren aldeko apustua egin duen forjaketako eta mekanizazioko enpresa

Mungiako enpresak SPRI Taldearen laguntza jaso du Industria digitala programaren baitan, eta negozioaren % 1,5 I+G arlora bideratzen du

Glycosciencek  iraupen  luzeko  uxagarri  naturalak  eta  biopestizida  iraunkorrak  garatzen  ditu  Euskaditik

Glycosciencek iraupen luzeko uxagarri naturalak eta biopestizida iraunkorrak garatzen ditu Euskaditik

Bioteknologikoak konposatu naturaletan oinarritutako soluzioak aplikatzen ditu, osasun publikoan eta nekazaritza-ekoizpenean eragina dutenak.

Cybertix:  “Zibersegurtasunak  ezin  du  ez  erreaktiboa,  ez  inprobisatua  izan”
04/12/2025 Zibersegurtasuna

Cybertix: “Zibersegurtasunak ezin du ez erreaktiboa, ez inprobisatua izan”

Lorenzo Díaz de Apodaca enpresako CEOak ohartarazi du edozein ETEk izan dezakeela babes-maila gorena tresna egokiei, AAri eta ikuspegi kultural sendoari esker

Tecmanek  40  urte  bete  ditu,  instalazio  eta  energiaren  kudeaketa  adimenduna  oinarri  hartuta
04/12/2025 I+G+B

Tecmanek 40 urte bete ditu, instalazio eta energiaren kudeaketa adimenduna oinarri hartuta

Bizkaiko enpresak I+Garen aldeko apustua indartu du, mantentze-lan prediktiboen, AAren eta datu-zentroen arloko proiektu berriekin.

Duara:  “Besteentzat  hondakina  dena,  guretzat  lehengaia  da”
04/12/2025 Ekintzailetza

Duara: “Besteentzat hondakina dena, guretzat lehengaia da”

Bilboko berrikuntza-agentziak moda iraunkorreko zuzeneko lehiaketak antolatzen ditu, lankidetza-eredu zirkular eta ekosistemarekiko errespetuzko baten aldeko apustua indartzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.