Albisteak 17 maiatza, 2021

Webguneak euskaratzeko tresnak garatzeko lankidetza abiatu dute Elhuyarrek eta PuntuEUSek

Interneten Nazioarteko Egunean sinatu dute bi erakundeek ingurune digitalean euskararen erabilera areagotzeko ekimena jasotzen duen hitzarmena
-

 

Elia Elhuyarren itzultzaile automatikoa eskainiko zaie .eus domeinua duten webguneei, edukia euskaraz jartzeko.

Interneten Nazioarteko Eguna dela eta, lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur Elhuyarrek eta PuntuEUS Fundazioak, ingurune digitalean euskararen erabilera areagotzeko. Hitzarmen horri esker, adimen artifizialean euskararentzat emandako
aurrerapausoak baliatu nahi dira euskarak Interneten duen presentzia indartzeko.

PuntuEUS Behatokiaren datuen arabera, Euskal Herrian 162.000 webgune inguru zeuden aktibo 2017an. Haietatik % 16k baino ez zuten euskarazko edukia. Orain, teknologia baliatuta, euskarazko edukia errazago eskaini ahal izatea da helburua.

Lankidetza horren lehen ekintza Elia Elhuyarren itzultzaile automatikoa WordPressen txertatzea izango da. WordPresserako plugin bat garatuko da, eta .eus domeinudun webguneen eskura jarriko da, edukia automatiko itzul dezaten.

WordPress-en mundu mailako erabilera-tasa % 40koa dela kontuan izanda, estimazioen arabera, Euskal Herrian 65.000 webgune inguru oinarritzen dira teknologia horretan. Hortaz, eragin-eremu eta erabilgarritasun handia izango du euskararen presentzia indartzeko proiektu honek.

Elhuyarrek eta PuntuEUS Fundazioak urteak daramatzate elkarlanean, baina orain lan-ildo berri bat irekitzea adostu dute. Hala, .eus domeinua duten webgune guztietan euskarak leku handiagoa har dezan eta nabarmendu dadin, kanpaina berezia egingo dute.

Josu Waliño PuntuEUSen zuzendariaren hitzetan, «Covidaren eraginez, zerbitzuen digitalizazioa areagotu egin da azken hilabeteotan; bereziki, merkatari zein enpresa txikiek beren eskaintza sarera zabaldu behar izan dute, negozioa digitalizatuz. Prozesu horretan euskarari tokia egiten lagundu nahi du PuntuEUS Fundazioak, gure gizarteak bizi duen transformazio digitalean euskaratik eraginez».

Jon Abril Elhuyarren zuzendaria ere baikor agertu da: «Oso gustura gaude PuntuEUSekin batera eremu digitalean euskara zabaltzeko aukera daukagulako, eta urtetan garatutako euskarazko hizkuntza-teknologiak horrelako helburuak lortzeko aplika  daitezkeelako».

Izan ere, WordPress-en sortutako webguneak automatikoki itzultzeko teknologiaren garapena eta gizarteratzea bide berri baten lehen pausoa da bi erakundeentzat.
Hitzarmenean jaso den bezala, itzultzaile automatikoa esparru gehiagotan ezartzea da asmoa, hala nola ni.eus posta elektronikoko zerbitzuan.

Lotutako albisteak

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an ireki zen Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  28  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  ETEen  eraldaketa  digitalerako

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu euskal ETEen eraldaketa digitalerako

Euskal ETEek Adimen Artifizialeko eta Zibersegurtasun Industrialeko programen bitartez eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Xenonek  eta  Microsoftek  AAri  esker  zure  enpresaren  produktibitatea  handituko  duen  doako  bigarren  topaketa  antolatu  dute

Xenonek eta Microsoftek AAri esker zure enpresaren produktibitatea handituko duen doako bigarren topaketa antolatu dute

Badator berriro #XenonBusinessTalks: Bigarren edizioa estreinaldiaren arrakastaren ondoren

Euskadiko  enpresa  industrialetan  adimen  artifiziala  barneratzea  sustatzen  duten  proiektuak  babesten  ditugu

Euskadiko enpresa industrialetan adimen artifiziala barneratzea sustatzen duten proiektuak babesten ditugu

Adimen Artifiziala 2026 laguntza-programa datorren asteartean, martxoaren 24an, zabalduko da, SPRIk adimen artifizialeko teknologiak txertatzearen eta datuaren estrategia indartzearen alde egiten duten enpresa-proiektuei ematen dien laguntzari jarraipena emanez.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Ideiatek:  autonomoak  eta  mikroETEak  txikiak  “labirinto”  fiskaletik  askatzen  dituen  teknologia

Ideiatek: autonomoak eta mikroETEak txikiak “labirinto” fiskaletik askatzen dituen teknologia

Euskadin fabrikatutako software aitzindari batekin, enpresa teknologikoa funtsezko bazkide estrategiko gisa kokatzen da autonomoek eta enpresa txikiek TicketBAI, Batuz eta Verifactu Estatuko araudia bete dezaten.

Elgar  Worksek  automozioaren  kalitate  kontrolerako  automatizazio  adimenduneko  soluzio  berritzailea  ezarri  du

Elgar Worksek automozioaren kalitate kontrolerako automatizazio adimenduneko soluzio berritzailea ezarri du

Ikusmen artifizialean oinarritutako ereduak egunean 10.000 pieza baino gehiago hiru segundo baino gutxiagoan egiaztatzeko aukera ematen du

ComexSoft  donostiarrak  irabazi  du  EmprendeXXI  sariak,  potentzial  handiena  duen  start-up  gisa
11/03/2026 Ekintzailetza

ComexSoft donostiarrak irabazi du EmprendeXXI sariak, potentzial handiena duen start-up gisa

CaixaBank-ek, DayOne-ren bidez, Enisak, Eusko Jaurlaritzak eta BIC Gipuzkoak Donostian ospatu dute euskal ekosistema ekintzailearentzako erreferentziazko sari horien lurralde-banaketa.

Dinalan-ek  CIVITRA  merkaturatu  du,  hiri-argiteria  eta  aktiboak  kudeatzeko

Dinalan-ek CIVITRA merkaturatu du, hiri-argiteria eta aktiboak kudeatzeko

Ordenagailuak lagunduriko mantentze-lanak kudeatzeko sistema baten bidez (GMAO, gaztelaniazko sigletan) dibertsifikatu da enpresa, eta horrek luminarien, semaforoen, iturrien, hiri-altzarien eta abarren kudeaketa digitalizatzen du, efizientzia eta jasangarritasun handiagoak lortzeko.

Euskadiko  ETEek  AAren  aldeko  apustua  bizkortu  dute,  Eusko  Jaurlaritzak,  IndesIAk  eta  BAICek  bultzatutako  prestakuntza-programaren  ondoren

Euskadiko ETEek AAren aldeko apustua bizkortu dute, Eusko Jaurlaritzak, IndesIAk eta BAICek bultzatutako prestakuntza-programaren ondoren

80 enpresa baino gehiagok erakutsi zuten hasieratik interesa ekimenarekiko, euskal enpresa-sarean AArekiko gero eta eskaera handiagoa dagoela agerian utziz

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.