Eraldaketa digitala
Albisteak 17 apirila, 2019

Virtualware enpresak errealitate birtualeko bere VIROO aretoak aurkeztu ditu nazioarteko merkatuan

Konponbide integral bat da, ingurune murgiltzaileak sortzeko erabiltzaile anitzentza
-

 

Konponbide integral bat da, ingurune murgiltzaileak sortzeko erabiltzaile anitzentza

 

Virtualware euskal enpresak VIROO bere produktu berria (pack bat) aurkeztu du Amsterdamen. Konponbide integral bat da, aukera ematen duena errealitate birtualeko aretoak instalatzeko eta kudeatzeko erabiltzaile anitzentzat. Sistema hori espreski zuzentzen zaie industria sektoreari eta ikerketa zentroei. Nazioartean merkaturatu da, apirilaren 10 eta 11n eginiko VRX Europe 2019 kongresuaren barruan.

 

VIROO hardwarea eta softwarea konbinatzen dituen pakete bat da, errealitate birtualeko gela murgiltzaileak sortzen ditu eta aukera ematen du enpresa bakoitzaren espazioa kudeatzeko eta eduki propioak sortzeko.  Beste konponbide batzuen aldean, sistema hau edozein tamaina eta morfologiako geletan erabil daiteke, erabiltzaile kopurua mugatu gabe. Konponbide honek oinarritzat dauzka Virtualware enpresak berak patentatutako Nmerso tracking sistema eta aretoa kudeatzeko software plataforma bat. Prestakuntza prozesu bat egin ondoren, enpresak gai izango dira eduki propioak sortzeko eta CAD ereduak modu sinplean txertatzeko errealitate birtualeko sisteman.

 

“Gaur egun, merkatuan ez dago industria sektorera zuzendutako produkturik horrelako konponbide bat pack batean eskaintzen duenik” azaldu du Virtualware enpresako zuzendari nagusi Unai Extremok, “Badaude neurrira eginiko proiektuak garatzen dituzten enpresak, baina ez dago, VIROO bezala, egun batean instalatu eta biharamunetik bertatik erabil daitekeen sistemarik”. Orain arte CAVE (Computer Ambient Virtual Environment hitzen siglak) zen sistemarik ohikoena. Horrelako konponbideek 20 urtetik gora daramatzate merkatuan: gela karratu batzuk dira, non proiektoreak eta betaurreko estereoskopikoak erabiltzen baitira hiru dimentsiotako inguruneak birsortzeko. “Horrelako aretoetan sar daitezke pertsona bat baino gehiago, baina batek bakarrik dauka ikuspegi perfektua” azaldu du konpainiako zuzendari nagusiak, “VIROOrekin, berriz, pertsona libreki ibil daiteke gela barruan, ingurune birtualaren ikuspegi propioa izango duelarik”. Gainera, Virtualware enpresak eskaintzen duen alternatibak CAVE sistemek baino askoz inbertsio eta mantenimendu kostu txikiagoak ditu.

 

VIROO enpresa-sektorera bideratuta dago, eta aplikazio-eremu oso zabala duen arren, bereziki bi arlotara zuzentzen da.  Batetik, helburutzat du diseinua ikuskatzeko prozesuak erraztea ingurune industrialetan, aukera ematen baitu diseinuak eskala errealean ikusteko eta erabakiak taldean hartzeko. Bestetik, prestakuntzarako ere balio du, espazio birtual bat eskaintzen baitu pertsona batek baino gehiagok egiten dituzten ekintza edo prozesuak birsortzeko.

 

Produktua duela gutxi merkaturatu da eta sortzaileek espero dute teknologia hori 10 areto murgiltzailetan instalatzea 2019an. “Ohartu gara gure produktuak interesa piztu duela automozio eta aeronautika sektoreetako konpainien artean eta baita ere unibertsitateetan eta ikerketa zentroetan” azaldu du Unai Extremok. Horrez gain, Bostonen egingo den VRX Inmersive Enterprise kongresura joango dira, VIROO erakusteko Ipar Amerikako merkatuan.

Lotutako albisteak

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Bullhost-ek  datuen  subiranotasunaren  aldeko  apustua  gidatzen  du  zibersegurtasunean  bere  BullEye  plataformarekin
04/05/2026 Zibersegurtasuna

Bullhost-ek datuen subiranotasunaren aldeko apustua gidatzen du zibersegurtasunean bere BullEye plataformarekin

Euskal enpresak Madrilen frogatu du Europako SOC subirano oso automatizatu bat errealitatea dela gaur egun enpresen eskura

INGENERSUNek  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  automobilgintzarako  irtenbide  robotizatu  aurreratuekin

INGENERSUNek nazioarteko proiekzioa indartu du, automobilgintzarako irtenbide robotizatu aurreratuekin

Konpainiak bere gaitasun teknologikoa sendotu du Poloniako Stellantis-entzat eta Marokoko Floquet Monopole-rentzat egindako proiektuen ondoren

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an ireki zen Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  28  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  ETEen  eraldaketa  digitalerako

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu euskal ETEen eraldaketa digitalerako

Euskal ETEek Adimen Artifizialeko eta Zibersegurtasun Industrialeko programen bitartez eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Xenonek  eta  Microsoftek  AAri  esker  zure  enpresaren  produktibitatea  handituko  duen  doako  bigarren  topaketa  antolatu  dute

Xenonek eta Microsoftek AAri esker zure enpresaren produktibitatea handituko duen doako bigarren topaketa antolatu dute

Badator berriro #XenonBusinessTalks: Bigarren edizioa estreinaldiaren arrakastaren ondoren

Euskadiko  enpresa  industrialetan  adimen  artifiziala  barneratzea  sustatzen  duten  proiektuak  babesten  ditugu

Euskadiko enpresa industrialetan adimen artifiziala barneratzea sustatzen duten proiektuak babesten ditugu

2026eko azaroaren 2ra arte egongo da zabalik. Eskatu, aurrekontua agortu baino lehen!

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.